EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Creative Space

Basic Pass + Gold Pass

Creative Space

Moderatzen: Cristina Juesas (Euskampus Fundazioa)

Bezero bakoitza milaka inpakturen mende dago egunero, marka bakoitzak bere kanalen bidez arreta-une bat, klik bat eta erosketa bat lortzeko lehiatzen du…

Bezero bat lortu eta leial bihurtzeko sormen handiagoa eta tresna sofistikatuagoak behar dira: denbora errealeko marketina, omnikanaletako kanpainak, bideoak, branded edukia, datuen analisia, kanpaina automatizatuak…

Hartu parte Creative Space sailean eta ezagutu arrakasta-kasuak, teknologiak, joerak, inspiratu zaitez eta eraman zure marka beste maila batera.
 

 

Txostengileak

Chris Heuer
Social Media Club
Social Media Club

Chris Heuer

Founder – Will Someone? & Global Founder – Social Media Club

Komunikatzeko ezinbesteko teknologia gisa webaren hazkundearen eta sare sozialen garapenaren artean zeuden antzekotasunak ikusita, Chris Heuerrek Social Media Club sortu zuen 2006an. Aro digitalean bezeroei sozialaren esanahia ulerrarazten laguntzeko plataforma da, baita kontsumo-ereduetan izan diren aldaketak ere. Enpresa honek alfabetizazio mediatikoa bultzatzen du, Interneten erabileraren gaineko gai etikoak eztabaidatuz.

Futurista, ekintzailea, bitartekoen ekoizlea eta bizitzaz maitemindua, Heuerrek 20 urte baino gehiago pasa ditu aro digitalean jendeak lan egiteko duen modua berrimajinatzen. 1993az geroztik komunikazio interaktiboez arduratu da, hau da, Internet lehertu baino lehen hasi zen honetan. Garai hartan Guru Communications sortu zuen.

Bere ikuspegiak, ikerketak eta esperientziak Will Someone enpresa sorraraztera eraman dute, gizarte-lankidetza beste ikuspuntu batetik ikusten duen startupa. Heuer #CXDNow web-saioaren aurkezlea ere bada. Bertan, urteetan garatuz joan diren tresnak partekatzen ditu baita bere azken ideiak ere, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian partekatuko dituen horiek berak.

José Facchin
SemRUSH
SemRUSH

José Facchin

General Director of Spanish Content – SEMrush

Unibertsitate Teknologiko Nazionalean sistemen analisia ikasi zuen eta graduondokoa egin zuen Harreman Publikoetan eta Instituzionaletan.

Jaiotzez Kordobakoa (Argentina) bada ere, duela 15 urte baino gehiago bizi da Bartzelonan.

Lehen lan-urteak Argentinako banku-sektoreko merkataritza-sailean egin zituen, eta 10 urte hotelak eta turismoa kudeatzeko lanetan aritu ostean, 2013. urtearen hasieran bere karrera profesionala goitik behera aldatzea erabaki zuen. Blogen, marketin digitalaren eta sare sozialen munduan sartu zen buru-belarri.

Gainera, blog profesional bat sortu zuen eta hura kudeatzen aritu da 2 urte eta erdi pasatxo. Blog profesional horri esker, Interneten izen handia lortu du eta bere marka pertsonala kokatzen laguntzeko aurkezpen-gutun gisa balio izan dio eta, ondorioz, blogari ezagun bihurtu da sareko marketinaren alorrean.

Gaur egun, estrategia digitalak hobetu nahi dituzten sektore guztietako sareko marketineko aholkulari freelance da.

2015eko uztailetik aurrera, aholkulari freelance jarduera hori bere lanbide berriarekin batera uztartzen du: SEMrush enpresako gaztelaniazko edukien zuzendari orokorra.

Gaur egun, bere blogak 100.000 irakurle ditu hilean, bertan idazten dituen artikulu aldrari esker.

Hori dela-eta, Movistar eta gisako enpresek beren zerbitzuak kontratatu dituzte,  enpresa-blogean edukiak idatz ditzan. Berari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, bere blog profesionala bisita dezakezu.

Miguel Flecha
Accenture Interactive
Accenture Interactive

Miguel Flecha

Senior Manager – Accenture Interactive

Manu Raivio
Frosmo
Frosmo

Manu Raivio

Technology Evangelist – Frosmo

Manu Raivio ebanjelari teknologikoa da Frosmo enpresan. Google-n ikasi zituen sareko lan teknologikoaren gorabeherak, Publisher produktu espezialista gisa aritu zen 5 urtez baino gehiagoz, Salmenta- eta ingeniari-taldeak elkar ulertzea izan zen bere egitekoa. Gaur egun, Frosmo-k zure sareko negozioa hazteko duen ikuspegiaren berri ematea da bere ogibidea Gainera, bakarrizketetan abila ere badenez, hizlari erakargarri ez ezik dibertigarria ere bada!

Cristina Juesas
Euskampus
Euskampus

Cristina Juesas

Dircom – Euskampus Fundazioa

Cristina Juesas Euskampus Fundazioko Dircom da. Zientzia-komunikazioan aditu izateaz gainera, UPV/EHUko eta Eusko Jaurlaritzako sare sozialetako Erabilera- eta Estilo-giden egile ere bada, baita “Comunicación de Crisis” liburu elektronikoaren egileetako bat ere.

unadocenade.com atariak kultura-blog onenaren bitakora-sari bat eman zion. Juesas kultura-blog horren sortzaileetako bat eta eduki-zuzendaria da. Bederatzi urte daramatza blogari gisa eta azken aldian bere lehen urratsak eman ditu ingelesezko blogosferan “A wander around digital identity” blogarekin.

Vitoria-Gasteizko Toastmasters klubeko zuzendaria da Juesas, baina Einnobar, TEDxAlmendraMediebal eta Passion for Knowledge-Quantum 13 gisako ekitaldien antolatzaileetako bat ere bada, besteak beste. Lehendik ere erakundeetan eta unibertsitateetan hitzaldiak eta konferentziak eman izan ditu eta aurten European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí