EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Women in Tech

Basic Pass + Gold Pass

Women in tech

Moderatzen: Bárbara Yuste (Adigital)

“Women in tech” sailak teknologia-sektorean emakumeek duten papera balioan jarriko du, emakumeen euren esperientzien bidez. Izan ere, teknologian emakumeen protagonismo handiagoa bultzatuko duten erreferenteak eta modeloak behar baitira. Europako Batzordeak 2013an argitaratutako ikerketa batean ondorioztatzen zenez, emakumeak mundu digitalean sartuko balira, Europa 9 bilioi euro haziko omen litzateke urtero. Inkesta horren arabera, Europan lizentziatu edo diplomatutako 1.000 emakumeetatik 29k soilik ikasi zuten Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) unibertsitate-tituluren bat.

Sail honetara arlo honetan liderrak diren eta teknologia-enpresa nazionaletan eta nazioartekoetan eragin oso handiko postuak dituzten emakumeak etorriko dira, baita, besteak beste, hezkuntza edo aktibismoa bezalako eremuetan erreferente diren ekintzaileak eta emakumeak ere.
 

 

Txostengileak

Carme Artigas
Synergic Partners
Synergic Partners

Carme Artigas

Founder – Synergic Partners

Synergic Partners enpresaren bazkide-sortzailea da; Big Data, Data Science eta Data Engineering arloetan espezializatutako estrategia- eta teknologia-aholkularitzako enpresa.

Carme CEOEren Teknologia eta Berrikuntza Batzordeko eta IDSE Columbia Unibertsitateko (NYC) Industry Advisory Board-eko kide da eta Big Datari buruzko hizlari ere bada Strata +Hadoop World gisako nazioarteko foroetan. Horrez gain, irakasle-laguntzaile gisa ere ibiltzen da teknologia berriei, Big Datari eta berrikuntzari buruzko hainbat master-programetan.

Carmek 18 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, hala zuzendaritza-postuetan nola aholkulari gisa teknologia-sektoreko enpresa multinazionaletan, publikoetan eta pribatuetan.

Carmek MSc du Kimika-ingeniaritzan IQSn, Kimika-zientzietan lizentziaduna da Ramon Llull Unibertsitatean,  Graduondokoa du industria-enpresen zuzendaritzan eta Arrisku-kapitalean Hezkuntza Exekutiboa Kaliforniako Berkeley University- Haas School-en.

Yolanda Rueda
CiberVoluntarios.org
Cibervoluntarios

Yolanda Rueda

Founder & President – Cibervoluntarios

Gizarte-enpresaria. Cibervoluntarios fundazioaren sortzailea eta egungo presidentea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek teknologia berrien erabilera eta ezagutza bultzatzen ditu gizarteko hutsuneak arintzeko bitarteko gisa, gizarte-berrikuntza sustatzeko eta herritarren ahalduntzea lortzeko. Cibervoluntarios fundazioaren hamabi urteko ibilbide honetan, 2011n Google.org-ek ekonomia- eta gizarte-aitortza eman zion, mundua aldatzen ari diren 50 entitateetako bat bezala izendatuz eta Asturiasko Printzesaren aitortza ere jaso du “baztertze-arriskuan dauden taldeen alde parte hartzeko modu berriak eta gizarte-berrikuntza sortzeagatik”.

Hori baino lehen, Yolandak Campus Party sortu zuen 1997-2005 artean eta Futura Networks IKT kontsulta-enpresa. 2005ean, entitate horietan zituen parte-hartzeak saldu zituen Cibervoluntarios fundazioan buru-belarri aritzeko. Instituzioetan ere aritu da lanean, hala nola Red.es eta Espainiako Gazte-institutuan.

Azpimarratzekoa da 2011n Yolanda Espainiako Top 100 emakume liderren zerrendan sartu zutela, enpresari berritzaileen kategorian, eta baita 2012an ere, kasu horretan, hirugarren sektorearen kategorian.  2011n Mía aldizkariak “Mujeres Reales” (Benetako emakumeak) saria eman zion berrikuntzagatik. 2013an, “Las Influyentes” (Eragin-sortzaileak) izendatuetako bat izan zen 2.0n duen lidertzagatik. Sari hori Madrilgo Emakume Asteak eta Procom elkarteak (Komunikazio-profesionalen elkartea) ematen dute Yolanda Kazetaritzan lizentziaduna da eta masterra du Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan eta administrazioan eta Marketinean. Hainbat argitalpen ere idatzi ditu, besteak beste, “Cómo la tecnología cambio mi vida” (Teknologiak nola aldatu zuen nire bizitza) liburuan parte hartu zuen eta sei edizio dituen gizarte-berrikuntzari eta herritarren ahalduntzeari buruz idatzi du urtero, azken biak “Cyberoptimism, connected to an attitude” (Ziberoptimismoa, jarrera bati lotuta,) eta “Citizen Innovation: Collective Intelligence for glocal empowerment” (ahalduntze glokalerako adimen kolektiboa).

María Gómez del Pozuelo
Womenalia
Womenalia

María Gómez del Pozuelo

Co-founder & CEO – Womenalia

María Gómez del Pozuelo Womenalia.com atariaren CEO eta sortzaileetako bat da. Atari hori emakumeentzako emakumeen munduko 1. sarea da.

Aditua da negozio berriak eta errendimendu handiko taldeak sortzen, baita berrikuntza-, teknologia-, Internet-, digitalizazio-, salmenta-, marketin-, emakume profesionalen eta ekintzaileen taldeak sortzen ere.

AIG, Avenue Publishing Group edo Air Miles gisako multinazionaletako zuzendaritza-postuetan karrera profesional luze baten ostean, Mariak bizimoduri beste norabide bat eman zion ekintzailetza-abentura bati ekinez.

Womenalia.com ataria sortu zuen. Teknologia-berrikuntzari buruzko Espainiako startup garrantzitsuenetako bat da eta munduan ibilbide luzea izateko aurreikuspen handiena duena ere bai. Mexikon lanean hastekotan da. Gainera, multinazionaletan zuzendari gisa izandako ibilbide luzea du.

Hiru urte eta hilabete gutxitan, Womenalia-k ia 300.000 emakumezko erabiltzaile lortu ditu eta nazioartekotze-prozesuan erabat murgilduta dago. Bost urtetan 20 milioi emakumezko erabiltzaile lortu nahi ditu 20 herrialdetan. Plataforma teknologiko bakar baten bidez, emakume bakoitzak bere helburu profesionala erdietsi dezan du xede. Emakume profesionalen beharren eta arazoen arabera, emakume horien guztien karrera-planak gauzatzeko modua irauliko du, baita sare sozialena eta batasunarena ere.

Marina Serrano
Girls In Tech
Girls In Tech

Marina Serrano

Co-founder & Managing Director – Girls in Tech

Marina Serrano Montes mobile software developer da Telefónica I+Dn. Girls in Tech Spain erakundearen sortzaileetako bat eta MD da. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundearen xedea emakumearen papera indartzea da STEM arloetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) bai eta beren espiritu ekintzailea ere. GITSpain erakundeak ikuspegi barneratzailea du.

Granadako Unibertsitatean eta Lausanako (Suitzako) École Polytechnique Fédérale-n egin zituen Informatika Ingeniaritzako ikasketak. UGRko “Soft Computing and Intelligent agents” masterrarekin osatu zuen bere heziketa.

2008ko urrian hasi zen Telefónica I+Dn lanean eta orduz geroztik, hainbat proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan aritu da lanean, besteak beste, ehealth, mediku-informazioko sistemen garapenean, eta ospitaletarako lankidetza-tresnetan. Horrez gain, “SignSpeak” proiektu europarrean lankidetzan aritu da. Proiektuaren asmoa zeinuen hizkuntza automatikoki hautematea eta etengabe itzultzea zen.

Gaur egun, OpenTok izeneko mugikorretarako bideo-softwareko plataforma bat garatzen ari da buru-belarri (Tokbox ­ Silicon Valley).

Hizlari aritu zen Madrilgo Droidcon 2013n eta “Opinion survey for IT Professionals about women’s presence in ICT” inkestaren emaitzen aurkezpenean (2015eko ekaina, Madril) eta bere argitalpenen artean nabarmentzekoak dira Alberto de la Vegaren   “Historias de developers” liburuaneta “Automatic sign language recognition: a social approach” lanean izandako parte-hartzea.

Giza-adimenaren, teknologiaren, denbora errealeko komunikazioaren eta te-kikara baten zale amorratua da.

Elena Gómez del Pozuelo
Adigital
Adigital

Elena Gómez del Pozuelo

President – Adigital

Enpresa-proiektu berriak hastea eta bultzatzea zen Elena Gómez del Pozueloren pasioa. Ekintzaile porrokatu hau La Cigüeña del Bebé enpresaren sortzaile da, gaur egun BebeDeParis gisa ezagutzen den eCommerce enpresa.

2000. urtean, Adigital elkarteko zuzendariak www.secretariaplus.com eta www.directivosplus.com webguneak sortu zituen, USG People enpresari saldu zizkion bi enpresa. Webgune horiek garai hartan ideia berri bat azaleratu zuten, izan ere, garai hartan ez baitzegoen gaur egun ezagutzen dugun LinkedIn gisako profesionalen sare sozialik.

CEOEko Zuzendaritza-batzordeko Batzorde exekutiboko kidea eta CEOEko Datuen babeserako batzordeko presidentea izateaz gainera, Gómez de Pozuelo akzioduna eta kontseilaria da hiru startupetan: Íncipy, estrategia, berrikuntza eta eraldatze digitalari buruzko plataforma; Inesdi, Marketin digitalaren, Bitarteko sozialetan, Ecommercen, Web-analisien eta SEOren arloetan trebatzeko zentro digital eta presentziala, eta Womenalia, emakume profesionalen sare soziala.

Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteko (Adigital) presidentea eta “Nunca olvides esto… Los mejores consejos de grandes directivos españoles” eta “Todavía crees que somos las que servimos el café” lanen idazlea, 20 urtez Marketin Zuzenaren Espainiako Elkarteko eta Merkataritza Elektronikoko Espainiako Elkarteko zuzendari nagusia izan da. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Ruth Guerrero
Decoramus
Decoramus

Ruth Guerrero

Founder & CEO – Decoramus

Ruth Guerreroren karreraren zati handiena Internetekin lotuta egon da. Decoramus.com atariaren sortzailea, Marketing Online, Social Media eta merkataritza elektronikoko aholkularia eta hezitzailea ere bada. Hiru trebetasun horietan nabarmen jakin izan du nabarmentzen.

Barraskilo-mukizko krematik hasi eta girotzeko gailu industrialetara, Guerrerok denetarik saldu du sarean. Azken bi urte hauetan, Decoramus Network proiektuan aritu da bete-betean bere bi bazkideekin. Altzariak eta dekorazioa saltzen espezializatutako marketplace sare hori emakumeei zuzenduta dago eta bere langilean % 100 emakumeak dira.

Decoramus sortu aurretik, Guerrerok web-garatzaile gisa aritu zen Iberdrola, Vodafone edo Jazztel bezalako enpresen proiektuetarako. Azken urte hauetan lidergo-postuak bete ditu bere pasioan: sareko marketinean eta merkataritza elektronikoan.

Natalia Gómez del Pozuelo

Natalia Gómez del Pozuelo

Expert in Communication and Public Speaking

Natalia Gómez del Pozuelori benetan gustatzen zaiona komunikatzen ongi pasatzea da. Hainbat multinazionaletako Komunikazioan eta Marketinean eskumenak dituzten zuzendaritza postuetan 15 urte baino gehiagoko esperientzia du eta bertan proiektuak, marketina eta komunikazioa kudeatzeko gaitasunak garatu ahal izan zituen. 2007an, ordea, Gómez del Pozuelok bere lana utzi zuen bere benetako pasioan jarduteko: idazten.

Enpresa-munduko profesional honentzat, hainbat herrialdetan lan egin izanak ulerrarazten lagundu dio arrazoia izatea ez dela garrantzitsua. Begiak zabalik izatea eta sortzailea izatea ezinbesteko faktorea da enpresetan eta baita bere bizitza-filosofian ere, errealitateari hainbat ikuspuntutatik begiratzen uzten baitizu.

Orduz geroztik, Gómez del Pozuelok 10 liburu eta artikulu ugari idatzi ditu.

2015eko azaroaren 18 eta 19an egingo den European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioko Women in Tech sailean hartuko du parte.

Ana Etxebarria
Quarizmi
Quarizmi

Ana Etxebarria

Co-founder & COO – Quarizmi

Ana Etxebarría Románen karrera erabiltzailearen esperientzia ezartzean oinarritu da eta, hori dela-eta, 2014an Quarizmi sortu zuen, bai taldea bai bezeroa modu bikain batean tratatu daitezen lortu nahian. Bezeroaren asebetetze-neurketak ezartzeak eta horren jarraipena egiteak, bai eta hobetzeko beharrak, sistema eta hobari berriak ezartzera eraman dute beren langileen artean.

Nahiz eta azken 10 urteetan Etxebarría bezeroaren asebetetzean aritu den, bere karrera profesionalean zehar hainbat zuzendaritza-postu bete ditu Panda Security gisako enpresetan. Enpresa horretan, Produktu-saileko Diruzaintza-atalaren zuzendaria, Laguntza teknikoko atalaren eta mundu osoko bezeroaren arreta-arloko zuzendaria, Laguntza-zuzendaria eta Erabiltzaile-esperientziaren buru (CXO) izan zen.

2015etik aurrera, Quarizmi enpresaren Chief Operations Officer ere bada. Enpresaren balioak ezartzeaz eta definitzeaz, giza-taldea biltzeaz eta zaintzeaz arduratzen da. Horrez gain, bere laguntza behar duten eremu guztietan laguntzen du. Etxebarriak emakume ekintzailearen paperetik hitz egingo digu Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Saioa Eibar
Solidartes
Solidartes

Saioa Eibar

Founder & CEO – Solidartes.com

15 urte enpresa aholkularitzan eta enpresa pribatuan jardun ostean, Saioa Eibarrek ekintzailetzari ekin zion Solidarters.com ataria sortzeko. Plataforma horretan art lover-ak, artistak, sortzaileak eta gizarte-proiektuak biltzen dira, ezagutza partekatzeko, beren talentua erakusteko eta gizarte-auziak babesteko, artea erosiz.

Proiektu horren bidez, Eibarrek sortzaileen beharrei konponbide bat eman nahi zien, jarraitzaileekin interaktuatzeko, beren lanak salgai jartzeko eta beren talentua zabaltzeko plataforma seguru bat emanez. Solidarters.com artean espezializatutako gizarte-sare bat, non talentua den protagonista eta konpromiso solidaritatea “must” bat.

Ekintzaile honek merkatu batean beste modu batera eginda lehiatzeko borrokatuz eman zuen azken urratsa, pertsonak tartean sartuz, artea eta kultura eskuragarriago eginez eta hori guztia gure ingurunearekin ekonomikoki arduratsu izanez. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian emango digu bere esperientziaren berri.

Bárbara Yuste
Adigital
Adigital

Bárbara Yuste

Communications Director – Adigital

Kazetaria eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkarteko (Adigital) komunikazio-zuzendaria, Bárbara Yuste Proiektuen, Zabalkundearen eta Komunitateen arduradun ere bada Bez.es enpresan, bere ekintzaile-gaitasunak probatzen ari den komunikabide digital berri bat.

Kazetaritza eta Sare sozialen irakasle da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Camilo José Cela Unibertsitatean, hurrenez hurren. Yuste Eduki digitalen eta Sare sozialen arduradun izan zen SEK Heziketa-institutuan eta UCJCen. Azken horretan, Prentsa-buru lanak ere egin zituen.

Kazetaritzaren eta Komunikazio digitalaren arloan duen 14 urte baino gehiagoko esperientziak azaltzen dute komunikabide digitaletan eta sareko komunikazioan dituen gaitasun aurreratuak. Esperientzia horri esker, gai horiei lotutako hainbat masterretan eta graduondoetan ere hartu du parte.

Yustek egiteko ugari bete ditu ABC bezalako komunikabideetan; argitalpen horretan, esaterako, Komunikabideak eta Sareak ataleko arduradun izan zen, edota teknologia- edo ekintzailetza-arloko enpresetan ere, Red Innova-n, esaterako. Café&Periodismo atariaren sortzaileetako bat da eta “Emprender en Periodismo” liburua idatzi du. European Ecommerce Conference jardunaldien hurrengo edizioan hartuko du parte.

Joana Sánchez
Íncipy
Íncipy

Joana Sánchez

President & co-founder – Ingroup (Íncipy, Inesdi, Increnta, Incube) & VP – Adigital

Joana Sánchezen karrera ekintzailetzari eta ekonomia digitaleko enpresak kudeatzeari lotuta egon da, baita erakunde handiak eta zuzendaritzak digitalki eraldatzera ere. Enpresaria, ekintzailea eta zuzendaria. Taldeak zuzentzen 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, gehi CEO eta zuzendaritza exekutiboko funtzioekin, bere lan egiteko moldea pertsonetara, negoziora eta emaitzetara bideratu du.

Internet, editorial, komunikazio, finantza, turismo eta merkataritza elektronikoko sektoreetako negozio-arlo berriak garatzea eta kudeatzea dira adibidez Sánchezek dituen gaitasunetako batzuk. Besteak beste CEO izan da Grupo Planeta enpresako ecommerce sailean, MuchoViaje.com taldearen presidentea eta Deutsche Bank SAE enpresaren marketin eta berrikuntza zuzendaria.

Azken 5 urte hauetan, beren sektorean lider diren hainbat enpresa sortu ditu eta horietan inbertitu du. Adibidez, Íncipy, Inesdi, Womenalia, Increnta, Incube eta Ozongo. Sektore teknologikoko emakume honek “Mujeres Consejeras” blogean idazten ditu bere ideiak. Blog horrek BlogosferaRRHH 2012 sarien zilarrezko saria lortu zuen; gainera, Expansion egunkariko “Líderes Digitales” blogean ere idazten du. European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

Juanjo Azcárate
CCC
CCC

Juanjo Azcárate

CEO – CCC

Juanjo Azcárate Contrapunto publizitate-agentziaren, Dimensión marketin-enpresaren eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Agentzia (Adigital) elkartearen bazkide-sortzaileetako bat da.

Duela 45 urtetik hona CCC (Cursos Comerciales por Correspondencia) enpresaren kontseilari delegatua da. Gure herrialdean urruneko hezkuntzan erreferente den enpresa duela 75 urte baino gehiago sortu zen, 280 lanbidetarako trebetasun-eskaintza du eta 3 milioi ikasle baino gehiago hezi ditu 80 herrialdetan baino gehiagotan.

Ekintzaile honek dozena ekintzailetza-proiektutan baino gehiagotan inbertitu du. Besteak beste, Womenalia emakume profesionalen sare sozialean. Azcáratek gertatu diren aldaketa teknologikoetara eta sozialetara ongi moldatzen jakin du. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian ikusiko dugu.

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí