EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Digital entertainment

Basic Pass + Gold Pass

Digital Entertainment: Plataforma Digitalen Iraultza

Moderatzen: Elena González (Red.es)

Eduki digitalek goitik behera aldatu dute aisialdia kontsumitzeko dugun modua. Industria digitaletarako erronka handia da beren betiko negozio-ereduak egokitzeko, baina berrikuntza- eta sormen-iturri etengabea ere badira: zaleekin duten harremana edota edukia ezagutzea, freemium ereduak edota erabiltzeagatik ordaintzea.

Sail honetan musikaren, ikus-entzunezkoen, editorialen edota bideo-jokoen sektorean izandako azken berrikuntzak jorratuko ditugu, negozio digitalen ikuspuntutik begiratuta.

 

 

Txostengileak

Ventura Barba
Sónar
Sónar

Ventura Barba

Executive Director – Advanced Music, S.L. (Sónar, Sónar +D & SonarKids)

Advanced Music enpresako zuzendari exekutibo izanik, Ventura Barba Sónar jaialdiaren zuzendari ere bada. Musika, Sormen- eta Teknologia-jaialdi entzutetsua urtero egiten da Bartzelonan, Reykjaviken, Kopenhagen, Tokion, Buenos Airesen, Bogotan, Santiagon (Txile) eta Lurmutur Hirian. Sónar-ekin batera, Advanced Music enpresak beste bi ekitaldi antolatzen ditu eta Barba zuzenean arduratzen da: Sónar+D, Sormenari, Teknologiari eta Negozioei buruzko nazioarteko batzarra, sormen-enpresa digitaletan talentua eta negozio-abaguneak bultzatzeko diseinatua, eta SónarKids.

Baina Barba-ren lan-esperientzia ez da Advanced Music enpresara mugatzen. Aditu honek ardura-postuak izan ditu Yahoo! bezalako enpresetan. Enpresa horretan 10 urtez egin zuen lan Espainiako aholkulari orokor gisa, Lege- eta Negozio-saileko zuzendari eta Yahoo! Music International enpresako gerente nagusi gisa. Horrez gain, Barba BMG Music Spain & Portugal enpresako Lege- eta Negozio-saileko zuzendari izan da, SGAE elkarteko (Autoreen eta Editoreen Elkarte Nagusia) kide izan da, baita zine-industriakoa ere Arenas Group enpresan.

Alabaina, bere curriculuma ez da hor amaitzen. Barba ISDI (Interneten Garapenerako Goi-mailako Institutua) institutuaren sortzaileetako bat eta kide akademikoetako bat da eta hainbat unibertsitatetan irakasle ere bada, hala nola Berklee College of Music-en, munduko musika-unibertsitate pribatu handienean. Barba-k musika digitalaren alorrean duen esperientziaz hitz egingo du European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Manuel Balsera
AMC Networks
AMC Networks

Manuel Balsera

Commercial & Marketing Director – AMC Networks International Iberia

Manuel Balsera AMC Networks International Iberia enpresako Merkataritza- eta Marketin-zuzendaria da, Espainiako eta Portugalgo kate tematikoen ekoizle handiena. Marketina, affiliates, ad sales eta enpresaren negozioa garatzea dira Balserak AMC enpresan dituen eskumenetako batzuk.

Profesional honek hainbat ardura-postu bete ditu enpresa ugaritan, besteak beste, Proximity BBDO, ONO edo Vivendi enpresetan. Sektore digitaleko startup askotako bazkide-sortzailea eta inbertitzailea da eta horrek bere espiritu ekintzailea ezagutzeko balio izan dio Balserari. Irakasle-lanetan aparteko izateak hainbat nazioarteko negozio-eskoletan irakasle-gonbidatu izatera eta Marketin Digitalari buruzko masterraren eta ESIC-ICEMD Unibertsitateko Senior Management Program in Digital Business zuzendari izatera eraman dute.

AMC Networks International Iberia enpresak, une honetan, izen handiko 23 telebista-kate ditu, besteak beste, AMC, Canal Hollywood, Odisea, Natura edo Canal Cocina. Balserak European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioan parte hartuko du Digital Entertainment sailean.

Víctor Ruiz
Lakento
Lakento

Víctor Ruiz

Founder & CEO – Lakento

Víctor Ruizek 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du bideojokoen programazioan, diseinuan eta ekoizpenean. 20 titulu baino gehiago editatu ditu merkatu horretako enpresa liderretarako, hala nola Electronic Arts, Atari edo Codemasters enpresetarako. Bideojokoak garatzen dituzten enpresen Espainiako Elkartearen (DEV) presidenteorde da, Dinamic Software eta Dinamic Multimedia enpresa ezagunen sortzaile da eta PC Fútbol entzutetsuaren diseinatzaile eta ekoizleetako bat izan zen.

Azken 14 urte hauetan FX Interactive enpresan aritu da. Enpresa horren bazkide-sortzaileetako bat da eta duen bideojoko digitalen plataformagatik nabarmentzen da Espainian, Italian eta Hego Amerikan. Duela hiru urtetik hona, Steam-en bidez garatzen eta argitaratzen du mundu osoan Football Club Simulator jokoaren bertsioa.

Diseinatzaile gisa egin dituen azken proiektuen artean Navy Moves nabarmentzen da, “free to play” kontzeptu berritzailea eskaintzen duen bideojokoa. 2014an Lakento sortu zuen, errealitate areagotuko betaurrekoak garatu, ekoitzi eta merkaturatzen dituen startupa. Enpresa horrek, gainera, mugikorretarako errealitate areagotuko jokoak ere argitaratzen ditu. Ruízek hizlari gisa hartuko du parte European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Eloy Sasot
HarperCollins Publishers
HarperCollins Publishers

Eloy Sasot

Global Director of Pricing, Data Science & Data Analytics – HarperCollins Publishers

Eloy Sasot HarperCollins Publishers argitaletxeko Pricing, Data Science y Data Analytics sailak zuzentzen ditu. Munduko bigarren argitaletxe handiena da 18 herrialdeetan operazioak egiten ditu eta ia 200 urteko historia du. Liburuen profesional honek taldeekin eta enpresak mundu osoan dituen atal bakoitzarekin egiten du lan, datuen estrategiei buruzko erabakiak hartzeko, batez ere, prezioa kontuan hartuz. Zuzendari orokor gisa duen funtzioaz gain, HarperCollins UK ataleko Board Level Director ere bada.

2011n HarperCollins taldean sartu zenetik hona, Sasot aitzindaria izan da prezioen funtzioa sortzen eta garatzen, lehenik Erresuma Batuan, eta ondoren mundu-mailan. HarperCollins argitaletxean hasi baino lehen, herrialde, hizkuntza eta sektore askotan aritu da lanean, baita espazio-ontzien orbitari buruzko artikulu zientifikoak argitaratzen ere European Space Agency agentzian. Gainera, American Express enpresaren prezio-ekimenen zuzendari nagusi ere izan zen.

Sasotek “Digital Entertainment” sailean hartuko parte European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Álex Fernández
24symbols
24symbols

Álex Fernández

Senior Publisher Relations – 24symbols

Aspaldikoa da Álex Fernándezek argitaletxeekiko duen pasioa. Unibertsitatean ezagutu zituen argitaletxeen sektoreko isileko kontuak eta baita editoreen lan ezezagun eta nolabait anonimoa ere. Lizentziadun egin zenean, publishing-ikastaro bat egin zuen Ateneu Barcelonès-en. Gero, Ediciones Acantilado argitaletxean aritu zen denbora-tarte labur batez eta, ondoren, Norma Editorial argitaletxean kontratatu zuten.

3 urtez, Fernándezek ¡Dibus! aldizkaria zuzendu zuen eta handik mahai-editore izatera pasatu zen. Laster, Europako eta Amerikako komiki-lerroen zuzendari-editore izatera pasatu zen. Bide eta helburu berrien bila, 2014an 24symbols plataformako eduki-taldean hasi zen lanean, argitaletxe-munduko Spotify bihurtu nahi duen irakurketa-plataforma digitalean, alegian.

Gaur egun, 24symbols enpresako editore-harremanetarako taldeko kide senior, tebeo-editore eta digitalarekiko apasionatu honek, komikien Spaceman Books argitaletxe independentean ere kolaboratzen du eta “Komikiak eta nobela grafikoak” irakasgaiaren irakasle da Santillanaren Edizio Masterrean. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Elena González
logo-red-es-b
logo-red-es

Elena González

Deputy Director of Digital Economy – red.es

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí