EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Adigital Sariak

Gold Pass Only

Adigital Sariak

Adigital sariak iaz sortu ziren, estatuko Ekonomia digitalaren arloko enpresen, erakundeen eta enpresen bikaintasuna aitortzeko asmoz. Sarien bigarren edizio honetan, Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkarteak (Adigital) luxuzko epaimahaia bilduko du, sarean ibilbide luzea duten profesional ezagunak ere izango dira eta hori guztia Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen marko paregabeak ematen duen sofistikazioarekin lagunduta.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldia izango da II. Adigital sariak banatzeko ekitaldiaren eszenatokia. Aurten kategoria hauek izango ditu: Enpresa-bikaintasunarena, Komunikazioarena eta dibulgazioarena, Ekintzailetza digitalarena, Berrikuntzarena eta eraldakuntzarena eta Bikaintasun profesionalarena.

                  Webgune ofiziala                  

 

Aurkezpena eta sari

Martín Berasategui
Martín Berasategui
Martín Berasategui

Martín Berasategui

Chef

Munduko sukaldari onenetako bat eta sukaldaritza garaikideko jeinu handi gisa hartzen den Martin Berasategi etengabe ari da plater eta zapore berriak sortzen. 13 urte besterik ez zituenean hasi zen sukalde-munduan. Familia-negozio batean hasi zen eta hango arduradun nagusi izango zen 21 urte zituenean. Bost urte geroago, lehen Michelin izarra jaso zuen.

1993an Martin Berasategi jatetxea inauguratu zuen, eta Michelin izar bat lortu zuen ireki zuen urtean bertan, beste bat 1996an eta beste bat 2001ean. Ondorioz, jatetxe hori munduko 30 onenen artean dago. Aurten, jatetxe hori bera munduko onena izendatu dute TripAdvisor erabiltzaileek, Travellers’s Choice 2015 edizioan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Berasategik.

Gainera, bere ibilbide luze honetan, sari ugari irabazi ditu, nabarmentzekoak dira, besteak beste, urteko gozogile espainiar onena, plater sortzaile onena, 1996eko Espainiako sukaldari onena edo Urrezko Danborra, jaso duen sari kuttunena. Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren Grand Prix sariak jarri zuen mundu-mailan etorkizun oparoena zuen sukaldari gisa. Nazioartean izen handiko gidek ere chef nazional onena dela diote. 2011n, Espainian zazpi izar zituen sukaldari bakarra bihurtu zen. Gaur egun 10 jatetxe zuzentzen ditu.

Elena Gómez del Pozuelo
Adigital
Adigital

Elena Gómez del Pozuelo

President – Adigital

Enpresa-proiektu berriak hastea eta bultzatzea zen Elena Gómez del Pozueloren pasioa. Ekintzaile porrokatu hau La Cigüeña del Bebé enpresaren sortzaile da, gaur egun BebeDeParis gisa ezagutzen den eCommerce enpresa.

2000. urtean, Adigital elkarteko zuzendariak www.secretariaplus.com eta www.directivosplus.com webguneak sortu zituen, USG People enpresari saldu zizkion bi enpresa. Webgune horiek garai hartan ideia berri bat azaleratu zuten, izan ere, garai hartan ez baitzegoen gaur egun ezagutzen dugun LinkedIn gisako profesionalen sare sozialik.

CEOEko Zuzendaritza-batzordeko Batzorde exekutiboko kidea eta CEOEko Datuen babeserako batzordeko presidentea izateaz gainera, Gómez de Pozuelo akzioduna eta kontseilaria da hiru startupetan: Íncipy, estrategia, berrikuntza eta eraldatze digitalari buruzko plataforma; Inesdi, Marketin digitalaren, Bitarteko sozialetan, Ecommercen, Web-analisien eta SEOren arloetan trebatzeko zentro digital eta presentziala, eta Womenalia, emakume profesionalen sare soziala.

Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteko (Adigital) presidentea eta “Nunca olvides esto… Los mejores consejos de grandes directivos españoles” eta “Todavía crees que somos las que servimos el café” lanen idazlea, 20 urtez Marketin Zuzenaren Espainiako Elkarteko eta Merkataritza Elektronikoko Espainiako Elkarteko zuzendari nagusia izan da. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

José Luis Zimmermann
Adigital
Adigital

José Luis Zimmermann

Managing Director – Adigital & Confianza Online

Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkartearen (Adigital) zuzendari orokorra da eta postu bera bete zuen Merkataritza Elektronikoaren Espainiako Agentzia eta Merkataritza Elektronikoko eta Marketin Zuzeneko Espainiako Federazioa (Fecemd) izena zuenean ere. Confianza Online-ren zuzendari orokorra ere bada.

Hainbat hezkuntza-erakundetako laguntzaile ere baden José Luis Ekonomian lizentziaduna da eta Masterra du Kazetaritzan eta Komunikazioan. Arlo horietan garatu du bere karrera profesionala.

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí