Patrick Robinson

Patrick Robinson

Head of European Public Policy

  • Info TitleDescription

Patrick Robinson Airbnb-eko Politika Publikoen Burua da Europan eta Kanadan. Londresen bizi da eta gai publikoetan lan egiten duen profesional taldearen zuzendaria da. Hiri desberdinekin lan egiten dute turismo modu berriei atea irekitzeko eta politikak zehazten dituztenei “ekonomia partekatuak” duen etorkizun handiaren gaineko heziketa eskaintzeko, hazkunde ekonomiko eta kultural jasangarri baterako.

Airbnb, online salerosketa gune bat da. Etxean espazio bakarrak dituzten ostalariak bertako esperientzia paregabeen bila dabiltzan mundu osoko bisitariekin konektatzen ditu. Airbnb San Frantziskon sortu zen 2008an eta egun, 800.000 espazio eskaintzen ditu mundu osoko 190 herrialdetan eta 20 milioi bisitariren bidaiak ahalbidetu ditu.

Patrick Airbnb-en hasi zen lanean Yahoo!-n zenbait urtez ibili ondoren. Bere azken lanpostua enpresaren negozio globalen eta giza-eskubide programaren Zuzendari gisa. Enpresak mundu osoko 800 milioi erabiltzaileren online adierazpen askatasuna eta pribatutasuna babestu eta sustatu nahi du.  Aurretik Politika Publikoen Zuzendaria izan zen Erresuma Batuan eta Irlandako Errepublikan.

Yahoo!-n lanean hasi aurretik telebistako negozioan lan egiten duen Virgin EB Taldeko Komunikazio Zuzendaria izan zen. Enpresaren eta kontsumitzaileen harreman publikoak zuzentzeaz eta  kable eta satelite bidezko entretenimenduko marka ezagunen arteko politika publikoak eta legeak betearazteaz arduratzen zen.

2004 eta 2006 artean Patrick Telebista Britainiarreko politika publiko sailean lan egiten zuen, batez ere, BBC-ren egituraren berriztapenarekin lotutako gai desberdinetan. 2002 urtean hasi zen BBC-n lanean eta bi urte eta erdi igaro zituen Sarajevon lanean. BBC-k Bosnia eta Herzegonvinako gerra eta gero telebista eta irrati zerbitzu publikoa ezartzeko proiektu batean. Proiektua Nazioarteko Garapenerako EB-ko Gobernu sailak sortu zuen, Europar Batasunak herrialdean egin zuen berreraikitze eta birgaitze programaren barruan.

Cambridge-ko Unibertsitatean Cum Laude gradua lortu zuen Gizarte eta Politika Zientzietan Patrick-ek 1997.