EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

International Keynote Program

Gold Pass Only

Keynote Program

Moderatzen: José Luis Zimmermann (Adigital)

EEC oparo dator aurten nazioartean izen handia duten hizlari-talde apartarekin eta mundu guztiko enpresa disruptiboenen eta berritzaileenen ordezkariekin. Bederatzigarren edizio honetako programa 15 gairen inguruan osatzen da.

Gai horien bidez ekonomia digitalaren alorreko joera nagusiak aztertuko dira eta, horien bidez, bertaratzen direnek lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte esperientziak.

 
 

 

Txostengileak

Martín Berasategui
Martín Berasategui
Martín Berasategui

Martín Berasategui

Chef

Munduko sukaldari onenetako bat eta sukaldaritza garaikideko jeinu handi gisa hartzen den Martin Berasategi etengabe ari da plater eta zapore berriak sortzen. 13 urte besterik ez zituenean hasi zen sukalde-munduan. Familia-negozio batean hasi zen eta hango arduradun nagusi izango zen 21 urte zituenean. Bost urte geroago, lehen Michelin izarra jaso zuen.

1993an Martin Berasategi jatetxea inauguratu zuen, eta Michelin izar bat lortu zuen ireki zuen urtean bertan, beste bat 1996an eta beste bat 2001ean. Ondorioz, jatetxe hori munduko 30 onenen artean dago. Aurten, jatetxe hori bera munduko onena izendatu dute TripAdvisor erabiltzaileek, Travellers’s Choice 2015 edizioan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Berasategik.

Gainera, bere ibilbide luze honetan, sari ugari irabazi ditu, nabarmentzekoak dira, besteak beste, urteko gozogile espainiar onena, plater sortzaile onena, 1996eko Espainiako sukaldari onena edo Urrezko Danborra, jaso duen sari kuttunena. Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren Grand Prix sariak jarri zuen mundu-mailan etorkizun oparoena zuen sukaldari gisa. Nazioartean izen handiko gidek ere chef nazional onena dela diote. 2011n, Espainian zazpi izar zituen sukaldari bakarra bihurtu zen. Gaur egun 10 jatetxe zuzentzen ditu.

Clara Shih
logo-hearsay-social-b
Hearsay Social

Clara Shih

Author of “The Facebook Era” and Founder & CEO – Hearsay Social

Hearsay Social enpresaren zuzendari exekutiboa. The Facebook Era liburuaren egilea. Starbucks-en zuzendaritza-taldeko kidea.

Clara Shih Hearsay Social enpresaren zuzendari exekutiboa eta haren sortzailea da. Enpresaren teknologia analitikoari esker, saltzaileak bezeroei mezu egokia bidaltzen die une egokian, sektoreko araudi guztiak betez. Clara aitzindaria da sare sozialen sektorean. 2007an garatu zuen bere lehen sare sozialen negoziorako aplikazioa. Ondoren, New York Times-ek bere liburu salduenen zerrendan aipatu zuen The Facebook Era liburu arrakastatsua idatzi zuen. Clara “Emakume enpresari boteretsuen” artean sartu du Fortune aldizkariak, “Teknologia arloko itzal handieneko jende” jo du Fast Company argitalpenak eta “Enpresari gazte onena”, berriz, BusinessWeek-ek. Azkenik, nola Fortune-k hala Ad Age-k “40 urtez azpiko 40” zerrendan sartu dute. World Economic Forum-ek “Mundu-mailako lider gazte” izendatu zuen, InvestmentNews-ek “40 urtez azpiko 40” zerrendan sartu dute eta “Jarraitzeko 5eko” gisa agertzen da ThinkAdvisor-en 2015eko IA 35 for 35en.

Clara Starbucks-en zuzendaritza-taldeko kide da eta, hori baino lehen, teknikarekin, produktuarekin eta marketinarekin lotutako hainbat funtzio bete zituen Google, Microsoft eta Salesforce.com enpresetan. Gelako lehen izan zen informatikan Standford Unibertsitatean eta unibertsitate berean Masterra ere egin zuen informatikan. Oxford Unibertsitateko masterra ere badu Internet ikasketetan, non Marshall programako bekadun gisa ikasi zuen.

Nadia Shouraboura
Hointer
Hointer

Nadia Shouraboura

Founder & CEO – Hointer

Nadia Shouraboura doktorea Hointer enpresako zuzendari exekutiboa da. Hointer enpresak erosketak egiteko esperientzia berrasmatu du, erraztuz eta dibertigarri eginaz. Hointer enpresan gizon-emakumeek arropa aurkitzeko, probatzeko eta erosteko beste modu bat eskaintzen da.

Nadia Sobietar Batasunean jaio zen eta Moskura joan zen matematika eta zientzia ikastera. 1987an, Errusiatik Israelera emigratu zuen eta software-garatzaile bezala hasi zen lanean, ordenagailu bidez lagundutako sistemetan, errobotika industrian. Bere lanak AEBetako Princeton Unibertsitateko irakasleen arreta erakarri zuen eta unibertsitate horretan ikasteko eta ikerketan aritzeko beka osoa eskaini zioten.

Doktoretza egiten ari zen bitartean, Nadia-k AT&T Bell Labs enpresan ikerketan jardun zuen eta multimedia aplikazioak garatzen zituen Starlight Multimedia enpresaren sortzaileetako izan zen. Princeton Unibertsitatean egindako lanetik artikulu interesgarriak argitaratu zituen eta 200 argitalpenetan baino gehiagotan aipatu ziren. Princeton Unibertsitatearen eskutik Matematiketan doktoretza jaso zuen. 1994an, Nadiak teknologia startup batean hasi zen lanean, Diamond Technology Partners enpresan, eta bertan enpresa txikizkari nagusiekin lan egiteko parada izan zuen. Geroago JP Morgan Venture startupean hasi zen lanean, Mobilocity enpresan, hari gabeko saileko Kudeaketa-zuzendari gisa. Mobilocity enpresan izandako lidertza postuaren ostean, Nadia Exelon enpresan hasi zen lanean energia-merkataritzako algoritmoen eta softwarearen zuzendari-arduradun gisa; ondorioz, energia-merkataritza sortuberrian aitzindaria izan zen.

2004ko martxoan, Nadia Amazon.com-en hasi zen lanean. Amazon-en Munduko Eragiketen Teknologia-presidenteorde aritu zenean, Amazon-en hornikuntza eta banaketa-katea bultzatzen duen teknologiaren arduradun izan zen. Nadia Jeff Bezos-en lidertza-talde seniorrean ere parte hartu zuen, zuzendaritza orokorraren eta Amazon-eko eragiketen arduradun gisa. Nadia, gaur egun, Seattle-n bizi da bere senarrarekin eta hamasei urteko alabarekin.

Michael Gallucci
Fanatics
Fanatics

Michael Gallucci

Vice President Marketing – Fanatics Authentic & Co-founder – SportsMemorabilia.com

Michael Gallucci Fanatics Authentic enpresako presidenteordea da, Ameriketako Estatu Batuetako liga handi guztien eta horiek osatzen dituzten talde profesionalen denda ofizialekoa. Zaleek produktu ofizial baten marka zuria erosten duten bakoitzean, Fanatics Authentic enpresan erosten dute. Enpresa honek kirol-munduko jende ezagunak sinatutako produktu lizentziadunak saltzen ditu. Gainera, akordio esklusiboak sinatzen dituzte, kirol-munduko izar ezagunenen produktu jakin batzuk Internetez saltzeko.

Gallucci-k Fanatics Authentic enpresako kargua SportsMemorabilia.com atariko sortzaile lanarekin uztartzen du. Sareko iragarkiak egiteko, merkataritza elektronikorako eta sare sozialetako marketinerako dituen gaitasunekin, Galluccik kirol-munduko bildumagileentzat benetako erreferente egin du 2006an sortu zen SportsMemorabilia.com ataria.

Bere lanean jartzen duen pasioak definitzen du Gallucci eta bere esperientzia osoa kontatutako digu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Kristie Wells
Ancestry
Ancestry

Kristie Wells

Head of Global Social Media Marketing – Ancestry

Kristie Wells Ancestry enpresako sare sozialen kudeaketa orokorreko zuzendaria da eta eduki-marketina, joera-markatzaileen eta enbaxadoreen programak eta sare sozialetako kanaletako itsasoz haraindiko laguntza-jarduerak kudeatzen ditu. Kristie 25 urte baino gehiagoko esperientziaz baliatzen da Ancestry enpresak bere bezeroak uler ditzan, leial bihurtu daitezen eta laguntza eman diezaien. Horrela, marka indartuko da, produktuak hobetuko dira, sarrera-bideak areagotuko dira eta akziodun guztien esperientzia hobeak lortuko dira, hala enpresaren barnean nola kanpoan.

Marcello Mastioni
Home Away
HomeAway

Marcello Mastioni

Vice President & Managing Director, EMEA – HomeAway

Marcello Mastioni HomeAway enpresako presidenteordea eta Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako (EEHA) jardueren kudeaketa-zuzendaria da. Mastionik eskarmentu handia du nazioarteko jardueretan, negozio-garapenetan, merkataritza elektronikoan eta estrategian, eta hori bere 15 urteko karreran islatzen da. Urte horietan guztietan, General Electric eta World Economic Forum bezalako enpresetan lider gisa jardun du, esaterako. HomeAway enpresan hasi aurretik, Mastioni Expedia enpresako estrategia-zuzendaria eta negozio-garatzailea izan zen. Bertan, mundu-mailako ekimen ugari eraman zituen aurrera, enpresaren ostatu-negozioa garatzeko.

2013an HomeAway enpresako EEHAko zuzendari senior gisa lanean hasi denetik, Mastionik mundu- eta eskualde-mailako talde ugarirekin aritu da elkarlanean, enpresaren jabetza-kudeaketaren negozioa hobetzeko, puntako ekimenak jarri ditu abian hainbat marken arteko zerrendatze-kalitatea hobetzeko eta jabetza-kudeatzaileentzako “erreserbatzeko ordaindu” ereduan nagusi da.

HomeAway enpresako Europako negozioburu gisa, Mastionik sektoreko marka zaharrenak diren batzuk gidatzen ditu, hala nola, Abritel.fr, FeWo-direkt.de eta OwnersDirect.co.uk esaterako. Mastioni MS graduduna da Milango “Politecnico” Unibertsitate Teknikoan eta Columbia Unibertsitateak, London Business School eta Insead-ek eskaintzen duten World Economic Forum enpresari buruzko Master Exekutiboa Globalizazioan eta Lidertzan ere egina du.

Javier Cabrerizo
Unidad Editorial
Unidad Editorial

Javier Cabrerizo

Managing Director – Unidad Editorial

Cabrerizok teknologiaren munduan garatu du bere karrera profesional guztia. 2010 eta 2014 urteen artean, Silicon Valleyn (Kalifornia) aritu zen lanean, Oracle enpresaren presidenteorde eta Datu-baseen eta Big Data arloko mundu-mailako arduradun gisa, software eta hardwareko munduko enpresa handienetako bat. 2004an hasi zen Oracle enpresan lanean eta hainbat ardura-postu garatu zituen EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eremurako teknologia-sailean.

Aldez aurretik, teknologia-enpresa gisa, NewKnow Inc enpresaren sortzaileetako bat eta presidenteorde izan zen baita Caotic.com enrpesaren sortzaileetako bat eta CEO ere. 1999an burtsara irten zen arte, Meta4 enpresaren Ezagutzaren kudeaketa-arloko zuzendari ere izan zen.

2014ko irailetik aurrera, Unidad Editorial enpresaren zuzendari-kontseilari orokorra da, Espainiako komunikazio-talde handienetako bat (besteak beste, El Mundo, Marca, Expansión, Telva editatzen ditu) eta bertan enpresa teknologikoki eta digitalki eraldatzeko prozesua zuzentzen ari da. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian parte hartuko du.

Benoit Tabaka
Google
Google

Benoit Tabaka

Senior Public Manager EMEA – Google

Benoit Tabaka Google-ren Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako senior public manager da. Zuzenbide-ikasketak eginda, Gorte Konstituzionalerako egin du lan, Landwell & Partners eta Interneteko Eskubide-foroen merkataritza elektronikoaren saila zuzendu du. Sareen profesional hau European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian izango da.

2006tik 2011ra, PriceMinister atariaren Gai Publikoen eta Legalen saila zuzendu du, Rakuten enpresa japoniarraren Europako enpresa subsidiarioa. 2011n, Tabaka Frantziar Gobernuko Aholkulari-batzordeko idazkari orokor aukeratu zuten gai digitaletan.

2012ko ekainean, Google Frantziako gobernu-harremanetarako taldearekin egin zuen bat. 2015eko uztailetik aurrera, Google EMEA eremuko ekonomia-gidalerroen taldekidea da, mugikorrerako aplikazioetan eta ekonomian fokatzen da bere lana.

Steve Cadigan
Cadigan Ventures
Cadigan Ventures

Steve Cadigan

Founder – Cadigan Talent Ventures

Jendea, talentua eta kultura dira Steve Cadiganek Cadigan Talent Ventures enpresaren sortzaile gisa defendatzen dituen baloreak. Talentuaren aholkularitza estrategikoaren enpresa hori Silicon Valleyn dago eta mundu osoko enpresei talentu-soluzio arrakastatsuak garatzen laguntzen die. Bere espezialitateen arten daude, besteak beste, hazkunde handiko enpresei aholkatzea edo kultura lehiatzeko abantaila bihurtzea beste marka batzuen aurrean, talentu tekniko onena erakarri eta negozioa hobetzeko.

Bere enpresa propioa sortu baino lehen, Cadigan LinkedIn enpresako Talentu-presidenteordea izan zen 2009tik 2012ra. Gainera, izen handiko teknologia-enpresei aholkatu die, hala nola Twitter, Google, Cadence, GoPro enpresei, baita mundu osoan ezagunak diren enpresei ere, BBC eta Deloitte enpresei, esaterako. Maila handiko aditu gisa hartzen da talentuaren kudeaketan eta telebista-programetan hartzen du parte. Ez da harritzekoa Bloomberg West eta CNBC kateetan ikustea.

Cadigan keynote speaker izan da mundu osoko hainbat goi-bileretan. Cadigan Talent Ventures sortu zuenetik, beste hainbat erakundetan egindako konferentzietan ere parte hartu du, besteak beste, Stanfordeko Unibertsitatekoan, Shangaiko The Ivey School of Business eskolakoan, Bartzelonako IESEkoan eta Sidneyko Unibertsitatekoan. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da.

Peter Evans
The Center of Global Enterprise
The Center of Global Enterprise

Peter Evans

Vice President – The Center for Global Enterprise

Korporazioak, globalizazioa, munduko joerak eta mundu garaikideko gizartean duten inpaktuak aztertzen ditu The Center for Global Enterprise enpresak, maila orokorrean ekonomia sustatzen duen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuak.

Peter C. Evan doktorea, The Center for Global Enterprise enpresako presidenteordea, arduratzen da elkarte orokorraz eta sozietatearen agendaz. General Electric enpresarako funtsezko estrategietan eta merkatuko inteligentziako paperetan duen esperientziak, elkartean funtsezko papera izatera eraman dute Peter, izan ere, Korporazioaren Estrategia Orokorraren eta Analisi-taldeko zuzendari lanetan aritu baitzen General Electric enpresan.

MIT unibertsitatean (Massachussetts Institute of Technology) egin zituen masterra eta doktoretza Peterrek eta Atzerriko Harremanetarako Batzordeko eta Negozio-ekonomiaren AEBetako Batzorde Nazionaleko kide ere bada. European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du.

Idatzitako artikuluek eta nazioarteko esperientziak energia alorrean gehien dakien profesionaletako bat bilakatu dute.

Luciano Ammenti
Biblioteca Apostólica Vaticana
Biblioteca Apostólica Vaticana

Luciano Ammenti

CIO – Vatican Library

Luciano Ammenti Vaticanoko Liburutegi Apostolikoko Chief Information Officerra da eta 1983an hasi zen lanean bertan. Bere bilakaerari esker, Egoitza Santuko dokumentuak digitalizatzeko arduradun nagusi bihurtu zen. Ammenti 2006an hasi zen zaintza-lan horretan lanean eta liburutegiko ordenagailu-sistemaren arduradun izendatu zuten. 2008tik aurrera, FITS (Irudien garraio-sistema malgua) zaintza-proiektuei buruzko ikerketan parte hartzen du, Erromako Astrofisika-fakultateko Informatika-zentroarekin lankidetzan.

2011n hasi zen zaintza digitalaren zirriborroaren Chief Information Office gisa, Vaticanok bere jabetzakoak diren 82.000 eskuizkribu digitalizatu behar zirela erabaki zuenean, duten izaera historikoa eta dokumentala gordetzeko. Asmo horrekin, Ammentik proba-bankua inplementatu zuen teknikoki, dokumentu horiek digitalki gordetzeko.

Ammentik, gainera, Interneten erabilerari, segurtasunari, defentsari, datuen erabilerari eta kudeaketa publikoari buruzko era askotako konferentzietan hartu du parte.

Gaël Langevin
InMoov
InMoov

Gaël Langevin

Founder & CEO – InMoov

Gaël Langevin eskultore eta diseinatzaile frantsesa da. 1992an ireki zuen bere enpresa eta 25 urte baino gehiago daramatza marka handienetarako lanean. Baliteke dagoeneko bere lanak aldizkarietan eta telebistan ikusi izana.

InMoov bere proiektu pertsonala da eta 2012ko urtarrilean partekatu zuen lehen aldiz Interneten, kode irekiko 3Dn inprimatutako lehen esku-protesia. Bionico, E-Nable eta antzeko proiektuak ere gidatu ditu.

InMoov, gainera, kode irekiko 3Dn inprimatutako lehen tamaina errealeko robota ere bada.

Edozein etxeko 3D inprimagailuetan erreproduzitu daitekeen 12 cm kubikoko azalera du eta unibertsitateetarako, laborategietarako eta hobby-zaleentzako garapen-plataforma gisa erabiltzeko sortu da, baina batez ere, fabrikatzaileentzat.

InMoov proiektuaren kontzeptua partekatzean eta komunitatean oinarritzen da eta mundu osoan zehar hamaika proiektutan erreproduzitzeko ohorea ematen dio.

Lance Coleman
Zoo Labs
Zoo Labs

Lance Coleman

Digital Strategy & Social Weaving – Zoo Labs

Lance Coleman aditu handia da estrategia digitalean eta gorantz doan izarra musika-industrian. Gaur egungo musika-merkatuko artista eta marka nagusietako batzuekin egin du lan, aipagarrienen artean daude Kanye West, Drake, Jeezy edo Jill Scott. Gaitasun handiz, artista hau gai da teknologiaren eta musika-edukiaren arteko konexioa ezagutzeko.

Colemanen bi pasioek, musikak eta sare sozialek, motibatu dute bere karreran. Zoo Labs enpresako Social Weaver ofiziala da. Musika-proiektuak bizkortzen dituen enpresa horrek sormenaren eta merkataritza-bideragarritasunaren arteko elkargunean inbertitzen du eta hura arakatzen. Beren estrategiak kontzeptu honen baitan aritzen dira: artista askok ezin dituzte entzunak izateko betiko tresnak erabili, eta beraz, bitarteko sozialak eta sareko mundua sartzen dituzte, musikari guztiei aukera bat emateko. Horrez gain, estrategia digitala emateaz eta negozioa garatzeaz ere arduratzen da Blueprint Group enpresan, Lil Wayne, Nicki Minaj edo Jake Troth gisako artista ezagunak ordezten dituen enpresan.

Artista handi bat izateaz gainera, Colemanek IV The Love enpresa digitala kudeatzeaz ere arduratzen da, Young Money, Common edo Hit Boy gisako proiektuez arduratzen den enpresa. Teknologoen eta eduki-sortzaileen arteko harremanak ulertzeko gaitasun aurreratu horrek teknologia berrien harreman sakona ematen du eta hori transmitituko digu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Lisa Gansky
Instigatng + Co
Instigatng + Co

Lisa Gansky

Entrepreneur, investor and author of “The Mesh” & Founder – Instigatng+co

Ekintzailea, sare-bultzatzailea eta nazioarteko hizlaria, Lisa Gansky da “The Mesh: Why the Future of Business is Sharing” best sellerraren egilea. Ekintzaile nekaezina, negozio-berrikuntza eta lankidetza-ekonomia gune hiritarretan sartzeaz arduratzen den Mesh Ventures enpresaren eta Instigatng + Co enpresen sortzailea ere bada.

Ganskyk berrikuntzari eta ekintzailetzari buruz aritzen da, idazten du eta inbertitzen du: balioa nola zabaltzen den, hiriak plataforma gisa nola funtzionatzen duten, banatzen den boterea eta konfiantza eta ekintzailetza-fenomenoaren goranzko joera orokorra.

Gansky, gainera, Bandwagon, Breather, ClearCove Systems, Edyn, Everledger, Fabl, Feastly, The Food Assembly (La Ruche Qui Dit Oui), Greenbiz, Honest Buildings, Miso Tasty, Munchery, Muse, Neighborly, New Resource Bank, OpenROV, Other Machine Co., RelayRides, Science Exchange, Solar Mosaic, Storefront, TaskRabbit, Traity, Tripping and Yerdle enpresetan inbertitu du. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko Keynote Program sailean hartuko du parte.

Will Sansom
Contagious Insider
Contagious Insider

Will Sansom

Director of Content & Strategy – Contagious Insider

Lanerako pasioak harrarazten dizkio erabaki guztiak Will Sansom-i Eduki-eta Estrategia-zuzendari gisa Contagious Insider enpresan. Sansom-ek ekintza ugari ditu oso bezero garrantzitsuekin, hala nola Nike eta Red Bull, eta Heineken-ek Ignite botila adimendun berritzailea sortzeko proiektuaren taldeko kide izan da.

Cannes Lions, AdAsia, Spikes eta The Guardian-en Changing Media Summit dira Sansom-ek parte hartu duen nazioarteko hitzaldietako batzuek. Epaimahai-kide ere izan da Fab Awars, Lovie Awards etal Midem Festival lehiaketetan.

Sansom-ek ezin hobeki transmititzen ditu Contagious Insider enpresaren kultura eta gaitasunak. Enpresa horrek markak eta agentziak elkartzen ditu lan oso kutsagarriak sortzeko. Enpresak zerbitzu hauek ematen ditu, besteak beste, sormen- eta berrikuntza-bikaintasuneko programak, kanpainaren irismena, sektorearen joerei buruzko briefing-ak eta jarraitu beharreko estrategia definitzeko aholkuak. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da, lan egiteko duen gaitasun kutsagarri hori transmititzeko.

William Lidstone
Razorfish
Razorfish

William Lidstone

CMO – Razorfish

William Lidstone Razorfish enpresaren Chief Marketin Officer nagusia da. Munduko 42 herrialdetan operatzen du Publicis Groupe Network-en sailetan Razorfish, Rosetta, LEVEL Studios eta ROAR markek osatzen duten enpresa multzo honek. Nazioarteko merkatuetako hazkuntza eta multinazionaletako bezeroen garapena bizkortzeaz arduratzen da fokatze desberdin batekin, hala nola Canon, DHL, Mercedes-Benz, Nike eta UBS enpresetan.

Lidstoneren karrera digitala ez zen Razorfish-en hasi. Enpresa horretara 2011n iritsi zen presidenteorde exekutibo gisa. 1994an, Erresuma Batuko lehen sareko supermerkatua diseinatu zuen profesional honek: BarclaySquare. Marketing digitaleko sektorean duen tokia Ogilvy edo AKQA gisako izen handiko enpresetan izandako lider-postuekin sendotu zuen.

Marka handiek beren irudia storytellingaz gainera beste baliabide gehiago erabiliz eratu behar dutela eta kontsumitzailearen bizitzan paper garrantzitsua izan behar dutela uste duen profesional hau MENSAko kide da eta hainbat konferentziatan hartu du parte, hala nola, Indiako iMedia Brand Summit-en edo Mirren Conference-n. Zerrenda horri European Ecommerce Conference jardunaldiaren 2015eko bederatzigarren edizioa gehitu beharko zaio.

Nick Grossman
Union Square Ventures
Union Square Ventures

Nick Grossman

General Manager – Union Square Ventures

Felip Verger
Wave Garden
Wave Garden

Felip Verger

Communications Manager – WaveGarden

Esportazioen eta Negozio-garapenen sektorean hainbat herrialdetan lan egin ostean (Australia, Boli Kosta eta Hegoafrika), Felip Verger Lacroix Euskadira etorri zen surf-sektorean lider den enpresa bateko marketin-zuzendari lanetan aritzeko. Bertan, bere komunikazio-agentzia sortu zuen, Golfo Atlántico, eta bakoitza bere sektorean lider ziren enpresekin lanean aritu ahal izan zen.

Vergerrek bere marketin-lana eta surfarekiko maitasuna uztartzen ditu. Itsas museoetan surfari buruzko erakusketak egin ditu. Surf-aldizkari baten editorial-zuzendaria ere bada. Gainera, lineako marketinari buruzko hainbat heziketa-ikastarotan parte hartu du hizlari gisa.

Vergerrek Golfo Atlántico agentzia sortu zuen garai berean, surf-zale amorratu hau Wavegarden taldean sartu zen komunikazio-arduradun gisa, enpresaren hastapenetatik. Profesional honek komunikazioaren sektoreko bere esperientzia guztiaren berri emango digu European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Alberto Barreiro
logo-telefonica-b
Telefónica

Alberto Barreiro

Consultant – Telefónica Open Future

Alberto Barreiro Telefónica Open Future sarearen estrategia-aholkularia da. Enpresaren ekintzailetza teknologikorako inbertsio- eta babes-sarea da eta 3 kontinentetako 17 herrialdeetan dago. Lider digital honek hogei urte baino gehiagoko esperientzia du bitarteko digitala aztertzen, sormenaren, estrategiaren, teknikaren eta merkataritzaren ikuspuntutik, bere plataforma digitala sortu du eta, gainera, startupen aholkuri eta hizlari da bere programetan.

Arte- eta diseinu-ikasketak egin zituen Barreirok eta bere karrera jendeak eta markek bitarteko digitaletan eta harago duten harremanen definizioaren inguruan eraikitzen da. Yahoo! enpresako Nazioarteko User Experience Design gisa, Alberto mundu-mailako produktuen buru izan zen. Esperientzia horren bidetik, ekintzailetzaren bidea arakatzen eta bere negozioak sortzen hasi zen, Webjam, esaterako, Europako etorkizun handieneko bat bezala jo zen bere garaian.

Erresuma Batuko telebista-kate komertzial handiena den ITVren sail digitaleko zuzendaritza-taldeko kide izan, komunikabideen mundu-mailako startup baten estrategia zuzendu eta Cheil/Samsung enpresen publizitate-kanpainen estrategia- eta sormen-zuzendaritza finkatu ostean, Barreiro Espainiara itzuli zen Grupo Barrabés enpresari Meaning eratzen laguntzeko. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian hartuko du parte.

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí