EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Txostengileak

Txostengileak baieztatu

Martín Berasategui
Martín Berasategui
Martín Berasategui

Martín Berasategui

Chef

Munduko sukaldari onenetako bat eta sukaldaritza garaikideko jeinu handi gisa hartzen den Martin Berasategi etengabe ari da plater eta zapore berriak sortzen. 13 urte besterik ez zituenean hasi zen sukalde-munduan. Familia-negozio batean hasi zen eta hango arduradun nagusi izango zen 21 urte zituenean. Bost urte geroago, lehen Michelin izarra jaso zuen.

1993an Martin Berasategi jatetxea inauguratu zuen, eta Michelin izar bat lortu zuen ireki zuen urtean bertan, beste bat 1996an eta beste bat 2001ean. Ondorioz, jatetxe hori munduko 30 onenen artean dago. Aurten, jatetxe hori bera munduko onena izendatu dute TripAdvisor erabiltzaileek, Travellers’s Choice 2015 edizioan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Berasategik.

Gainera, bere ibilbide luze honetan, sari ugari irabazi ditu, nabarmentzekoak dira, besteak beste, urteko gozogile espainiar onena, plater sortzaile onena, 1996eko Espainiako sukaldari onena edo Urrezko Danborra, jaso duen sari kuttunena. Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren Grand Prix sariak jarri zuen mundu-mailan etorkizun oparoena zuen sukaldari gisa. Nazioartean izen handiko gidek ere chef nazional onena dela diote. 2011n, Espainian zazpi izar zituen sukaldari bakarra bihurtu zen. Gaur egun 10 jatetxe zuzentzen ditu.

Clara Shih
logo-hearsay-social-b
Hearsay Social

Clara Shih

Author of “The Facebook Era” and Founder & CEO – Hearsay Social

Hearsay Social enpresaren zuzendari exekutiboa. The Facebook Era liburuaren egilea. Starbucks-en zuzendaritza-taldeko kidea.

Clara Shih Hearsay Social enpresaren zuzendari exekutiboa eta haren sortzailea da. Enpresaren teknologia analitikoari esker, saltzaileak bezeroei mezu egokia bidaltzen die une egokian, sektoreko araudi guztiak betez. Clara aitzindaria da sare sozialen sektorean. 2007an garatu zuen bere lehen sare sozialen negoziorako aplikazioa. Ondoren, New York Times-ek bere liburu salduenen zerrendan aipatu zuen The Facebook Era liburu arrakastatsua idatzi zuen. Clara “Emakume enpresari boteretsuen” artean sartu du Fortune aldizkariak, “Teknologia arloko itzal handieneko jende” jo du Fast Company argitalpenak eta “Enpresari gazte onena”, berriz, BusinessWeek-ek. Azkenik, nola Fortune-k hala Ad Age-k “40 urtez azpiko 40” zerrendan sartu dute. World Economic Forum-ek “Mundu-mailako lider gazte” izendatu zuen, InvestmentNews-ek “40 urtez azpiko 40” zerrendan sartu dute eta “Jarraitzeko 5eko” gisa agertzen da ThinkAdvisor-en 2015eko IA 35 for 35en.

Clara Starbucks-en zuzendaritza-taldeko kide da eta, hori baino lehen, teknikarekin, produktuarekin eta marketinarekin lotutako hainbat funtzio bete zituen Google, Microsoft eta Salesforce.com enpresetan. Gelako lehen izan zen informatikan Standford Unibertsitatean eta unibertsitate berean Masterra ere egin zuen informatikan. Oxford Unibertsitateko masterra ere badu Internet ikasketetan, non Marshall programako bekadun gisa ikasi zuen.

Nadia Shouraboura
Hointer
Hointer

Nadia Shouraboura

Founder & CEO – Hointer

Nadia Shouraboura doktorea Hointer enpresako zuzendari exekutiboa da. Hointer enpresak erosketak egiteko esperientzia berrasmatu du, erraztuz eta dibertigarri eginaz. Hointer enpresan gizon-emakumeek arropa aurkitzeko, probatzeko eta erosteko beste modu bat eskaintzen da.

Nadia Sobietar Batasunean jaio zen eta Moskura joan zen matematika eta zientzia ikastera. 1987an, Errusiatik Israelera emigratu zuen eta software-garatzaile bezala hasi zen lanean, ordenagailu bidez lagundutako sistemetan, errobotika industrian. Bere lanak AEBetako Princeton Unibertsitateko irakasleen arreta erakarri zuen eta unibertsitate horretan ikasteko eta ikerketan aritzeko beka osoa eskaini zioten.

Doktoretza egiten ari zen bitartean, Nadia-k AT&T Bell Labs enpresan ikerketan jardun zuen eta multimedia aplikazioak garatzen zituen Starlight Multimedia enpresaren sortzaileetako izan zen. Princeton Unibertsitatean egindako lanetik artikulu interesgarriak argitaratu zituen eta 200 argitalpenetan baino gehiagotan aipatu ziren. Princeton Unibertsitatearen eskutik Matematiketan doktoretza jaso zuen. 1994an, Nadiak teknologia startup batean hasi zen lanean, Diamond Technology Partners enpresan, eta bertan enpresa txikizkari nagusiekin lan egiteko parada izan zuen. Geroago JP Morgan Venture startupean hasi zen lanean, Mobilocity enpresan, hari gabeko saileko Kudeaketa-zuzendari gisa. Mobilocity enpresan izandako lidertza postuaren ostean, Nadia Exelon enpresan hasi zen lanean energia-merkataritzako algoritmoen eta softwarearen zuzendari-arduradun gisa; ondorioz, energia-merkataritza sortuberrian aitzindaria izan zen.

2004ko martxoan, Nadia Amazon.com-en hasi zen lanean. Amazon-en Munduko Eragiketen Teknologia-presidenteorde aritu zenean, Amazon-en hornikuntza eta banaketa-katea bultzatzen duen teknologiaren arduradun izan zen. Nadia Jeff Bezos-en lidertza-talde seniorrean ere parte hartu zuen, zuzendaritza orokorraren eta Amazon-eko eragiketen arduradun gisa. Nadia, gaur egun, Seattle-n bizi da bere senarrarekin eta hamasei urteko alabarekin.

Michael Gallucci
Fanatics
Fanatics

Michael Gallucci

Vice President Marketing – Fanatics Authentic & Co-founder – SportsMemorabilia.com

Michael Gallucci Fanatics Authentic enpresako presidenteordea da, Ameriketako Estatu Batuetako liga handi guztien eta horiek osatzen dituzten talde profesionalen denda ofizialekoa. Zaleek produktu ofizial baten marka zuria erosten duten bakoitzean, Fanatics Authentic enpresan erosten dute. Enpresa honek kirol-munduko jende ezagunak sinatutako produktu lizentziadunak saltzen ditu. Gainera, akordio esklusiboak sinatzen dituzte, kirol-munduko izar ezagunenen produktu jakin batzuk Internetez saltzeko.

Gallucci-k Fanatics Authentic enpresako kargua SportsMemorabilia.com atariko sortzaile lanarekin uztartzen du. Sareko iragarkiak egiteko, merkataritza elektronikorako eta sare sozialetako marketinerako dituen gaitasunekin, Galluccik kirol-munduko bildumagileentzat benetako erreferente egin du 2006an sortu zen SportsMemorabilia.com ataria.

Bere lanean jartzen duen pasioak definitzen du Gallucci eta bere esperientzia osoa kontatutako digu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Kristie Wells
Ancestry
Ancestry

Kristie Wells

Head of Global Social Media Marketing – Ancestry

Kristie Wells Ancestry enpresako sare sozialen kudeaketa orokorreko zuzendaria da eta eduki-marketina, joera-markatzaileen eta enbaxadoreen programak eta sare sozialetako kanaletako itsasoz haraindiko laguntza-jarduerak kudeatzen ditu. Kristie 25 urte baino gehiagoko esperientziaz baliatzen da Ancestry enpresak bere bezeroak uler ditzan, leial bihurtu daitezen eta laguntza eman diezaien. Horrela, marka indartuko da, produktuak hobetuko dira, sarrera-bideak areagotuko dira eta akziodun guztien esperientzia hobeak lortuko dira, hala enpresaren barnean nola kanpoan.

Marcello Mastioni
Home Away
HomeAway

Marcello Mastioni

Vice President & Managing Director, EMEA – HomeAway

Marcello Mastioni HomeAway enpresako presidenteordea eta Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako (EEHA) jardueren kudeaketa-zuzendaria da. Mastionik eskarmentu handia du nazioarteko jardueretan, negozio-garapenetan, merkataritza elektronikoan eta estrategian, eta hori bere 15 urteko karreran islatzen da. Urte horietan guztietan, General Electric eta World Economic Forum bezalako enpresetan lider gisa jardun du, esaterako. HomeAway enpresan hasi aurretik, Mastioni Expedia enpresako estrategia-zuzendaria eta negozio-garatzailea izan zen. Bertan, mundu-mailako ekimen ugari eraman zituen aurrera, enpresaren ostatu-negozioa garatzeko.

2013an HomeAway enpresako EEHAko zuzendari senior gisa lanean hasi denetik, Mastionik mundu- eta eskualde-mailako talde ugarirekin aritu da elkarlanean, enpresaren jabetza-kudeaketaren negozioa hobetzeko, puntako ekimenak jarri ditu abian hainbat marken arteko zerrendatze-kalitatea hobetzeko eta jabetza-kudeatzaileentzako “erreserbatzeko ordaindu” ereduan nagusi da.

HomeAway enpresako Europako negozioburu gisa, Mastionik sektoreko marka zaharrenak diren batzuk gidatzen ditu, hala nola, Abritel.fr, FeWo-direkt.de eta OwnersDirect.co.uk esaterako. Mastioni MS graduduna da Milango “Politecnico” Unibertsitate Teknikoan eta Columbia Unibertsitateak, London Business School eta Insead-ek eskaintzen duten World Economic Forum enpresari buruzko Master Exekutiboa Globalizazioan eta Lidertzan ere egina du.

Javier Cabrerizo
Unidad Editorial
Unidad Editorial

Javier Cabrerizo

Managing Director – Unidad Editorial

Cabrerizok teknologiaren munduan garatu du bere karrera profesional guztia. 2010 eta 2014 urteen artean, Silicon Valleyn (Kalifornia) aritu zen lanean, Oracle enpresaren presidenteorde eta Datu-baseen eta Big Data arloko mundu-mailako arduradun gisa, software eta hardwareko munduko enpresa handienetako bat. 2004an hasi zen Oracle enpresan lanean eta hainbat ardura-postu garatu zituen EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eremurako teknologia-sailean.

Aldez aurretik, teknologia-enpresa gisa, NewKnow Inc enpresaren sortzaileetako bat eta presidenteorde izan zen baita Caotic.com enrpesaren sortzaileetako bat eta CEO ere. 1999an burtsara irten zen arte, Meta4 enpresaren Ezagutzaren kudeaketa-arloko zuzendari ere izan zen.

2014ko irailetik aurrera, Unidad Editorial enpresaren zuzendari-kontseilari orokorra da, Espainiako komunikazio-talde handienetako bat (besteak beste, El Mundo, Marca, Expansión, Telva editatzen ditu) eta bertan enpresa teknologikoki eta digitalki eraldatzeko prozesua zuzentzen ari da. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian parte hartuko du.

Benoit Tabaka
Google
Google

Benoit Tabaka

Senior Public Manager EMEA – Google

Benoit Tabaka Google-ren Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako senior public manager da. Zuzenbide-ikasketak eginda, Gorte Konstituzionalerako egin du lan, Landwell & Partners eta Interneteko Eskubide-foroen merkataritza elektronikoaren saila zuzendu du. Sareen profesional hau European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian izango da.

2006tik 2011ra, PriceMinister atariaren Gai Publikoen eta Legalen saila zuzendu du, Rakuten enpresa japoniarraren Europako enpresa subsidiarioa. 2011n, Tabaka Frantziar Gobernuko Aholkulari-batzordeko idazkari orokor aukeratu zuten gai digitaletan.

2012ko ekainean, Google Frantziako gobernu-harremanetarako taldearekin egin zuen bat. 2015eko uztailetik aurrera, Google EMEA eremuko ekonomia-gidalerroen taldekidea da, mugikorrerako aplikazioetan eta ekonomian fokatzen da bere lana.

Steve Cadigan
Cadigan Ventures
Cadigan Ventures

Steve Cadigan

Founder – Cadigan Talent Ventures

Jendea, talentua eta kultura dira Steve Cadiganek Cadigan Talent Ventures enpresaren sortzaile gisa defendatzen dituen baloreak. Talentuaren aholkularitza estrategikoaren enpresa hori Silicon Valleyn dago eta mundu osoko enpresei talentu-soluzio arrakastatsuak garatzen laguntzen die. Bere espezialitateen arten daude, besteak beste, hazkunde handiko enpresei aholkatzea edo kultura lehiatzeko abantaila bihurtzea beste marka batzuen aurrean, talentu tekniko onena erakarri eta negozioa hobetzeko.

Bere enpresa propioa sortu baino lehen, Cadigan LinkedIn enpresako Talentu-presidenteordea izan zen 2009tik 2012ra. Gainera, izen handiko teknologia-enpresei aholkatu die, hala nola Twitter, Google, Cadence, GoPro enpresei, baita mundu osoan ezagunak diren enpresei ere, BBC eta Deloitte enpresei, esaterako. Maila handiko aditu gisa hartzen da talentuaren kudeaketan eta telebista-programetan hartzen du parte. Ez da harritzekoa Bloomberg West eta CNBC kateetan ikustea.

Cadigan keynote speaker izan da mundu osoko hainbat goi-bileretan. Cadigan Talent Ventures sortu zuenetik, beste hainbat erakundetan egindako konferentzietan ere parte hartu du, besteak beste, Stanfordeko Unibertsitatekoan, Shangaiko The Ivey School of Business eskolakoan, Bartzelonako IESEkoan eta Sidneyko Unibertsitatekoan. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da.

Peter Evans
The Center of Global Enterprise
The Center of Global Enterprise

Peter Evans

Vice President – The Center for Global Enterprise

Korporazioak, globalizazioa, munduko joerak eta mundu garaikideko gizartean duten inpaktuak aztertzen ditu The Center for Global Enterprise enpresak, maila orokorrean ekonomia sustatzen duen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuak.

Peter C. Evan doktorea, The Center for Global Enterprise enpresako presidenteordea, arduratzen da elkarte orokorraz eta sozietatearen agendaz. General Electric enpresarako funtsezko estrategietan eta merkatuko inteligentziako paperetan duen esperientziak, elkartean funtsezko papera izatera eraman dute Peter, izan ere, Korporazioaren Estrategia Orokorraren eta Analisi-taldeko zuzendari lanetan aritu baitzen General Electric enpresan.

MIT unibertsitatean (Massachussetts Institute of Technology) egin zituen masterra eta doktoretza Peterrek eta Atzerriko Harremanetarako Batzordeko eta Negozio-ekonomiaren AEBetako Batzorde Nazionaleko kide ere bada. European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du.

Idatzitako artikuluek eta nazioarteko esperientziak energia alorrean gehien dakien profesionaletako bat bilakatu dute.

Luciano Ammenti
Biblioteca Apostólica Vaticana
Biblioteca Apostólica Vaticana

Luciano Ammenti

CIO – Vatican Library

Luciano Ammenti Vaticanoko Liburutegi Apostolikoko Chief Information Officerra da eta 1983an hasi zen lanean bertan. Bere bilakaerari esker, Egoitza Santuko dokumentuak digitalizatzeko arduradun nagusi bihurtu zen. Ammenti 2006an hasi zen zaintza-lan horretan lanean eta liburutegiko ordenagailu-sistemaren arduradun izendatu zuten. 2008tik aurrera, FITS (Irudien garraio-sistema malgua) zaintza-proiektuei buruzko ikerketan parte hartzen du, Erromako Astrofisika-fakultateko Informatika-zentroarekin lankidetzan.

2011n hasi zen zaintza digitalaren zirriborroaren Chief Information Office gisa, Vaticanok bere jabetzakoak diren 82.000 eskuizkribu digitalizatu behar zirela erabaki zuenean, duten izaera historikoa eta dokumentala gordetzeko. Asmo horrekin, Ammentik proba-bankua inplementatu zuen teknikoki, dokumentu horiek digitalki gordetzeko.

Ammentik, gainera, Interneten erabilerari, segurtasunari, defentsari, datuen erabilerari eta kudeaketa publikoari buruzko era askotako konferentzietan hartu du parte.

Gaël Langevin
InMoov
InMoov

Gaël Langevin

Founder & CEO – InMoov

Gaël Langevin eskultore eta diseinatzaile frantsesa da. 1992an ireki zuen bere enpresa eta 25 urte baino gehiago daramatza marka handienetarako lanean. Baliteke dagoeneko bere lanak aldizkarietan eta telebistan ikusi izana.

InMoov bere proiektu pertsonala da eta 2012ko urtarrilean partekatu zuen lehen aldiz Interneten, kode irekiko 3Dn inprimatutako lehen esku-protesia. Bionico, E-Nable eta antzeko proiektuak ere gidatu ditu.

InMoov, gainera, kode irekiko 3Dn inprimatutako lehen tamaina errealeko robota ere bada.

Edozein etxeko 3D inprimagailuetan erreproduzitu daitekeen 12 cm kubikoko azalera du eta unibertsitateetarako, laborategietarako eta hobby-zaleentzako garapen-plataforma gisa erabiltzeko sortu da, baina batez ere, fabrikatzaileentzat.

InMoov proiektuaren kontzeptua partekatzean eta komunitatean oinarritzen da eta mundu osoan zehar hamaika proiektutan erreproduzitzeko ohorea ematen dio.

Lance Coleman
Zoo Labs
Zoo Labs

Lance Coleman

Digital Strategy & Social Weaving – Zoo Labs

Lance Coleman aditu handia da estrategia digitalean eta gorantz doan izarra musika-industrian. Gaur egungo musika-merkatuko artista eta marka nagusietako batzuekin egin du lan, aipagarrienen artean daude Kanye West, Drake, Jeezy edo Jill Scott. Gaitasun handiz, artista hau gai da teknologiaren eta musika-edukiaren arteko konexioa ezagutzeko.

Colemanen bi pasioek, musikak eta sare sozialek, motibatu dute bere karreran. Zoo Labs enpresako Social Weaver ofiziala da. Musika-proiektuak bizkortzen dituen enpresa horrek sormenaren eta merkataritza-bideragarritasunaren arteko elkargunean inbertitzen du eta hura arakatzen. Beren estrategiak kontzeptu honen baitan aritzen dira: artista askok ezin dituzte entzunak izateko betiko tresnak erabili, eta beraz, bitarteko sozialak eta sareko mundua sartzen dituzte, musikari guztiei aukera bat emateko. Horrez gain, estrategia digitala emateaz eta negozioa garatzeaz ere arduratzen da Blueprint Group enpresan, Lil Wayne, Nicki Minaj edo Jake Troth gisako artista ezagunak ordezten dituen enpresan.

Artista handi bat izateaz gainera, Colemanek IV The Love enpresa digitala kudeatzeaz ere arduratzen da, Young Money, Common edo Hit Boy gisako proiektuez arduratzen den enpresa. Teknologoen eta eduki-sortzaileen arteko harremanak ulertzeko gaitasun aurreratu horrek teknologia berrien harreman sakona ematen du eta hori transmitituko digu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Lisa Gansky
Instigatng + Co
Instigatng + Co

Lisa Gansky

Entrepreneur, investor and author of “The Mesh” & Founder – Instigatng+co

Ekintzailea, sare-bultzatzailea eta nazioarteko hizlaria, Lisa Gansky da “The Mesh: Why the Future of Business is Sharing” best sellerraren egilea. Ekintzaile nekaezina, negozio-berrikuntza eta lankidetza-ekonomia gune hiritarretan sartzeaz arduratzen den Mesh Ventures enpresaren eta Instigatng + Co enpresen sortzailea ere bada.

Ganskyk berrikuntzari eta ekintzailetzari buruz aritzen da, idazten du eta inbertitzen du: balioa nola zabaltzen den, hiriak plataforma gisa nola funtzionatzen duten, banatzen den boterea eta konfiantza eta ekintzailetza-fenomenoaren goranzko joera orokorra.

Gansky, gainera, Bandwagon, Breather, ClearCove Systems, Edyn, Everledger, Fabl, Feastly, The Food Assembly (La Ruche Qui Dit Oui), Greenbiz, Honest Buildings, Miso Tasty, Munchery, Muse, Neighborly, New Resource Bank, OpenROV, Other Machine Co., RelayRides, Science Exchange, Solar Mosaic, Storefront, TaskRabbit, Traity, Tripping and Yerdle enpresetan inbertitu du. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko Keynote Program sailean hartuko du parte.

Will Sansom
Contagious Insider
Contagious Insider

Will Sansom

Director of Content & Strategy – Contagious Insider

Lanerako pasioak harrarazten dizkio erabaki guztiak Will Sansom-i Eduki-eta Estrategia-zuzendari gisa Contagious Insider enpresan. Sansom-ek ekintza ugari ditu oso bezero garrantzitsuekin, hala nola Nike eta Red Bull, eta Heineken-ek Ignite botila adimendun berritzailea sortzeko proiektuaren taldeko kide izan da.

Cannes Lions, AdAsia, Spikes eta The Guardian-en Changing Media Summit dira Sansom-ek parte hartu duen nazioarteko hitzaldietako batzuek. Epaimahai-kide ere izan da Fab Awars, Lovie Awards etal Midem Festival lehiaketetan.

Sansom-ek ezin hobeki transmititzen ditu Contagious Insider enpresaren kultura eta gaitasunak. Enpresa horrek markak eta agentziak elkartzen ditu lan oso kutsagarriak sortzeko. Enpresak zerbitzu hauek ematen ditu, besteak beste, sormen- eta berrikuntza-bikaintasuneko programak, kanpainaren irismena, sektorearen joerei buruzko briefing-ak eta jarraitu beharreko estrategia definitzeko aholkuak. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da, lan egiteko duen gaitasun kutsagarri hori transmititzeko.

William Lidstone
Razorfish
Razorfish

William Lidstone

CMO – Razorfish

William Lidstone Razorfish enpresaren Chief Marketin Officer nagusia da. Munduko 42 herrialdetan operatzen du Publicis Groupe Network-en sailetan Razorfish, Rosetta, LEVEL Studios eta ROAR markek osatzen duten enpresa multzo honek. Nazioarteko merkatuetako hazkuntza eta multinazionaletako bezeroen garapena bizkortzeaz arduratzen da fokatze desberdin batekin, hala nola Canon, DHL, Mercedes-Benz, Nike eta UBS enpresetan.

Lidstoneren karrera digitala ez zen Razorfish-en hasi. Enpresa horretara 2011n iritsi zen presidenteorde exekutibo gisa. 1994an, Erresuma Batuko lehen sareko supermerkatua diseinatu zuen profesional honek: BarclaySquare. Marketing digitaleko sektorean duen tokia Ogilvy edo AKQA gisako izen handiko enpresetan izandako lider-postuekin sendotu zuen.

Marka handiek beren irudia storytellingaz gainera beste baliabide gehiago erabiliz eratu behar dutela eta kontsumitzailearen bizitzan paper garrantzitsua izan behar dutela uste duen profesional hau MENSAko kide da eta hainbat konferentziatan hartu du parte, hala nola, Indiako iMedia Brand Summit-en edo Mirren Conference-n. Zerrenda horri European Ecommerce Conference jardunaldiaren 2015eko bederatzigarren edizioa gehitu beharko zaio.

Nick Grossman
Union Square Ventures
Union Square Ventures

Nick Grossman

General Manager – Union Square Ventures

Felip Verger
Wave Garden
Wave Garden

Felip Verger

Communications Manager – WaveGarden

Esportazioen eta Negozio-garapenen sektorean hainbat herrialdetan lan egin ostean (Australia, Boli Kosta eta Hegoafrika), Felip Verger Lacroix Euskadira etorri zen surf-sektorean lider den enpresa bateko marketin-zuzendari lanetan aritzeko. Bertan, bere komunikazio-agentzia sortu zuen, Golfo Atlántico, eta bakoitza bere sektorean lider ziren enpresekin lanean aritu ahal izan zen.

Vergerrek bere marketin-lana eta surfarekiko maitasuna uztartzen ditu. Itsas museoetan surfari buruzko erakusketak egin ditu. Surf-aldizkari baten editorial-zuzendaria ere bada. Gainera, lineako marketinari buruzko hainbat heziketa-ikastarotan parte hartu du hizlari gisa.

Vergerrek Golfo Atlántico agentzia sortu zuen garai berean, surf-zale amorratu hau Wavegarden taldean sartu zen komunikazio-arduradun gisa, enpresaren hastapenetatik. Profesional honek komunikazioaren sektoreko bere esperientzia guztiaren berri emango digu European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Alberto Barreiro
logo-telefonica-b
Telefónica

Alberto Barreiro

Consultant – Telefónica Open Future

Alberto Barreiro Telefónica Open Future sarearen estrategia-aholkularia da. Enpresaren ekintzailetza teknologikorako inbertsio- eta babes-sarea da eta 3 kontinentetako 17 herrialdeetan dago. Lider digital honek hogei urte baino gehiagoko esperientzia du bitarteko digitala aztertzen, sormenaren, estrategiaren, teknikaren eta merkataritzaren ikuspuntutik, bere plataforma digitala sortu du eta, gainera, startupen aholkuri eta hizlari da bere programetan.

Arte- eta diseinu-ikasketak egin zituen Barreirok eta bere karrera jendeak eta markek bitarteko digitaletan eta harago duten harremanen definizioaren inguruan eraikitzen da. Yahoo! enpresako Nazioarteko User Experience Design gisa, Alberto mundu-mailako produktuen buru izan zen. Esperientzia horren bidetik, ekintzailetzaren bidea arakatzen eta bere negozioak sortzen hasi zen, Webjam, esaterako, Europako etorkizun handieneko bat bezala jo zen bere garaian.

Erresuma Batuko telebista-kate komertzial handiena den ITVren sail digitaleko zuzendaritza-taldeko kide izan, komunikabideen mundu-mailako startup baten estrategia zuzendu eta Cheil/Samsung enpresen publizitate-kanpainen estrategia- eta sormen-zuzendaritza finkatu ostean, Barreiro Espainiara itzuli zen Grupo Barrabés enpresari Meaning eratzen laguntzeko. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian hartuko du parte.


Mike Arauz
August
August

Mike Arauz

Founder & President – August

Mike Arauz August enpresako kide-sortzailea eta bitarteko presidentea da. New Yorken dagoen aholkularitza-enpresa horrek errendimendu handiko taldeak eraikitzen ditu munduko misio nagusienetarako. Hori baino lehen, Mike Undercurrent enpresako bazkide izan zen. Enpresa hartan, mundu-mailako enpresetako liderrekin aritu zen lanean enpresa horien lan egiteko modua eraldatu eta XXI. mendera moldatzeko, besteak beste, GE, Pearson eta The Bill & Melinda Gates Fundazioarekin aritu zen lanean. Mike, gainera, Responsive.org manifestuaren egileetako bat ere bada autokudeaketa globalaren eta etorkizuneko lan-mugimenduaren ekarle nagusienetako bat ere bai.

Cliff Crosbie
Prism
Prism

Cliff Crosbie

Senior Vice President of Global Retail – Prism Skylabs

Cliff Crosbie Prism Skylabs enpresako Global Retail saileko zuzendariorde seniorra da eta bere bizitzeko filosofia Ralph Emersonen esaldi batek azaltzen du: “Ez zaitez hil zure musikak zure barnean jarraitzen badu”.

Crosbie txikizkarien merkataritzarekin lotuta egongo da hogeita hamar urtez baino gehiagoz eta, denbora horretan guztian, ohartu da interes handiena pizten dion arloetako bat produktuarekin dagoen interakzioa dela.

Horrexegatik hasi zen lanean Prisma enpresan, bere salmenta-aurreikuspenei ikusizko merchandising-aren ikuspegi esklusiboa emateko.

Bere izaera aurpegianitzari esker Japonian, Finlandian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Europa osoan aritu da lanean eta IKEA, Nokia, Apple eta Nike gisako enpresetan garatu du bere talentu profesionala. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoaraziko du.

Chris Heuer
Social Media Club
Social Media Club

Chris Heuer

Founder – Will Someone? & Global Founder – Social Media Club

Komunikatzeko ezinbesteko teknologia gisa webaren hazkundearen eta sare sozialen garapenaren artean zeuden antzekotasunak ikusita, Chris Heuerrek Social Media Club sortu zuen 2006an. Aro digitalean bezeroei sozialaren esanahia ulerrarazten laguntzeko plataforma da, baita kontsumo-ereduetan izan diren aldaketak ere. Enpresa honek alfabetizazio mediatikoa bultzatzen du, Interneten erabileraren gaineko gai etikoak eztabaidatuz.

Futurista, ekintzailea, bitartekoen ekoizlea eta bizitzaz maitemindua, Heuerrek 20 urte baino gehiago pasa ditu aro digitalean jendeak lan egiteko duen modua berrimajinatzen. 1993az geroztik komunikazio interaktiboez arduratu da, hau da, Internet lehertu baino lehen hasi zen honetan. Garai hartan Guru Communications sortu zuen.

Bere ikuspegiak, ikerketak eta esperientziak Will Someone enpresa sorraraztera eraman dute, gizarte-lankidetza beste ikuspuntu batetik ikusten duen startupa. Heuer #CXDNow web-saioaren aurkezlea ere bada. Bertan, urteetan garatuz joan diren tresnak partekatzen ditu baita bere azken ideiak ere, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian partekatuko dituen horiek berak.

Sarah Harmon
LinkedIn
LinkedIn

Sarah Harmon

Chief Motivator Iberia – LinkedIn

Espainiako eta Portugalgo LinkedIn enpresako zuzendaria, Sarah Harmon, lizentziaduna da Kazetaritzan Kansaseko Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak). Lizentziatura eskuratu ostean, MHA ikasi zuen Ipar Karolinako Unibertsitateko Gillings School of Global Public Health eskolan.

Horrela hasi zuen Harmonek bere ibilbide profesionala osasunaren sektorean eta arlo horretan aplikatutako informatika-soluzioak eta -sistemak garatu zituen. Gure herrialdetik kanpoko karreran, Cerner Corporation eta United Healthcare enpresa handietako Negozio-gerente eta eHealth zuzendari gisa egindako lana nabarmentzen da.

LinkedIn enpresan lanean hasi baino lehen, bere nazioarteko karrera eraldatzen hasi zen Espainian Microsoft Ibérica enpresan 2004an. Microsoft enpresan lanean aritu zen bederatzi urtetan, lankidetza-produktuen, business intelligence, enpresa-bilaketaren eta SaaS merkatua garatzen aritu zen.  2013ko azarotik aurrera, LinkedIn enpresa Sare profesional gisa gidatzean eta zabaltzean datza bere lana. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian izango dugu Harmon.

Jonathan Wichmann
Orca Social - Wichmann Schmidt
Orca Social & Wichmann/Schmidt

Jonathan Wichmann

Co-founder – Orca Social & Wichmann/Schmidt

Jonathan Wichmann (1978) sare sozialetako negozioen eta sektore digitaleko estratega da. Orca Social (B2B enpresei zuzentzen zaien kideetan oinarritutako aholkularitza) eta Wichmann/Schmidt (sormen-agentzia) enpresen sortzaileetako bat da. 2011tik 2013ra, Jonathan Maersk Line garraio-enpresa erraldoiaren sare sozialetako arduraduna izan zen, eta horregatik sari ugari irabazi zituen eta nazioarteko arreta bereganatu zuen. Literaturan lizentziaduna da, eduki-idazlea da ogibidez eta “Leth og kedsomheden” liburuaren egilea da, aspertzeari buruzko liburua.

Ventura Barba
Sónar
Sónar

Ventura Barba

Executive Director – Advanced Music, S.L. (Sónar, Sónar +D & SonarKids)

Advanced Music enpresako zuzendari exekutibo izanik, Ventura Barba Sónar jaialdiaren zuzendari ere bada. Musika, Sormen- eta Teknologia-jaialdi entzutetsua urtero egiten da Bartzelonan, Reykjaviken, Kopenhagen, Tokion, Buenos Airesen, Bogotan, Santiagon (Txile) eta Lurmutur Hirian. Sónar-ekin batera, Advanced Music enpresak beste bi ekitaldi antolatzen ditu eta Barba zuzenean arduratzen da: Sónar+D, Sormenari, Teknologiari eta Negozioei buruzko nazioarteko batzarra, sormen-enpresa digitaletan talentua eta negozio-abaguneak bultzatzeko diseinatua, eta SónarKids.

Baina Barba-ren lan-esperientzia ez da Advanced Music enpresara mugatzen. Aditu honek ardura-postuak izan ditu Yahoo! bezalako enpresetan. Enpresa horretan 10 urtez egin zuen lan Espainiako aholkulari orokor gisa, Lege- eta Negozio-saileko zuzendari eta Yahoo! Music International enpresako gerente nagusi gisa. Horrez gain, Barba BMG Music Spain & Portugal enpresako Lege- eta Negozio-saileko zuzendari izan da, SGAE elkarteko (Autoreen eta Editoreen Elkarte Nagusia) kide izan da, baita zine-industriakoa ere Arenas Group enpresan.

Alabaina, bere curriculuma ez da hor amaitzen. Barba ISDI (Interneten Garapenerako Goi-mailako Institutua) institutuaren sortzaileetako bat eta kide akademikoetako bat da eta hainbat unibertsitatetan irakasle ere bada, hala nola Berklee College of Music-en, munduko musika-unibertsitate pribatu handienean. Barba-k musika digitalaren alorrean duen esperientziaz hitz egingo du European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Elia Ferrer
UBER
UBER

Elia Ferrer

EMEA Public Policy – UBER

Elia Ferrer Travék eBay teknologia-enpresaren Frantziako egoitzan eman zituen bere karrera profesionalaren lehen urratsak, eta handik gutxira enpresa bereko Londresko bulegoetara joan zen, Frantzia, Espainia eta Portugalgo Gobernu-harremanetarako saileko bazkide gisa.

Teknologia berrien zale amorratu hau eta horiek hirietako mugikortasuna hobetzeko funtsezko papera betetzen dutela sinetsita, Ferrer Uber enpresan hasi zen lanean 2014ko maiatzean, EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eremuko enpresa kudeatzeaz arduratzen den taldean.

Gaur egun, Europa hegoaldeko (Portugal, Espainia, Italia eta Grezia) Araudi-gaietarako arduradun-postua betetzen du Ferrerrek Uber enpresan. Zuzenbidean lizentziadun hau lankidetza-ekonomiaren araudiari buruz arituko da European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Diego Hidalgo
Amovens
Amovens

Diego Hidalgo

Founder & CEO – Amovens

Amovens, Espainian lankidetza-ekonomian aitzindaria den enpresa, 2009an sortu zuen Diego Hidalgo Demeusois jaunak. Spacebee enpresaren sortzaileetako bat eta Civiclub edo Valiryo gisako beste startup batzuen kolaboratzaile ere bada.

Ekonomian, Politikan eta Filosofian lizentziatua da eta masterra du nazioarteko harremanetan, Science Po-n, eta soziologian, Cambridgeko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan, Facebook sare sozialak dituen eragin soziologikoak ikertu zituen. Clinton presidentearen kanpo-politikarako laguntzaile ere izan da New Yorken duen fundazioan. Mago profesionala da eta gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana hitz egiten ditu.

Manuel Balsera
AMC Networks
AMC Networks

Manuel Balsera

Commercial & Marketing Director – AMC Networks International Iberia

Manuel Balsera AMC Networks International Iberia enpresako Merkataritza- eta Marketin-zuzendaria da, Espainiako eta Portugalgo kate tematikoen ekoizle handiena. Marketina, affiliates, ad sales eta enpresaren negozioa garatzea dira Balserak AMC enpresan dituen eskumenetako batzuk.

Profesional honek hainbat ardura-postu bete ditu enpresa ugaritan, besteak beste, Proximity BBDO, ONO edo Vivendi enpresetan. Sektore digitaleko startup askotako bazkide-sortzailea eta inbertitzailea da eta horrek bere espiritu ekintzailea ezagutzeko balio izan dio Balserari. Irakasle-lanetan aparteko izateak hainbat nazioarteko negozio-eskoletan irakasle-gonbidatu izatera eta Marketin Digitalari buruzko masterraren eta ESIC-ICEMD Unibertsitateko Senior Management Program in Digital Business zuzendari izatera eraman dute.

AMC Networks International Iberia enpresak, une honetan, izen handiko 23 telebista-kate ditu, besteak beste, AMC, Canal Hollywood, Odisea, Natura edo Canal Cocina. Balserak European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioan parte hartuko du Digital Entertainment sailean.

Louis Rouffineau
La Company
La Company

Louis Rouffineau

CEO – Lacompany

José Luis Sancho
Accenture Digital
Accenture Digital

José Luis Sancho

Managing Director – Accenture Digital Iberia

Jesús Rodríguez
Invest Hong Kong
Invest Hong Kong

Jesús Rodríguez

Investment Promotion Executive – Invest Hong Kong

Isabel Fernández Peñuelas
Oracle
Oracle

Isabel Fernández Peñuelas

Senior Manager Digital – Oracle EMEA

Jerome Gavin
Just Eat
Just Eat

Jérôme Gavin

Director of Growth Markets (Brazil, France, Italy, India, Mexico, and Spain) – Just Eat

10 urte baino gehiago jardun du Interneteko arlo estrategikoetan lanean, hala nola publizitatean salmentetan eta kudeaketan. Jerome Gavin Ameriketako Estatu Batuetako Aerospatiale enpresan eta Frantziako CyberSearch enpresetan aritu zen lanean, Just Eat enpresan Espainiako, Frantziako, Italiako, Brasilgo eta Mexikoko Operazio- eta Zabalkunde-zuzendari gisa lanean hasi baino lehen.

Espainian hainbat ardura-postu bete ditu eBay enpresan, Espainiako eta Belgikako publizitate-zuzendari gisa edo eBay Motors-eko zuzendari gisa. Nazioarte-mailako teknologia-arloan duen esperientzia zabalaren lagin txiki bat besterik ez da hori eta horri buruz arituko zaigu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

2001ean Danimarkan sortutako Just Eat enpresa etxera janaria eskatzeko munduko lider bihurtu da. Dagoeneko 38.000 jatetxek baino gehiagok egiten dute lan plataformarekin eta 1.000 langile baino gehiago dituzte mundu osoan.

Catriona Meehan
Application Developers Alliance
Application Developers Alliance

Catriona Meehan

Director EU Policy & Government Relations – Application Developers Alliance

Carme Artigas
Synergic Partners
Synergic Partners

Carme Artigas

Founder – Synergic Partners

Synergic Partners enpresaren bazkide-sortzailea da; Big Data, Data Science eta Data Engineering arloetan espezializatutako estrategia- eta teknologia-aholkularitzako enpresa.

Carme CEOEren Teknologia eta Berrikuntza Batzordeko eta IDSE Columbia Unibertsitateko (NYC) Industry Advisory Board-eko kide da eta Big Datari buruzko hizlari ere bada Strata +Hadoop World gisako nazioarteko foroetan. Horrez gain, irakasle-laguntzaile gisa ere ibiltzen da teknologia berriei, Big Datari eta berrikuntzari buruzko hainbat master-programetan.

Carmek 18 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, hala zuzendaritza-postuetan nola aholkulari gisa teknologia-sektoreko enpresa multinazionaletan, publikoetan eta pribatuetan.

Carmek MSc du Kimika-ingeniaritzan IQSn, Kimika-zientzietan lizentziaduna da Ramon Llull Unibertsitatean,  Graduondokoa du industria-enpresen zuzendaritzan eta Arrisku-kapitalean Hezkuntza Exekutiboa Kaliforniako Berkeley University- Haas School-en.

Luis Fernández
ThinkTextil
ThinkTextil

Luis Fernández

CEO – ThinkTextil

Jaime Pla
Suop
Suop

Jaime Pla

Founder – SUOP

ICAI enpresako ingeniari industriala eta executive MBA Enpresa-institutuan. 17 urte baino gehiago daramatza telefonia mugikorraren sektorean eta aholkulari gisa aritu da Europako eta Ekialde Hurbileko aktore nagusientzat. 2006tik aurrera, Europako hainbat Operadore mugikor birtual bultzatzen eta martxan jartzen hartu du parte, eta 2013tik aurrera, Suop Mobile enpresa zuzentzen du, bezeroek kudeatzen duten Espainiako lehen operadore mugikorra.

Adolfo Ramírez
Banco Santander
Banco Santander

Adolfo Ramírez

Deputy General Manager Technology and Operations – Banco Santander

José Manuel González
Aspa
Aspa

José Manuel González

Founder & CEO – Aspa

José Manuel González Cid ASPA enpresaren sortzailea eta CEO da. Ingeniaritza- eta IT zerbitzuen konpainia hori, SAP teknologian eta omnikanaleko merkataritzako soluzioetan espezializatuta dago. Informazioaren Teknologiei buruzko zerbitzu orokorrak hornitzen dituzten hainbat multinazionaletan hamabost urte baino gehiagoko esperientzia eta gero, ASPA sortzea erabaki zuen.

Gonzálezek esperientzia irmoa du industriarako, logistikarako eta retail nazionalerako eta nazioartekorako negozio-prozesuetan. Esperientzia horri esker, ASPA enpresa espezialista bihurtu da sektore horietan IT industriaren konponbideen aholkularitzan eta horiek ezartzean, baita nazioarteko roll-outak kudeatzean eta gauzatzean ere.

Azken bost urteetan, bezeroen portaeretan eta erabiltzaile-esperientzien ikerketetan jarri du arreta eta horrek aitzindari bihurtu du ASPA omnikanaleko merkataritzaren soluzioak ezartzen. Horren adibide da, gaur egun, ASPAk jarri dituela abian hybris kopuru handiena Espainian. Gonzálezek omnikanaltasunari buruz hitz egingo digu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Víctor Ruiz
Lakento
Lakento

Víctor Ruiz

Founder & CEO – Lakento

Víctor Ruizek 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du bideojokoen programazioan, diseinuan eta ekoizpenean. 20 titulu baino gehiago editatu ditu merkatu horretako enpresa liderretarako, hala nola Electronic Arts, Atari edo Codemasters enpresetarako. Bideojokoak garatzen dituzten enpresen Espainiako Elkartearen (DEV) presidenteorde da, Dinamic Software eta Dinamic Multimedia enpresa ezagunen sortzaile da eta PC Fútbol entzutetsuaren diseinatzaile eta ekoizleetako bat izan zen.

Azken 14 urte hauetan FX Interactive enpresan aritu da. Enpresa horren bazkide-sortzaileetako bat da eta duen bideojoko digitalen plataformagatik nabarmentzen da Espainian, Italian eta Hego Amerikan. Duela hiru urtetik hona, Steam-en bidez garatzen eta argitaratzen du mundu osoan Football Club Simulator jokoaren bertsioa.

Diseinatzaile gisa egin dituen azken proiektuen artean Navy Moves nabarmentzen da, “free to play” kontzeptu berritzailea eskaintzen duen bideojokoa. 2014an Lakento sortu zuen, errealitate areagotuko betaurrekoak garatu, ekoitzi eta merkaturatzen dituen startupa. Enpresa horrek, gainera, mugikorretarako errealitate areagotuko jokoak ere argitaratzen ditu. Ruízek hizlari gisa hartuko du parte European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Guillem Barnolas
BQ
BQ

Guillem Barnolas

Technical Director of the online development, web and eCommerce area – BQ

Guillem BQ enpresaren sarea, weba eta eCommercea garatzeko eremuko zuzendari teknikoa da. 1999n, Alberto Méndezekin (gaur egungo BQ enpresaren zuzendari exekutiboa) eta unibertsitateko beste kide batzuekin batera, Espainiako lehen sareko parafarmazietako bat sortu zuen. Orduz geroztik web-garapenarekin harremanetan egon da eta, bereziki, merkataritza elektronikoarekin. Gaur egun, BQ enpresan egiten du lan Marketin-, Produktu- eta Bezeroaren arretarako taldeekin elkarlan estuan, egin beharreko garapenak zein diren jakiteko eta, ondoren, horiek gauzatzeko.

Tontxu Campos
Universidad Deusto
Universidad Deusto

Tontxu Campos

Director of Innovation and Entrepreneurship – Deusto University

Tontxu Campos Granados Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria da 2012. urteaz geroztik. Ez da negozio-ikastetxe entzutetsuan betetzen duen lehen postua. Aurrez, Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria eta DeustoTech-eko zuzendari ondokoa izan zen, baita Ingeniaritza-fakultateko dekanoa eta irakaslea ere.

Campos Euskadiko Gobernurako ere aritu da lanean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburu izan zen, Berrikuntza eta Ekonomia-sustapenerako ahalduna Bizkaiko Foru Aldundian eta Lurraldearen Antolakuntza, Etxebizitza eta Ingurumen saileko zerbitzuen zuzendaria. Marketinean duen esperientziarekin, aholkularia izan da eta euskara-irakasle lanetan ere aritu da.

Hainbat ikerketa-proiektu egin ostean, Campos European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian izango dugu aurten.

Jordi Ber
Habitissimo
Habitissimo

Jordi Ber

Co-founder & CEO – Habitissimo

Jordi Ber Martí Arkitektura-, Ingeniaritza- eta Eraikuntza-industrien ekintzaile bat da Interneten. Etxejabeak eraikitzaile, arkitekto, barne-diseinatzaile eta gisako kontratistekin konektatzen dituen Habitissimo enpresaren CEO eta sortzaileetako bat Construmática atariaren sortzaileetako bat ere bada, eraikuntzaren sektoreko profesionalen elkargune den ataria.

2009an sortu zen Habitissimo Espainiako, Italiako, Portugalgo, Brasilgo, Kolonbiako, Argentinako eta Txileko merkatuetara iritsi da. Enpresa-espiritu handi batekin eta ekintzailetzaren, startupen eta merkataritza elektronikoaren ezagutze handi batekin, Habitissimo webean finkatutako enpresa izan dadin lortu du Berrek. 270.000 profesional baino gehiago erregistratu dira eta presentzia handia du nazioartean.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian parte hartuko du Jordi Ber Martík.

Manuel Ángel Alonso
logo-telefonica-b
Telefónica

Manuel Ángel Alonso

Director AAPP & GGEE Norte – Telefónica

Manu Egaña
Orkli
Orkli

Manu Egaña

Organizational Development – Orkli

Arnaldo Muñoz
Airbnb
Airbnb

Arnaldo Muñoz

General Manager Spain & Portugal – Airbnb

Esteban Díaz Asúa
Codeeta
Codeeta

Esteban Díaz Asúa

Co-founder – Codeeta

Diego García
WePlan
WePlan

Diego García

COO – WePlan

Jorge González Marcos
Philips
Philips

Jorge González Marcos

Director of the online store & Business Development – Philips Consumer Lifestyle

Jorge González Marcos jaunak bere karrera profesionalaren zati handi batean merkataritza elektronikoa bultzatzen eta aplikatzen aritu da. Bere esperientzia zabalari esker, Philips Kontsumoa eta Bizimodua sailaren sareko dendaren eta business development-en arduradun nagusi izatera heldu da.

Ekintzailea eta eCommerce eta marketin digitaleko irakaslea da hainbat negozio-eskoletan, omnikanaltasunari buruzko proiektu ugari garatu ditu eta, ondorioz, aditu bihurtu da gai horretan. González, gainera, Alimentación Efood ecommerce-n berezitutako foroaren sortzailea da, #ecommercerentable ideian fokatua eta www.ecommercerentable.es.

Philips Kontsumoa eta Bizimodua enpresan lanean hasi baino lehen, Julián Martín Ibéricos de Guijuelo enpresan aritu zen Jorge González marketin eta eCommerce zuzendari gisa.

Jon Uriarte
Ticketbis
Ticketbis

Jon Uriarte

Founder & CEO – Ticketbis

Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziatu zen Deustoko Unibertsitatean (La Comercial) eta, gaur egun, Financial Management masterra egiten da hantxe bertan.

Bere karrera profesionala Londresen hasi zuen Merrill Lynch enpresako analista gisa eta, 2005ean, Morgan Stanley enpresak fitxatu zuen, bere Londresko egoitzarako. Bertan, bat-egite eta erosketetan, LBOetan eta banku pribatuan espezializatu zen. 2009an, dimisioa aurkeztu eta ekintzaile gisa hasi zen Ander Michelenarekin batera. Gaur egun, Ticketbis enpresaren sortzaile eta CEO da.

Gustavo Lascurain
Pasaban
Pasaban

Gustavo Lascurain

Managing Director – Pasaban

Gustavo Lascurain Pasaban enpresako zuzendari orokorra da. Pasaban papergintza-tradizioko familia-enpresa bat da eta paperari eta kartoiari akabera emateko ekipoak diseinatzen eta egiten ditu 2008az geroztik. Enpresa profesionalizatu eta Lascurain jaunaren kudeaketapean, papera eta kartoia mozteko makinen mundu osoko saltzaile nagusi bihurtu da Pasaban enpresa. Ekoizpenaren % 97 esportatu egiten du mundu osoko 40 herrialdetara baino gehiagotara.

Lascurain ez da papergintzan soilik aritu. Ingeniari industrial hau Tekniker Teknologia-zentroan hasi zen lanean, aholkulari industrial gisa. Gero, Accenture eta Goialde enpresetan aritu zen eta azken horretan enpresako gerente izatera iritsi zen. Lascurainek egindako proiektuei esker, enpresaren inbertsioak dinamizatzea lortu zuen Goialde enpresak, asko automatizatu zen eta fakturazioa bikoiztu zuen.

Bere esperientzia luzea dela-eta, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian hizlari gisa arituko da.

Arturo Cervera
Comunitae
Comunitae

Arturo Cervera

Founder & CEO – Comunitae

Arturo Cervera Comunitae enpresaren sortzailea, presidentea eta zuzendari nagusia da. Espainian crowdlending-ean aitzindaria eta liderra den ekonomia-sektorearekin lotutako plataforma hori 2008. urtean sortu zen.

Cervera goi-mailako industria-ingeniariak finantza-ekosistemen inguruan garatu du bere karrera profesionala. Handizkako bankuaren, enpresa-bankuen eta merkataritza-bankuaren arloetako negozioak garatzen aritu da BBVAn.

Aurten, European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizioko eszenatokira igoko da, bere enpresaren ikuspegitik, lankidetza-ekonomia nolako fenomenoa den azaltzera.

Jorge García del Arco
Improve Change
Improve Change

Jorge García del Arco

Co-founder & CEO – Improve Change

Neha Manaktala
Deal Index
Deal Index

Neha Manaktala

Co-founder & CEO – Deal Index

Mireia Badía
Growly
Grow.ly

Mireia Badia

Co-founder & CEO – Grow.ly

Mireia Badia Grow.ly enpresaren zuzendari exekutiboa eta sortzaileetako bat da. Nazioarteko enpresa-zientzietan (E-4) graduduna da ICADEn eta DCUn (Dublin). Nahiz eta gaztea izan, 4 urteko esperientzia pilatu du mundu profesionalean eta Santander UK eta ING Direct gisako enpresetan egin du lan. Atzerrian egon zen urteetan, lankidetza-ekonomiaren garapenaz jabetu zen eta Grow.ly sortzea erabaki zuen, ETEentzako maileguen crowdlending plataforma bat, 2014ko ekainean Barrabesekin batera. Urtebete eskasean, dituen 800 erabiltzailek baino gehiagok 1 milioi euro baino gehiago mailegatu diete herrialdeko 40 enpresei.

Andrés Ubierna
CDTI
CDTI

Andrés Ubierna

Head of Studies and Communications – CDTI

Sergio Gago
Rakuten
Rakuten

Sergio Gago

EU Marketplaces Technology Director – Rakuten

Ainara Basurko
Beaz
Beaz

Ainara Basurko

Managing Director – Beaz

Juan Antonio Navarro
Amadeus
Amadeus

Juan Antonio Navarro

Head of e-commerce Spain – Amadeus

Juan Antonio Navarro IT eta negozio-garapenerako arloan aritu da bere lan-bizitza osoan. Unibertsitatean zegoela, dagoeneko piztu zitzaion informatikarekiko interesa. Hori dela-eta, Sistemen arloan hasi zen lanean eta hasi berria zen Interneten negozio-abaguneak sortu zituen.

1998an, Amadeus España enpresan hasi zen lanean, Produktu-arloko touroperazio-plataforma bat garatzeko. 2011n, Teknologia eta Internet arloko buru izendatu zuten, estatu osoko bidaia-agentziei ecommerce soluzioak eskaintzeko. 2008an, Negozio-arloko buru izatera pasatu zen eta 2012an gaur egungo postua betetzera pasatu zen: head of ecommerce.

Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da bere esperientzia luzearen berri emateko.

Marta Antúnez
ChicPlace
ChicPlace

Marta Antúnez

Co-founder & Co-CEO – ChicPlace

Marta Antúnez ChicPlace enpresaren sortzaileetako bat eta CEOetako bat da. Sareko marketplace honetan, Europako hainbat hirietako denda txiki xarmagarrietako produktu esklusiboen hautapen bat aurki daiteke. Ekintzaile honek izugarri atsegin ditu sektore digitala, eCommerce eta sareko moda. ChicPlace sortu baino lehen, dress2b izeneko startupa sortu zuen.

Antúnezek 10 urteko esperientzia du Estrategian eta Operazioetan. Aholkulari gisa aritu da Bain & Company enpresan eta hainbat funtzio bete ditu Kontsumo handiko multinazionaletan, hala nola, P&G, Danone, Cadbury eta Kraft Foods enpresetan eta Europako hainbat herrialdetan. Denbora librean bidaiatzea eta kirola egitea gustatzen zaio.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien hurrengo edizioan, nazioartekotzean eta beste merkatu batzuetan Antúnezek duen esperientzia zabala ezagutuko dugu.

Miguel Arias
CartoDB
CartoDB

Miguel Arias

COO – CartoDB

Miguel Ariasek, aita harro, enpresari eta inbertitzaile-aingeruak, 12 urte baino gehiagoko esperientzia du mundu osorako irismena duten teknologietan oinarritutako startupak eraikitzen.

Bere paperak hainbat zeregin eta erronka estali ditu: etorkizun-senetik eta estrategia definitzetik produktua kudeatzeraino, eta arreta berezia jarri izan du startupak sortzean eta inbertitzaileen harremanetan.

Eragiketen burua da CartoDB enpresan eta, gaur egun, bere Madrilgo eta New Yorkeko bulegoetatik arduratzen da salmentaz, finantzaz eta eragiketez, enpresaren hazkundea eta pisua gobernatzen.

IMASTE enpresaren sortzaileetako bat izan zen, Europako ingurune birtualen eta webcasten plataforma liderra, 2012ko ekainean ON24, Inc. enpresak erosi zuen arte, Silicon Valley-n egoitza duen multinazionala. IMASTE eta ON24, Inc. enpresen arteko integrazioa kudeatu zuen, EMEA salmenta-zuzendari gisa.

Gainera, MULTIVENT enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen, Espainiako unibertsitate-karreren azokak antolatzeaz arduratzen den gertaera-agentzia berritzailea.

Asko gustatzen zaio irakaskuntza eta esperientziak partekatzea startup aholkulari eta IE Enpresa-eskolan, Telefónica-ren Wayra Akademian eta Seedrocket-en enpresari-irakasle gisa.

Espainiako enpresaritza-ekosistema hobetu nahian, Chamberí Valley enpresaren sortzaileetako bat izan zen eta haren buru da. Madrilen egoitza duen startupen sare-ekimen handiena da eta 1 milioi € baino gehiagoko irabaziak edo 1 milioi €-ko inbertsioa du.

IE Enpresa-eskolako ikasle ohien elkarteko kide ere bada. Enpresaritzari buruzko gogoetak idazten ditu http://emprenderagolpes.com helbidean.

Mentxu Baldazo
Irizar
Irizar

Mentxu Baldazo

Supply Chain Management – IRIZAR

joseba-cortazar
Home Away
HomeAway

Joseba Cortázar

Communications Manager Spain & Portugal – HomeAway

Sareko turismo-kazetaritzak eta komunikazioak markatu dute Joseba Córtazarren ibilbide profesionala, HomeAway enpresako Espainiako eta Portugalgo komunikazio-zuzendariarena. Enpresan duen postutik, munduko oporretarako alokairuen web-taldearen kanpo- eta barne-komunikazioaren buru da profesional hau (HomeAway, Homelidays eta Toprural bezalako markekin).

HomeAway enpresako Espainiako eta Portugalgo komunikazio-zuzendaria izan baino lehen, Cortázar Toprural orriaren Komunikazio-zuzendaria izan zen, landa-turismoari buruzko atari nagusia Europan, HomeAway talde amerikarrak erosi arte. Gainera, nazioarteko komunikazio-agentzia ospetsuetan garatu du bere karrera profesionala, hala nola Burson-Marsteller agentzian, multinazionalen komunikazio-lider gisa aritu zen.

Cortázar irakaskuntzan ere aritu da, KSchool, IAB Spain edo Salamancako Unibertsitateko irakasle-klaustroko kide izan da. European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizio honetan bere esperientziaren berri emango digu.

Alfredo Expósito
Hybris
Hybris

Alfredo Expósito

Country Manager EMEA – Hybris

Eloy Sasot
HarperCollins Publishers
HarperCollins Publishers

Eloy Sasot

Global Director of Pricing, Data Science & Data Analytics – HarperCollins Publishers

Eloy Sasot HarperCollins Publishers argitaletxeko Pricing, Data Science y Data Analytics sailak zuzentzen ditu. Munduko bigarren argitaletxe handiena da 18 herrialdeetan operazioak egiten ditu eta ia 200 urteko historia du. Liburuen profesional honek taldeekin eta enpresak mundu osoan dituen atal bakoitzarekin egiten du lan, datuen estrategiei buruzko erabakiak hartzeko, batez ere, prezioa kontuan hartuz. Zuzendari orokor gisa duen funtzioaz gain, HarperCollins UK ataleko Board Level Director ere bada.

2011n HarperCollins taldean sartu zenetik hona, Sasot aitzindaria izan da prezioen funtzioa sortzen eta garatzen, lehenik Erresuma Batuan, eta ondoren mundu-mailan. HarperCollins argitaletxean hasi baino lehen, herrialde, hizkuntza eta sektore askotan aritu da lanean, baita espazio-ontzien orbitari buruzko artikulu zientifikoak argitaratzen ere European Space Agency agentzian. Gainera, American Express enpresaren prezio-ekimenen zuzendari nagusi ere izan zen.

Sasotek “Digital Entertainment” sailean hartuko parte European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan.

Felipe Navío
Job and Talent
Job and Talent

Felipe Navío

Founder & CEO – Job and Talent

Felipe Navío Jobandtalent enpresaren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusitako bat da 2009az geroztik. Gaur egun, batik bat enpresaren estrategiaz eta produktuaren ikuskeraz eta kudeaketaz arduratzen da, eta zeregin horretan lorpen handiak lortu ditu.

2015eko maiatzean, Navío eta Juan Urdiales urteko ekintzaile hoberen gisa aukeratu zituzten GP Bullhound Summit sarietan. Munduko inbertsio-enpresa handienetako batek antolatutzen ditu sari horiek. Gainera, paper nagusietako bat izan da 2015 urtearen erdialdean Jobandtalent enpresak itxi zuen 23 miloi euroko inbertsio-errondan.

Espainiako ekintzaile honek McKinsey & Company enpresan hartu du parte negozio-analista gisa eta Entrandia enpresan (gaur egungo Ticketbis) aholkulari eta sortzailetako bat bezala. 2008an, aholkulari estrategiko gisa hasi zen lanean Tuenti enpresan, eta aldi berean beste startup batzuk merkaturatzen lagundu zuen, besteak beste, Herzio edo Buytheface. Aurten, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientziaren berri emango digu.

Óscar Pierre
Glovo
Glovo

Óscar Pierre

Founder – Glovo

Lankidetza-ekonomia tradizionalki saretik kanpo mugitzen ziren sektore asko ari da iraultzen eta sektore horiek ez dute beti aprobetxatzen jakin Interneten zabalkuntzak eskain ziezazkieketen abaguneak. Óscar Pierre joera hori identifikatzen jakin duen enpresarietako bat izan da eta joera horren parte izatera eta Espainian izan duen bilakaeran parte hartzera iritsi da.

Georgia Tech-en ikasten ari zela lankidetza-ekonomiak erabiltzaileek kontsumitzeko zuten modua aldatzen ari zela ikusi zuen eta, Airbus enpresan 7 hilabeteko stage bat egin ostean, argi izan zuen bere enpresa sortu nahi zuela. Glovo sortu zuen, lankidetza-kontsumoko mezularitzarako aplikazio bat.

Ikasketez ingeniari aeroespaziala eta pasioz ekintzailea den Pierrek lankidetza-ekonomian oinarritutako beste enpresa batzuk ere sortu ditu, adibidez, 2014an LoveItLocal.es sortu zuen, artisautzako tokiko negozioak bultzatu nahi dituen proiektu bat. Filantropo ere badenez, 2010ean Zikkomo ere sortu zuen, Katalunia eta Malawi artean 30 umeri laguntza emateko plataforma solidarioa.

Beatriz Oficialdegui
Destinia
Destinia

Beatriz Oficialdegui

Marketing Director – Destinia

Beatriz Oficialdegui Destinia enpresako marketin-zuzendaria da, Espainiako bidaia-agentzia nagusietako bat. Ameriketako Estatu Batuetan hasi zuen bere ibilbide profesionala, paperaren sektoreko nazioarteko enpresa bateko marketin-sailean lanean: Ondoren, marketin biralean espezializatutako 101 sareko publizitate-agentzian hasi zen lanean.

Google-ren Irlandako egoitzan bost urtez, Espainiako merkaturako turismo-sektoreko bezeroak kudeatu ostean, Oficialdeguik bost urte daramatza Destinia enpresan, marketin-estrategia diseinatzeko eta ezartzeko arduradun gisa; horrela, markaren izena eta agentziaren ospea handitzeko.

Marketin-munduan, eta bereziki, sareko marketinean, hamar urteko esperientziarekin baino gehiagorekin, Oficialdegui aditua da cross-channel estrategiak definitzen kanal desberdinen bidez salmentak handitzeko. Aurten European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

marian-mata
Grupo SPRI
Grupo SPRI

Marian Mata

Head of Initiative ECOMMERCE – SPRI

Marian Mata Spri-ren ECOMMERCE ekimenaren arduraduna da Eusko Jaurlaritzaren mendeko Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia. Spri-ren barnean, diseinuarekin eta estrategia-hausnarketen planak kudeatzearekin lotutako hainbat lanetan hartu du parte, baita Euskadiko enpresa-ehuna babesteko programetan eta ekimenetan ere, enpresa-lehiakortasuna areagotzeko teknologia ezartzen laguntzera bideratutakoak nabarmenduz.

Spri taldean sartu baino lehen, Matak bere lan profesionala aholkularitzarako enpresa pribatuarekin uztartu du enpresa-estrategiako, berrikuntzako eta teknologiako arloetan, baita Deustuko Merkataritza Unibertsitatean irakasle-lanak eginez ere, hamabost urtez inguruz.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Marian Matak.

David Gracia
Sanitas
Sanitas

David Gracia

Director ejecutivo de Marketing y Transformación Digital – Sanitas

Xisco de la Calle
Just Fab
Just Fab

Xisco de la Calle

Vice President Operations Europe – Justfab

Xisco de la Calleren ibilbidea sareko modaren munduan ez zen hasi Justfab enpresako Europako eragiketen presidenteorde izendatu zutenean. Justfab harpidetzapeko munduko sareko moda-plataforma handiena da. Ekintzaile honek 2011n sortu zuen bere lehen enpresa, The Fab Shoes, 2013an Justfab enpresak erosi zen eCommerce bat.

The Fab Shoes sortu baino lehen, de la Callek beste esperientzia batzuk izan zituen sektore digitalean. 2007an, Privalia enpresan hasi zen lanean Operations Development Manager gisa; ondoren, Spanair-eko Marketin-sailean aritu zen eta Bain & Company-n, aholkularitza-enpresa batean.

De la Calle Ding Dong enpresaren sortzailea ere bada, edertasunerako, osasunerako eta etxea zaintzeko marka nagusietako produktuak dituen sareko denda batena. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere ekintzaile-esperientziaren berri emango digu.

Guillermo Dorronsoro
Deusto Business School
Deusto Business School

Guillermo Dorronsoro

Dean – Deusto Business School

Guillermo Dorronsoro Deusto Business School-eko dekanoa da. Industria-ingeniari doktore honek zuzendaritza-postuak eta mundu osoko korporazioetako sozietate-batzordeetako postuak bete ditu, besteak beste, Accenture, Iberdrola edo Indra enpresetan, baita zientziari, teknologiari eta berrikuntzari lotutako erakundeetan ere, hala nola Innobasque-n. Postu horiek guztiak oinarri teknologikoko negozio berrien estrategia egitera eta horiek sustatzera eta egitera bideratutakoak ziren.

Dorronsoro erakunde hauetako kide da: IAJBS (International Association of Jesuit Business Schools), Orkestra (Lehiaren Euskal Institutua), Euskadiko Ekonomia eta Gizarte arazoetarako Batzordea, Euskal Herriko UNESCO Etxea eta ALBOAN Fundazioa. Gainera, METen (Emakumea, Enpresa eta Teknologia) eta GICS (Global Jesuit Case Series) nazioarteko aholkulari-batzordeko kide ere bada.

Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakaskuntza- eta kudeaketa-lanak aipatu arloko enpresa pribatuko eta erakunde publiko-pribatuko administrazio-batzordeetako eta zuzendaritza-batzordeetako bilkurekin uztartzen ditu Dorronsorok.

Yolanda Rueda
CiberVoluntarios.org
Cibervoluntarios

Yolanda Rueda

Founder & President – Cibervoluntarios

Gizarte-enpresaria. Cibervoluntarios fundazioaren sortzailea eta egungo presidentea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek teknologia berrien erabilera eta ezagutza bultzatzen ditu gizarteko hutsuneak arintzeko bitarteko gisa, gizarte-berrikuntza sustatzeko eta herritarren ahalduntzea lortzeko. Cibervoluntarios fundazioaren hamabi urteko ibilbide honetan, 2011n Google.org-ek ekonomia- eta gizarte-aitortza eman zion, mundua aldatzen ari diren 50 entitateetako bat bezala izendatuz eta Asturiasko Printzesaren aitortza ere jaso du “baztertze-arriskuan dauden taldeen alde parte hartzeko modu berriak eta gizarte-berrikuntza sortzeagatik”.

Hori baino lehen, Yolandak Campus Party sortu zuen 1997-2005 artean eta Futura Networks IKT kontsulta-enpresa. 2005ean, entitate horietan zituen parte-hartzeak saldu zituen Cibervoluntarios fundazioan buru-belarri aritzeko. Instituzioetan ere aritu da lanean, hala nola Red.es eta Espainiako Gazte-institutuan.

Azpimarratzekoa da 2011n Yolanda Espainiako Top 100 emakume liderren zerrendan sartu zutela, enpresari berritzaileen kategorian, eta baita 2012an ere, kasu horretan, hirugarren sektorearen kategorian.  2011n Mía aldizkariak “Mujeres Reales” (Benetako emakumeak) saria eman zion berrikuntzagatik. 2013an, “Las Influyentes” (Eragin-sortzaileak) izendatuetako bat izan zen 2.0n duen lidertzagatik. Sari hori Madrilgo Emakume Asteak eta Procom elkarteak (Komunikazio-profesionalen elkartea) ematen dute Yolanda Kazetaritzan lizentziaduna da eta masterra du Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan eta administrazioan eta Marketinean. Hainbat argitalpen ere idatzi ditu, besteak beste, “Cómo la tecnología cambio mi vida” (Teknologiak nola aldatu zuen nire bizitza) liburuan parte hartu zuen eta sei edizio dituen gizarte-berrikuntzari eta herritarren ahalduntzeari buruz idatzi du urtero, azken biak “Cyberoptimism, connected to an attitude” (Ziberoptimismoa, jarrera bati lotuta,) eta “Citizen Innovation: Collective Intelligence for glocal empowerment” (ahalduntze glokalerako adimen kolektiboa).

Nora Sarasola
Bilbao Ekintza
Bilbao Ekintza

Nora Sarasola

Managing Director – Bilbao Ekintza

Edouard de la Jonquière
SlimPay
SlimPay

Edouard de la Jonquière

Vice President of Marketing – SlimPay

Ekintzailea, estratega, marketin digitaleko aditua, horixe da Edouard de la Jonquière, Slimpay enpresaren marketin-presidenteordea, enpresei bezeroen ohiko ordainketak biltzeko harpidetza-eskaintza berritzaileak ezartzen uzten dien plataforma da.

Alabaina, bere karrera profesional gehiena aholkularitza-lanetan aritu da. Freelance gisa aritu zen, besteak beste Capgemini enpresarako, bitarteko sozial, sareko arrakasta eta kontsumitzaile digitalaren esperientziari buruz aholkuak emanez.

De la Jonquière Mention.com enpresaren sortzaileetako bat eta CEO ere bada, webean eta sare sozialetan gai jakin bati buruz esaten den guztia kontrolatzeko asmoz sortutako tresna da, baita zure markak Interneten duen presentziaren berri emateko ere. European Ecommerce Conference jardunaldien hurrengo edizioan hartuko du parte.

José Rodríguez
Fitness Digital
Fitness Digital

José Rodríguez

Founder & Manager – Fitness Digital

Ecommerce biziki gustatzen zaion eta hamabost urteko baino gehiagoko esperientzia duen Rodríguez Fitness Digital proiektuaren sortzailea eta kudeatzailea da. 2006an jaiotako sareko denda honen xedea Internet bidez fitness tresnak saltzen dituen nazioarteko proiektu europar erreferentea bihurtzea da.

Enpresak dagoeneko 450.000 bezero baino gehiago ditu eta hogei milioi euroko zifra gainditu du fakturazioan. Produktuak Europara edota Mexikora iristen dira zazpi hizkuntzetan eta Europan fitness arloan espezializatutako lau denda nagusienetako bat da.

Rodríguezek kontsumorako informatikaren eta elektronikaren karrera profesionala Área PC enpresan hasi zuen, salmenta- eta marketin-zuzendari postua betez. Aurten, ecommerce-ri buruz hitz egingo ditu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

José Facchin
SemRUSH
SemRUSH

José Facchin

General Director of Spanish Content – SEMrush

Unibertsitate Teknologiko Nazionalean sistemen analisia ikasi zuen eta graduondokoa egin zuen Harreman Publikoetan eta Instituzionaletan.

Jaiotzez Kordobakoa (Argentina) bada ere, duela 15 urte baino gehiago bizi da Bartzelonan.

Lehen lan-urteak Argentinako banku-sektoreko merkataritza-sailean egin zituen, eta 10 urte hotelak eta turismoa kudeatzeko lanetan aritu ostean, 2013. urtearen hasieran bere karrera profesionala goitik behera aldatzea erabaki zuen. Blogen, marketin digitalaren eta sare sozialen munduan sartu zen buru-belarri.

Gainera, blog profesional bat sortu zuen eta hura kudeatzen aritu da 2 urte eta erdi pasatxo. Blog profesional horri esker, Interneten izen handia lortu du eta bere marka pertsonala kokatzen laguntzeko aurkezpen-gutun gisa balio izan dio eta, ondorioz, blogari ezagun bihurtu da sareko marketinaren alorrean.

Gaur egun, estrategia digitalak hobetu nahi dituzten sektore guztietako sareko marketineko aholkulari freelance da.

2015eko uztailetik aurrera, aholkulari freelance jarduera hori bere lanbide berriarekin batera uztartzen du: SEMrush enpresako gaztelaniazko edukien zuzendari orokorra.

Gaur egun, bere blogak 100.000 irakurle ditu hilean, bertan idazten dituen artikulu aldrari esker.

Hori dela-eta, Movistar eta gisako enpresek beren zerbitzuak kontratatu dituzte,  enpresa-blogean edukiak idatz ditzan. Berari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, bere blog profesionala bisita dezakezu.

Carlos Mateo
BeCash
BeCash

Carlos Mateo

Founder & CEO – BeCash

Elena Carasso
Mango
Mango

Elena Carasso

e-Commerce & eBusiness Managing Director – Mango

Jon Barrena
Merkatu
Merkatu

Jon Barrena

Co-founder & Managing Partner Marketing – Merkatu

Merkatu enpresak 10 urte baino gehiago daramatza sareko kanalaren bidez mundu-mailako enpresei negozioa garatzen eta eraldatzen laguntzen, konponbideak ekarriz eta kanal anitzeko negozio-estrategiak (sarean nahiz saretik kanpo) martxan jartzen lagunduz, Teknologia berrien bidez negozio-prozesuak definituz, irtenbide teknologikoak ezarriz, Sareko marketinaren bidez soluzio integralen bidez hedatzen lagunduz eta, finean, negozioa sortzeko enpresen eraldaketa digitaleko prozesuaren parte izanez.

Merkatu enpresaren sortzaileetako bat den Barrena espezialista da estrategia digitalean. Sektore guztietako enpresen negozioak garatzen laguntzen du ebusiness, ecommerce eta sareko marketinak osatzen duten proposamen integralaren bidez. Internet-munduan hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin, irakasle gisa ere aritzen da Kanal digitaleko eta Sareko marketinaren estrategiaren negozio-garapeneko espezialitateetako gradu ondokoetan.

Era berean, Barrenak parte hartzen du Spri-ren ECOMMERCE ekimena garatzen duen taldearekin. Aurten, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian ikusiko dugu.

José Carlos Cortizo
BrainSINS
BrainSINS

José Carlos Cortizo

Co-founder & Director of Marketing – BrainSINS

BrainSINS enpresaren zuzendaria eta sortzaileetako bat da, eCommerce-n erosketa-esperientzia pertsonalizatzeko enpresa. Hainbat teknologia-startuperen business angel eta aholkularia (SinDelantal, Ad-Pure, 5mimitos, Gamisfaction, Fotografía eCommerce…). Gamification World Congress ekitaldiaren sortzaileetako bat da, gamifikazioari buruzko nazioarteko gertaera garrantzitsuena.

Eduardo Saiz
La Salve Bilbao
La Salve Bilbao

Eduardo Saiz

Promoter – La Salve Bilbao

Ekonomia-zientzietan lizentziatura eskuratu ostean, Eduardo Saiz Lekue urtebetez Madrilen aritu zen lanean MAPFRE enpresan. Ondoren, EROSKIn hasi zen lanean, eta bertan hainbat postutan aritu zen lanean hemezortzi urtez, Marketinaren eta EROSKI markaren arduradun nagusi bilakatu arte, kontsumo handiko produktu-enpresa ezagunaren barnean.

2015en, Saizek bere postua utzi zuen supermerkatu-katean, eta lagun batekin batera, La Salve Bilbao garagardo-enpresa zuzentzen hasi zen, non presidenteorde-postua betetzen duen. Iparraldeko eremuan oso ezaguna zen marka bat berreskuratu nahi dute eta 2019rako Euskadiko merkatu-kuotaren % 10era iristea dute xede.

2015eko azaroan, European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizioko eszenatoki gainean ikusiko dugu.

Andrés García Gómez
SIfdi
SIfdi

Andrés García Martín

Director – SIfdi

Andrés García SIfdi enpresako zuzendaria da, atzerriko inbertsioen aholkularitzan espezializatutako aholkularitza.

Telekomunikazioen Ingeniaritzan lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean. Azken urtean, ikerketan aritu zen Dresdeneko Teknologia Biomedikoen Institutuan. SIfdi enpresan lanean hasi baino lehen, Invest in Spain enpresako Teknologia-zuzendaria eta Inbertitzaileentzako zerbitzuen buru izan zen. Bertan, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiaren arloko atzerriko inbertsioen arduraduna izan zen eta agentziaren barne-garapen teknologikoak kudeatzen zituen. Hori baino lehen, berriz, aholkulari teknologiko gisa egin zuen lan IBMeko nazioarteko operadoreen proiektuetan, Espainiako Merkataritza Bulegoak Düsseldorfen duen ordezkaritzako IT sailaren arduraduna izan zen eta Valladolideko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan aritu zen lanean.

Miguel Flecha
Accenture Interactive
Accenture Interactive

Miguel Flecha

Senior Manager – Accenture Interactive

María Gómez del Pozuelo
Womenalia
Womenalia

María Gómez del Pozuelo

Co-founder & CEO – Womenalia

María Gómez del Pozuelo Womenalia.com atariaren CEO eta sortzaileetako bat da. Atari hori emakumeentzako emakumeen munduko 1. sarea da.

Aditua da negozio berriak eta errendimendu handiko taldeak sortzen, baita berrikuntza-, teknologia-, Internet-, digitalizazio-, salmenta-, marketin-, emakume profesionalen eta ekintzaileen taldeak sortzen ere.

AIG, Avenue Publishing Group edo Air Miles gisako multinazionaletako zuzendaritza-postuetan karrera profesional luze baten ostean, Mariak bizimoduri beste norabide bat eman zion ekintzailetza-abentura bati ekinez.

Womenalia.com ataria sortu zuen. Teknologia-berrikuntzari buruzko Espainiako startup garrantzitsuenetako bat da eta munduan ibilbide luzea izateko aurreikuspen handiena duena ere bai. Mexikon lanean hastekotan da. Gainera, multinazionaletan zuzendari gisa izandako ibilbide luzea du.

Hiru urte eta hilabete gutxitan, Womenalia-k ia 300.000 emakumezko erabiltzaile lortu ditu eta nazioartekotze-prozesuan erabat murgilduta dago. Bost urtetan 20 milioi emakumezko erabiltzaile lortu nahi ditu 20 herrialdetan. Plataforma teknologiko bakar baten bidez, emakume bakoitzak bere helburu profesionala erdietsi dezan du xede. Emakume profesionalen beharren eta arazoen arabera, emakume horien guztien karrera-planak gauzatzeko modua irauliko du, baita sare sozialena eta batasunarena ere.

cedric-vandervynckt
Criteo
Criteo

Cédric Vandervynckt

Managing Director Southern Europe – Criteo

Cédric Vandervynckt Criteo enpresaren Europa hegoaldeko managing director da, emaitzaren marketin-kanpainak bultzatzeaz arduratzen den enpresa, kuantifikatzen erraza den errendimendu bat lortzeko. Bere karrera 2002an hasi zen, Netbooster enpresaren taldekide bihurtu zenean. Ondoren, Overture (Yahoo! Search) enpresan kontratatu zuten.

Espotting enpresan labur lanean aritu ostean, Microsoft enpresan aritu zen lanean bost urtez, batez ere MSN-n. Horrela, Vandervynckt Google enpresan hasi zen lanean. Bertan, SEEMEA (Europa hegoaldea eta iparraldea, Ekialde Hurbila eta Afrika) eremurako Search & Display estrategiaren buru izan zen.

Publizitate digitalean ia hamabost urteko esperientziarekin, Vandervynckt 2015ean hasi da Criteo enpresan lanean, eta urte horretan bertan hartuko du parte European Ecommerce Conference jardunaldian ere.

Manu Raivio
Frosmo
Frosmo

Manu Raivio

Technology Evangelist – Frosmo

Manu Raivio ebanjelari teknologikoa da Frosmo enpresan. Google-n ikasi zituen sareko lan teknologikoaren gorabeherak, Publisher produktu espezialista gisa aritu zen 5 urtez baino gehiagoz, Salmenta- eta ingeniari-taldeak elkar ulertzea izan zen bere egitekoa. Gaur egun, Frosmo-k zure sareko negozioa hazteko duen ikuspegiaren berri ematea da bere ogibidea Gainera, bakarrizketetan abila ere badenez, hizlari erakargarri ez ezik dibertigarria ere bada!

Cristina Juesas
Euskampus
Euskampus

Cristina Juesas

Dircom – Euskampus Fundazioa

Cristina Juesas Euskampus Fundazioko Dircom da. Zientzia-komunikazioan aditu izateaz gainera, UPV/EHUko eta Eusko Jaurlaritzako sare sozialetako Erabilera- eta Estilo-giden egile ere bada, baita “Comunicación de Crisis” liburu elektronikoaren egileetako bat ere.

unadocenade.com atariak kultura-blog onenaren bitakora-sari bat eman zion. Juesas kultura-blog horren sortzaileetako bat eta eduki-zuzendaria da. Bederatzi urte daramatza blogari gisa eta azken aldian bere lehen urratsak eman ditu ingelesezko blogosferan “A wander around digital identity” blogarekin.

Vitoria-Gasteizko Toastmasters klubeko zuzendaria da Juesas, baina Einnobar, TEDxAlmendraMediebal eta Passion for Knowledge-Quantum 13 gisako ekitaldien antolatzaileetako bat ere bada, besteak beste. Lehendik ere erakundeetan eta unibertsitateetan hitzaldiak eta konferentziak eman izan ditu eta aurten European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

Alberto Díaz
Digital Migration Partners
Digital Migration Partners

Alberto Díaz

Founder & CEO – Digital Migration Partners

Alberto Díaz Digital Migration Partners aholkularitza-enpresako bazkide da, erakundeak digitalki eraldatzeko lanetan aitzindaria den enpresa, eta ondorioz, arlo horretan esperientzia handia duena. Aholkularitza-enpresa horretarako lan egiteaz gainera, 2001ean Díazek Internet Garatzeko Goi-institutua (ISDI) sortu zuen eta, orduz geroztik, akademia-batzordeko kide da eta eraldatze digitalaren praktika zuzentzen du.

Bere karrera Procter & Gamble enpresan hasi zen. Bertan, hainbat ardura izan zituen Marketinaren, Salmenten eta Trade Marketinarekin arloetan. Sara Lee-n lanean aritu ostean Yahoo! enpresan hasi zen lanean 2001ean, Europa hegoaldeko negozio-garapenaren buru egiteko eta 2006ra arte enpresaren ecommerce atala izan zen Kelkoo atalaren country manager.

Díazek komunikabide-taldeetarako ere egin du lan, Metro egunkariaren zuzendari nagusi gisa eta Vocento taldearen Batzorde exekutiboko kide gisa, Postu hori merkaturatzailearen zuzendari orokor gisa eta beste hainbat batzordetan betetzen zituen postuekin uztartu zuen. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Julio Usandizaga
Internet Euskadi
Internet Euskadi

Julio Usandizaga

President – Internet Euskadi

Julio Usandizaga enpresario geldiezina da, enpresa-komunikazioaren arloan esperientzia luzea du, gizartea garatzen eta hobetzen lagunduko duten ekimenetan parte hartzeko eta horiek babesteko beti prest dagoena. Errugbi munduarekin lotura estua ere badu, profesional gisa aritu baita hainbat taldetan. Kirol horri esker, talde-lanean aritzeko izaera eta helburuak lortzeko nekaezintasuna eskuratu ditu.

Euskadiko Internet Elkarteko presidentea da, estatuko Interneteko elkarte zaharrenetako bat, eta ekintzaile nekaezina, komunikazio- eta sareko marketineko agentziaren sortzaile eta CEO lanak Comunica 720° enpresako lanarekin uztartzen ditu. Gainera, Comparar Aceite de Oliva enpresan ere parte hartzen du sortzaile eta presidente gisa eta inbertitzailea eta aholkularia da Coloriuris, SL enpresan.

Usandizaga, gainera, ohiko kolaboratzailea da Fundación Novia Salcedo gisako ekimenetan eta erakundeetan, ekintzailetzarako duen batzordean eta Lanaldi programan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian ikusiko dugu aurten.

Maria Corts
London & Partners
London & Partners

Maria Corts

Head of Southern Europe & LATAM – London & Partners

Mundu guztiko publizitate-agentzietan pilatutako 10 urte baino gehiagoko esperientziak Maria Corts benetako aditu egin dute marketinaren alorrean. Europa hegoaldeko eta Latinoamerikako London & Partners enpresako zuzendariak bere taldearekin batera egiten du lan eta eskualde horietako enpresei beren presentzia finkatzen laguntzen die Londres inguruan euren proiektuak hazteko asmoz.

Baina ez da Corts profesionalki garatu den toki bakarra. London & Partners enpresan lanean hasi baino lehen, California Technology Trade enpresan aritu zen lanean merkataritza-aditu gisa, baita Commerce Agency in London enpresan ere. Bertan, 3 urtez aritu zen lanean Kaliforniako enpresei beren negozioak Europan aurkezten lagunduz.

Corts aurrez aurre aritu da bezeroekin, bazkideekin eta Londresko negozio-komunitatearekin, eta bere nazioarteko izaerari esker, enpresa askori lagundu die beren mugetatik kanpo zabaltzen, beren estrategiak eta proiektuak hobetuta, Londresen nahiz oro har Erresuma Batu osoan inbertsioa lortzeko. European Ecommerce Conference jardunaldien hurrengo edizioan azalduko digu bere esperientzia.

Rodrigo Kuri
Banco Santander
Banco Santander

Rodrigo Kuri

Managing Director – Bank of the Future – Santander

Santander bankuko merkataritza-bankuan ia 15 urteko esperientziarekin, Rodrigo Kuri Taldearen Etorkizuneko Bankuaren buru da gaur egun. Madrilera bizitzera etorritako mexikar hau Santander bankuaren berrasmakuntza digitaleko estrategiak eta proiektuak entregatzeaz arduratzen da Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari.

Aurrez, Kurik Santander bankuaren Espainiarako Kanal anitzeko negozio-arloaren buru izan da. 10 urtez baino gehiagoz Mexikoko Santander bankurako aritu zen. Bertan, Inbertsio-bankuaren bazkide gisa hasi zen lanean, gero Segmentu txikizkarien zuzendari bihurtu zen, ondoren Mexiko Hiriko eskualde-zuzendaritzaren arduradun izendatu zuten eta azkenik Merkataritza-estrategiaren zuzendari orokor izatera heldu zen, segmentuen, produktuen, kanalen, CRMren eta marketinaren arloen buru izanez.

Ashoka Babes-sarearen (Ashoka Support Network) kide aktiboa den, gizarte-ekintzaileen nazioarteko sare handienekoa, Kurik aurten European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

Eduardo Sanz
Oney
Oney

Eduardo Sanz

Sales Manager – Oney

Eduardo Sanz Forriol Oney Servicios Financieros enpresaren merkataritza-zuzendaria da. Grupo Auchan taldeko finantza-erakunde hori espezialista da ordainketa-bitartekoetan eta finantzazio-soluzioetan eta bertan egiten du lan duela zortzi urte baino gehiago, konpainiaren merkataritza-estrategiaz eta ecommerce produktuaren ikuspegiaz eta kudeaketaz arduratuz, ordainketa-bitartekoetan berrikuntza bultzatuz eta ebusiness-ari finantzaziorako soluzioak ekarriz merkatuari.

Sanzek banaketa handiaren sektorearekin lotutako finantza-erakundeetan garatu du bere karrera profesionala, hala nola Servicios Financieros Carrefour, C&A eta General Electric Money Bank enpresetan. Enpresa horietan, marketin eta merkataritza arloko ardura-postuak izan ditu eta, beraz, kontsumoa finantzazioan aditu da profesional hau.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian, ebusiness finantzazioari buruz duen ikuspegiari, ezagutzei eta esperientziari buruz arituko da Sanz lehen pertsonan eta erantzun praktikoak eskainiko ditu eta aurre egin behar diogun merkatuari dagozkion erronka konplexurako.

Javier López de Haro
OpenBank
OpenBank

Javier López de Haro

Digital Strategy, Marketing & Communication Manager – OpenBank

Marina Serrano
Girls In Tech
Girls In Tech

Marina Serrano

Co-founder & Managing Director – Girls in Tech

Marina Serrano Montes mobile software developer da Telefónica I+Dn. Girls in Tech Spain erakundearen sortzaileetako bat eta MD da. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundearen xedea emakumearen papera indartzea da STEM arloetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) bai eta beren espiritu ekintzailea ere. GITSpain erakundeak ikuspegi barneratzailea du.

Granadako Unibertsitatean eta Lausanako (Suitzako) École Polytechnique Fédérale-n egin zituen Informatika Ingeniaritzako ikasketak. UGRko “Soft Computing and Intelligent agents” masterrarekin osatu zuen bere heziketa.

2008ko urrian hasi zen Telefónica I+Dn lanean eta orduz geroztik, hainbat proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan aritu da lanean, besteak beste, ehealth, mediku-informazioko sistemen garapenean, eta ospitaletarako lankidetza-tresnetan. Horrez gain, “SignSpeak” proiektu europarrean lankidetzan aritu da. Proiektuaren asmoa zeinuen hizkuntza automatikoki hautematea eta etengabe itzultzea zen.

Gaur egun, OpenTok izeneko mugikorretarako bideo-softwareko plataforma bat garatzen ari da buru-belarri (Tokbox ­ Silicon Valley).

Hizlari aritu zen Madrilgo Droidcon 2013n eta “Opinion survey for IT Professionals about women’s presence in ICT” inkestaren emaitzen aurkezpenean (2015eko ekaina, Madril) eta bere argitalpenen artean nabarmentzekoak dira Alberto de la Vegaren   “Historias de developers” liburuaneta “Automatic sign language recognition: a social approach” lanean izandako parte-hartzea.

Giza-adimenaren, teknologiaren, denbora errealeko komunikazioaren eta te-kikara baten zale amorratua da.

Luis Carbajo
SoloStocks
SoloStocks

Luis Carbajo

CEO – SoloStocks

Luis Carbajoren mundu digitaleko ibilbide profesionala 2005ean hasi zen, bere karrera merkataritza elektronikoan eta sareko marketinean arreta jartzen hasi zenean. Ia sei urtez, ardura-postuak bete zituen Amazon enpresako hainbat arlotan, Operazioen, Finantzen eta Erabiltzaile-esperientziaren arloetan.

2012. urtearen erdialdera, Carbajo kontseilari delegatu gisa hasi zen lanean SoloStocks enpresan, webgunea enpresen eta profesionalen arteko sareko salerosketen sektorean erreferente bihurtzeko xedez. Helburua soberan lortu du ingeniari industrial honek. SoloStocks enpresaren CEO European Ecommerce Conference jardunaldiko eszenatokira igoko da bederatzigarren edizio honetan bere esperientzia luzearen berri emateko.

Carbajok “Conseguir lo imposible” liburua ere idatzi du. Lan horretan, sarean saltzeko teknologia berriak nola aprobetxatu azaltzen du, baita enpresek beren jarduerarekin hasteko baliabide gutxi badituzte ere.

Elsa Bahamonde
Criteo
Criteo

Elsa Bahamonde

Managing Director Spain & Portugal – Criteo

Elsa Bahamonde Bourgain Criteo enpresako Espainia eta Portugalgo managing director da. 2010etik aurrera ari da bertan lanean, enpresa zabaltze-prozesuan bete-betean zegoen garaitik, alegia. Bost urte hauetan, Criteo enpresak Espainian 10 bezero izatetik gaur egun dituen ehunka izatera arte handitu du Bahamondek, nazioartean ere hazkundea antzerakoa izan da.

Bahamondek 10 urteko esperientzia du publizitatearen eta Interneten munduan. Zentzu horretan, profesional honek zuzendaritzako hainbat ardura-postu bete ditu Estrategia-, Negozio-garapeneko eta Salmenta-arloetan. Bereziki, modarekin, bidaiekin, isilpeko dokumentuekin eta telekomunikazioekin lotutako produktuekin aritu da lanean.

Criteo enpresan lanean hasi baino lehen, Bahamonde Espainiako eta Portugalgo country manager izan zen Pixmania enpresan eta, gainera Espainiako country manager izan zen Vente-Privee enpresan hiru urtez baino gehiagoz. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Daniel Ruiz
DataCentric
DataCentric

Daniel Ruiz

CIO – DataCentric

Bruno Fernández
Enisa
Enisa

Bruno Fernández

CEO – Enisa

Bruno Fernández Scrimieri Enisa enpresako kontseilari delegatua da. Enisa Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mendeko enpresa publikoa da eta partizipazio bidezko maileguen bidez ETEak finantzatzen ditu.

Ez da Espainiako Administrazioan bete duen postu bakarra, merkataritzarekin eta erakundeen arteko ekonomia-harremanekin lotutako postuak bete ditu, hala nola, Estatuko Turismo eta Merkataritza idazkariaren aholkularietako bat izan da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Nazioarteko Gaietarako aholkularietako bat eta Kanpo Merkataritzarako Administrazio Batzordeko (ICEX) idazkaria.

2008tik 2012ra Espainiako merkataritza-bulegoko ekonomia-aholkularia izan zen Casanblancan eta Moda, Habitat eta Kultura-industria arloko zuzendaria ICEX batzordean. Fernándezek London School of Economics eskolan, IESEn eta Harvard Unibertsitateko Errege Eskola Konplutensean osatu ditu bere ekonomialari-ikasketak. European Ecommerce Conference jardunaldien hurrengo edizioan hartuko du parte.

Álex Fernández
24symbols
24symbols

Álex Fernández

Senior Publisher Relations – 24symbols

Aspaldikoa da Álex Fernándezek argitaletxeekiko duen pasioa. Unibertsitatean ezagutu zituen argitaletxeen sektoreko isileko kontuak eta baita editoreen lan ezezagun eta nolabait anonimoa ere. Lizentziadun egin zenean, publishing-ikastaro bat egin zuen Ateneu Barcelonès-en. Gero, Ediciones Acantilado argitaletxean aritu zen denbora-tarte labur batez eta, ondoren, Norma Editorial argitaletxean kontratatu zuten.

3 urtez, Fernándezek ¡Dibus! aldizkaria zuzendu zuen eta handik mahai-editore izatera pasatu zen. Laster, Europako eta Amerikako komiki-lerroen zuzendari-editore izatera pasatu zen. Bide eta helburu berrien bila, 2014an 24symbols plataformako eduki-taldean hasi zen lanean, argitaletxe-munduko Spotify bihurtu nahi duen irakurketa-plataforma digitalean, alegian.

Gaur egun, 24symbols enpresako editore-harremanetarako taldeko kide senior, tebeo-editore eta digitalarekiko apasionatu honek, komikien Spaceman Books argitaletxe independentean ere kolaboratzen du eta “Komikiak eta nobela grafikoak” irakasgaiaren irakasle da Santillanaren Edizio Masterrean. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Elena Gómez del Pozuelo
Adigital
Adigital

Elena Gómez del Pozuelo

President – Adigital

Enpresa-proiektu berriak hastea eta bultzatzea zen Elena Gómez del Pozueloren pasioa. Ekintzaile porrokatu hau La Cigüeña del Bebé enpresaren sortzaile da, gaur egun BebeDeParis gisa ezagutzen den eCommerce enpresa.

2000. urtean, Adigital elkarteko zuzendariak www.secretariaplus.com eta www.directivosplus.com webguneak sortu zituen, USG People enpresari saldu zizkion bi enpresa. Webgune horiek garai hartan ideia berri bat azaleratu zuten, izan ere, garai hartan ez baitzegoen gaur egun ezagutzen dugun LinkedIn gisako profesionalen sare sozialik.

CEOEko Zuzendaritza-batzordeko Batzorde exekutiboko kidea eta CEOEko Datuen babeserako batzordeko presidentea izateaz gainera, Gómez de Pozuelo akzioduna eta kontseilaria da hiru startupetan: Íncipy, estrategia, berrikuntza eta eraldatze digitalari buruzko plataforma; Inesdi, Marketin digitalaren, Bitarteko sozialetan, Ecommercen, Web-analisien eta SEOren arloetan trebatzeko zentro digital eta presentziala, eta Womenalia, emakume profesionalen sare soziala.

Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteko (Adigital) presidentea eta “Nunca olvides esto… Los mejores consejos de grandes directivos españoles” eta “Todavía crees que somos las que servimos el café” lanen idazlea, 20 urtez Marketin Zuzenaren Espainiako Elkarteko eta Merkataritza Elektronikoko Espainiako Elkarteko zuzendari nagusia izan da. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Daniel Ortiz
Endesa
Endesa

Daniel Ortiz

Director of Sales Channels and Marketing Product – Endesa

Isidro González
OCU
OCU

Isidro González de Vega

Institutional Relations – OCU

Isidro González de Vega Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteko (OCU) Erakunde-harremanen eta Komunikazioen saileko arduraduna da. kontsumitzaileei informazioa eta arreta eskaintzen dizkien irabazi asmorik gabeko elkartea OCU.

González erakunde arteko harremanen eta nazioarteko harremanen estrategiak garatzeaz eta exekutatzeaz, stakeholder-ekin harremanetan egoteaz, lege-garapenei buruzko aholkuak emateaz, komunikazio-estrategiez, elkartea ordezkatzeaz eta ekitaldiak antolatzeaz arduratzen da.

Erakunde harremanen arduradun izanik, aholkulari gisa ere jardun du askotan, baita Llorente & Cuenca enpresako Gai Publikoetarako aholkulari gisa ere. Lankidetza-ekonomiari buruz hitz egingo du European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Isabel Espuelas
ICEX
ICEX

Isabel Espuelas

Head Department of ICT & Digital Content – ICEX

Marta Panera
Showroomprive
Showroomprive

Marta Panera

International PR & Communication Director (Spain, Portugal & Italy) – Showroomprive

Marta Panera Espainiako, Italiako eta Portugalgo Showroomprive.com atariko Komunikazioko Nazioarteko Zuzendaria da eta Harreman Publikoak eta enpresa bereko Negozioa garatzeko arduraduna da Espainian. Espainiako Merkataritza Elektronikoko Buruzagien Klubeko kidea, Espainiako Omnichannel Retail Council elkartzeko presidenteordea ere bada.

Panera, gainera, D/A Retail “Generation Off/On 40 under 40” argitalpenak Espainiako ikuspegi digitaleko 40 urtez azpiko 40 pertsona ezagunenetako bat bezala aukeratu du. Marketinean espezializatutako gizarte-komunikazioko kazetari hau ohiko hizlaria da Marketinari eta Ecommerceri, Sareko izen-onari, Komunikazio korporatiboari eta Marketin digitalari buruzko kongresuetan eta Bronze Global Mercury Award bat jaso du “Web Sites/Emergin Media: Social Network” kategorian, Unilever (TRESemmé) enpresaren Take Beauty Online kanpainagatik.

Showroomprive.com atarian lanean hasi baino lehen, Panera Marco de Comunicación harreman publikoetarako agentziako Online sailaren head izan zen eta enpresa bereko Komunikazio korporatiboaren eta Produktuaren zuzendaria izan zen, baita Espainiako Publicis Group enpresako nazioarteko bezeroen Komunikazio-zuzendaria eta ECCO International Communications harreman publikoen sarearen Negozio-garapeneko zuzendaria ere. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientziaren berri emango digu.

Gonzalo Úrculo
Naranjas del Carmen
Naranjas del Carmen

Gonzalo Úrculo

Co-founder – Naranjas del Carmen

2.0 nekazaria izanik, Gonzalo Úrculo Naranjas del Carmen enpresaren sortzaileetako bat da, bere anaia-arrebekin batera. Enpresa horretan, crowdfarming-a egiten da, sharing economy-aren adibide argia nekazaritzan. Negozio-eredu honetan kontsumitzailea laborantza-prozesuaren parte izatera pasatzen da eta elikagaiak xahutzea saihesten da.

Naranjas del Carmen enpresan laboreak landatu, bildu eta Europa guztiko azken kontsumitzaileei bidaltzen diete eta sarearen bidez zitriko gehien esportatzen dituen enpresa izatera iritsi da.

Úrculok, gainera, HUI! komunitatea ere sortu du, etxeetan barazkiak landatzeko Adimen Artifizialeko algoritmoak erabiltzen dituzten hiri-nekazarien komunitatea, erabiltzaileen esperientzietan oinarrituta. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian azalduko digu nola funtzionatzen duen crowdfarming-ak eta zein abantaila dituen.

Ignacio de la Hera
Etece
Etece

Ignacio de la Hera

Managing Director – Etece

Enpresen zuzendaritzan eta Zuzenbidean lizentziaduna Pablo de Olavide Unibertsitatean. 2014ko urrian, etece enpresan hasi zen lanean zuzendari nagusi gisa. 2012tik aurrera, Sendmoments enpresako Herrialdeko manager postuan aritu zen eta startupa Espainian ezartzearen eta marketin digitalaren estrategiaren arduradun izan zen. 2008tik aurrera, Zieltraffic enpresan aritu zen lanean, sareko marketinean aditu den Alemaniako enpresan. Bertan Espainiako Zieltraffic enpresako buru izan zen. Bere ibilbide guztia sareko marketinaren eta estrategia digitalen inguruan biratzen da.

Daniel Tallón
Just Eat
Just Eat

Daniel Tallón

Marketing Director Spain – Just Eat

Daniel Tallón Just Eat España enpresako Marketin-taldean lan egiten du 2010etik. Bi aldeek onurak izateko elkartrukea sortzeko, eraikitzeko eta mantentzeko diseinatutako programak aztertzea, plangintza egitea, inplementatzea eta kontrolatzea edota erakundearen helburuak lortzeko eskariaren mailan, denboran eta osaeran eragitea, profesional hau aditua da marketinaren sektorean.

Artearen eta negozioen apasionatu honen obsesio handiena lankidetzan jardutea da, mundu soilagoa eta gertuagokoa sortzeko. Merkataritza elektronikoa eta iraultza digitalean aktibo parte hartzeko ideia bi motibazio dira Just Eat enpresako marketin-zuzendariarentzat. Etxera janaria banatzeko marka onena eta enpresa gogoangarri bat bihurtzeko egiten du lan.

Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da bere esperientzia profesionalaren berri emateko.

Ruth Guerrero
Decoramus
Decoramus

Ruth Guerrero

Founder & CEO – Decoramus

Ruth Guerreroren karreraren zati handiena Internetekin lotuta egon da. Decoramus.com atariaren sortzailea, Marketing Online, Social Media eta merkataritza elektronikoko aholkularia eta hezitzailea ere bada. Hiru trebetasun horietan nabarmen jakin izan du nabarmentzen.

Barraskilo-mukizko krematik hasi eta girotzeko gailu industrialetara, Guerrerok denetarik saldu du sarean. Azken bi urte hauetan, Decoramus Network proiektuan aritu da bete-betean bere bi bazkideekin. Altzariak eta dekorazioa saltzen espezializatutako marketplace sare hori emakumeei zuzenduta dago eta bere langilean % 100 emakumeak dira.

Decoramus sortu aurretik, Guerrerok web-garatzaile gisa aritu zen Iberdrola, Vodafone edo Jazztel bezalako enpresen proiektuetarako. Azken urte hauetan lidergo-postuak bete ditu bere pasioan: sareko marketinean eta merkataritza elektronikoan.

Josean Rodríguez
Adegi
Adegi

Josean Rodríguez

Entrepreneurship Manager – ADEGI

Josean Rodríguezek Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko (Adegi) komunikazio eta estrategia digitaleko arloko egitekoak kudeatzen eta exekutatzen ditu 2008az geroztik. Bere erantzukizunen artean dago, besteak beste, eduki digitalak sortzea (hala ikus-entzunezkoak nola Community Manager gisa duen funtzioarekin lotutakoak).

Zinez uste du abilezia digitalak eta markaren sareko estrategia on bat ezinbestekoak direla industria-ingurunean lan egiten duten ezagutza profesionalentzat, bere postutik pedagogia egiten du eta enpresa-munduak ezagutza hori beren komunikazio- eta salmenta-prozesuetan txerta ditzan ebanjelizatzen aritzen da. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian hartuko du parte.

Ekintzaile gisa duen izaeragatik, 2011. urtean Ekintzaileen foroa sortzeko izendatu zuten Adegi Elkartean bertan, Gipuzkoako ekintzaile ezagunek sortutako ezagutza aztertzeko. Bere motibazioa: sareko kideek beren esperientziak partekatzeko eta beren talentuak eta bakoitzak bere arloan eta bizipenetan sortutako ezagutza konektatzeko gune komun bat sortzea.

María Sobrino
CNMC
CNMC

María Sobrino

Sub-director of Studies and Reports in the Department of Competition Promotion – CNMC

María Sobrinok Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren artean garatu du bere jarduera profesionala. Sustapen-zuzendaritzako Ikerketen azpizuzendaritzako Arloko zuzendari postua eta Europar Batasuneko Merkataritza-politikarako Azpizuzendaritza orokorraren zerbitzu-zuzendari postua bete ditu toki horietan, hurrenez hurren.

CNMC 2013an sortu zen eta orduz geroztik hasi zen lanean bertan Sobrino eta Garraio-zuzendaritzako Trenbide-alorreko eta Posta-alorreko azpizuzendari lanetan aritu da.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian CNMCko Lehia Sustatzeko Saileko Ikerketen eta Txostenen Azpizuzendariak parte hartuko du eta Espainian lankidetza-ekonomiak duen inpaktuari buruz hitz egingo digu.

Asier Basterretxea
SociosInversores
SociosInversores

Asier Basterretxea-Gómez

Corporate Director – SociosInversores

Asier Basterretxea-Gómez SociosInversores enpresaren zuzendari korporatiboa da, enpresa-proiektuen talde-inbertsioan liderra den enpresa hori gaztelania hitz egiten den 19 herrialdetan dago eta, 2012an, Interneteko enpresa onenaren saria eman zion Espainiako Senatuak eta, 2013an, Urteko webgune onenarena.

Ez da Basterretxea-Gómezek duen lehen ardura-postua. Ingeniari industrial honek zuzendaritza-postuak bete ditu hainbat nazioarteko enpresetan, besteak beste, PERA, Lloyd’s Register edo Everis enpresan. Gainera, Neuos estrategia-aholkularitzako boutiquea sortu eta zuzendu zuen.

Basterretxea-Gómez I+G+B ingeniari gisa ere aritu da lanean Rolls Royce Aeroespacial enpresan, nahiz eta ia bere karrera guztia estrategia-aholkularitzan aritu den, Ekintzailetza eta Berrikuntza arloetan arreta berezia jarrita. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian parte hartuko du aurten.

Natalia Gómez del Pozuelo

Natalia Gómez del Pozuelo

Expert in Communication and Public Speaking

Natalia Gómez del Pozuelori benetan gustatzen zaiona komunikatzen ongi pasatzea da. Hainbat multinazionaletako Komunikazioan eta Marketinean eskumenak dituzten zuzendaritza postuetan 15 urte baino gehiagoko esperientzia du eta bertan proiektuak, marketina eta komunikazioa kudeatzeko gaitasunak garatu ahal izan zituen. 2007an, ordea, Gómez del Pozuelok bere lana utzi zuen bere benetako pasioan jarduteko: idazten.

Enpresa-munduko profesional honentzat, hainbat herrialdetan lan egin izanak ulerrarazten lagundu dio arrazoia izatea ez dela garrantzitsua. Begiak zabalik izatea eta sortzailea izatea ezinbesteko faktorea da enpresetan eta baita bere bizitza-filosofian ere, errealitateari hainbat ikuspuntutatik begiratzen uzten baitizu.

Orduz geroztik, Gómez del Pozuelok 10 liburu eta artikulu ugari idatzi ditu.

2015eko azaroaren 18 eta 19an egingo den European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioko Women in Tech sailean hartuko du parte.

Iñaki Telletxea
Grupo SPRI
Grupo SPRI

Iñaki Telletxea

Director of Business Promotion – SPRI

José Ignacio Tellechea Fernández Enpresa-sustapeneko eta Invest Basque Country-ko arduraduna da SPRI agentziako nazioarteko alorrean. Ez da Euskadiko inbertsioen profesional honek betetzen duen lehen ardura-postua, Laboral Kutxako Ekoizpen-ingeniaritza saileko zuzendari, K-2000 enpresako Galdakaoko eta Madrilgo Ekoizpen-arduradun edo Forjas de Precisión de Legazpia enpresako zuzendari orokor izatera iritsi zen.

Teknologian eta industria-ekoizpenean duen ibilbide luze horretan, Bedaux Española edo General Motors bezalako enpresetan ere aritu da lanean. SPRI taldean enpresa-sustapeneko zuzendari-lanetan hasi baino lehen, Tellecheak beste postu batzuk ere bete ditu, besteak beste, SPRI agentziako Sektore-sustapeneko zuzendari eta nazioartekotzeko zuzendariorde orokor izan da eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Teknologia- eta Industria-garapenerako sailburuorde.

Aurten, European Ecommerce Conference jardunaldiko bederatzigarren edizioan hartuko du parte Tellecheak, jardunaldian egingo den inbertsio-foroan.

José Luis Zimmermann
Adigital
Adigital

José Luis Zimmermann

Managing Director – Adigital & Confianza Online

Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkartearen (Adigital) zuzendari orokorra da eta postu bera bete zuen Merkataritza Elektronikoaren Espainiako Agentzia eta Merkataritza Elektronikoko eta Marketin Zuzeneko Espainiako Federazioa (Fecemd) izena zuenean ere. Confianza Online-ren zuzendari orokorra ere bada.

Hainbat hezkuntza-erakundetako laguntzaile ere baden José Luis Ekonomian lizentziaduna da eta Masterra du Kazetaritzan eta Komunikazioan. Arlo horietan garatu du bere karrera profesionala.

teresa-garbayo
Perfumerías IF
Perfumerías IF

Teresa Garbayo

Head of Online Area – Perfumerías IF

Teresa Garbayo Perfumerías If enpresaren sare-arloko arduraduna da, iraultza digitala deritzonari aurre egiten ari zaion enpresaren adibide bat, sarean inolako presentziarik ez duen enpresa kanal anitzeko errealitate batera eboluzionatzeko gogor egiten du lan oso lehiakorra den ingurune batean, non omnikanaltasuna joera bihurtu den sareko mundura pixkanaka egokitzen ari diren denda fisikoen artean.

Bere esperientzia retail arloan 2003an hasi zen, First Data enpresako Marketin- eta Bezeroen arretarako arloetan lanean aritu ostean. Gaur egun, aipatu lurrun-dendako sare-arloaz eta datozen urteetarako estrategia digitalaz arduratzen da.

2015ean, European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizioan izango dugu eta sektorean izan duen esperientzia kontatuko digu.

Ana Etxebarria
Quarizmi
Quarizmi

Ana Etxebarria

Co-founder & COO – Quarizmi

Ana Etxebarría Románen karrera erabiltzailearen esperientzia ezartzean oinarritu da eta, hori dela-eta, 2014an Quarizmi sortu zuen, bai taldea bai bezeroa modu bikain batean tratatu daitezen lortu nahian. Bezeroaren asebetetze-neurketak ezartzeak eta horren jarraipena egiteak, bai eta hobetzeko beharrak, sistema eta hobari berriak ezartzera eraman dute beren langileen artean.

Nahiz eta azken 10 urteetan Etxebarría bezeroaren asebetetzean aritu den, bere karrera profesionalean zehar hainbat zuzendaritza-postu bete ditu Panda Security gisako enpresetan. Enpresa horretan, Produktu-saileko Diruzaintza-atalaren zuzendaria, Laguntza teknikoko atalaren eta mundu osoko bezeroaren arreta-arloko zuzendaria, Laguntza-zuzendaria eta Erabiltzaile-esperientziaren buru (CXO) izan zen.

2015etik aurrera, Quarizmi enpresaren Chief Operations Officer ere bada. Enpresaren balioak ezartzeaz eta definitzeaz, giza-taldea biltzeaz eta zaintzeaz arduratzen da. Horrez gain, bere laguntza behar duten eremu guztietan laguntzen du. Etxebarriak emakume ekintzailearen paperetik hitz egingo digu Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Juan Tomás Hernani
Satlantis
Satlantis

Juan Tomás Hernani

Co-founder & CEO – Satlantis Microsats

Juan Tomás Hernani Satlantis Microsats sortzaileetako bat eta CEO da, Floridako Unibertsitateak, Elecnor-Deimos taldeak eta profesional-talde batek jaurtitako mikrosateliteei buruzko konpainia. Profesionaletako bat Garmendia ministro ohia da.

Universidad de Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza-kudeaketaren irakaslea Modalia enpresako, Espainiako sareko eta modako merkataritza-gune handieneko, presidente ez-exekutiboa da. Enpresa hori 3i, Bertelsmann taldeak BBVA bankuak sortu dute. Hernani, gainera, Egile Group taldeko kide da, negozio aeroespazialean negozioan aritzen diren zehaztasun handiko mekanikarien taldekoa.

30 urte baino gehiagoko esperientzia duen ingeniari industrial eta ekonomialari hau Berrikuntza eta Industria idazkari nagusi gisa aritu da lanean ESSen, Europako espalazio-iturrian, Danimarkako eta Suediako gobernuek bultzatutako azpiegitura zientifiko batean, 1,8 bilioi dolarretako inbertsioa duena.

Gainera, Europako eskualdeei eta Europako Batzordearekin batera S3 estrategian lagundu die eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusi izan da, baita Teknologia Industrialaren Garapenerako Zentroko (CDTI) eta Genoma Fundazioko presidentea eta Zientzia eta Teknologiako Espainiako Fundazioko (FECYT) presidenteordea ere. Aurten European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioko eszenatokira igoko da.

Saioa Eibar
Solidartes
Solidartes

Saioa Eibar

Founder & CEO – Solidartes.com

15 urte enpresa aholkularitzan eta enpresa pribatuan jardun ostean, Saioa Eibarrek ekintzailetzari ekin zion Solidarters.com ataria sortzeko. Plataforma horretan art lover-ak, artistak, sortzaileak eta gizarte-proiektuak biltzen dira, ezagutza partekatzeko, beren talentua erakusteko eta gizarte-auziak babesteko, artea erosiz.

Proiektu horren bidez, Eibarrek sortzaileen beharrei konponbide bat eman nahi zien, jarraitzaileekin interaktuatzeko, beren lanak salgai jartzeko eta beren talentua zabaltzeko plataforma seguru bat emanez. Solidarters.com artean espezializatutako gizarte-sare bat, non talentua den protagonista eta konpromiso solidaritatea “must” bat.

Ekintzaile honek merkatu batean beste modu batera eginda lehiatzeko borrokatuz eman zuen azken urratsa, pertsonak tartean sartuz, artea eta kultura eskuragarriago eginez eta hori guztia gure ingurunearekin ekonomikoki arduratsu izanez. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian emango digu bere esperientziaren berri.

Elena González
logo-red-es-b
logo-red-es

Elena González

Deputy Director of Digital Economy – red.es

Marta Ayed
Confianza Online
Confianza Online

Marta Ayed

Deputy Director – Confianza Online

Marta Ayed Confianza Online elkartearen zuzendariordea da, 2003an Autocontrol eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkartea (Adigital) erakundeek sortutako elkartea, sarearen bidez erabiltzaileek egiten dituzten ekintzetan konfiantza areagotzeko asmoarekin. Horrela, enpresak parametro jakin batzuk oinarri hartuta sakon aztertzen ditu eta konpromiso etikoa erakusten duten web-orriek elkartearen zigilua erakusten dute.

Teknologia berrietan, Datuen babesean eta Kontsumoaren zuzenbidean espezializatutako abokatua eta Arbitraje-junta nazionaleko eta Madrilgo Erkidegoko Kontsumoaren arbitraje-institutuko arbitroa da. Ayed, gainera, hainbat masterretako eta funtzionarioak trebatzeko heziketa-programetako irakaslea ere bada, baita datuak babesteko auditorea ere.

Ayed European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioan izango da eta Confianza Online elkarteak egin duen ikerketa bat aurkeztuko digu.

Jordi Balañà
Cofidis
Cofidis

Jordi Balañà

Internal Control Manager Cofidis

Francisco Puertas
Accenture Strategy
Accenture Strategy

Francisco Puertas

Managing Director – Accenture Strategy

Oswaldo Lorenzo
Desuto Business School
Desuto Business School

Oswaldo Lorenzo

Professor of Management – Desuto Business School

Bárbara Yuste
Adigital
Adigital

Bárbara Yuste

Communications Director – Adigital

Kazetaria eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkarteko (Adigital) komunikazio-zuzendaria, Bárbara Yuste Proiektuen, Zabalkundearen eta Komunitateen arduradun ere bada Bez.es enpresan, bere ekintzaile-gaitasunak probatzen ari den komunikabide digital berri bat.

Kazetaritza eta Sare sozialen irakasle da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Camilo José Cela Unibertsitatean, hurrenez hurren. Yuste Eduki digitalen eta Sare sozialen arduradun izan zen SEK Heziketa-institutuan eta UCJCen. Azken horretan, Prentsa-buru lanak ere egin zituen.

Kazetaritzaren eta Komunikazio digitalaren arloan duen 14 urte baino gehiagoko esperientziak azaltzen dute komunikabide digitaletan eta sareko komunikazioan dituen gaitasun aurreratuak. Esperientzia horri esker, gai horiei lotutako hainbat masterretan eta graduondoetan ere hartu du parte.

Yustek egiteko ugari bete ditu ABC bezalako komunikabideetan; argitalpen horretan, esaterako, Komunikabideak eta Sareak ataleko arduradun izan zen, edota teknologia- edo ekintzailetza-arloko enpresetan ere, Red Innova-n, esaterako. Café&Periodismo atariaren sortzaileetako bat da eta “Emprender en Periodismo” liburua idatzi du. European Ecommerce Conference jardunaldien hurrengo edizioan hartuko du parte.

María Álvarez
Adigital
Adigital

María Álvarez

Manager of Public Affairs and Institutional Relationships – Adigital

María Álvarez Caro Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteko (Adigital) Gai Publikoen eta Erakunde-harremanen managerra da. Postu hori Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakasten den Jabetza Intelektualari eta Teknologia Berriei buruzko Zuzenbide Masterreko irakasle-laguntzaile lanarekin uztartzen du.

Zuzenbidean lizentziatu da eta benetako aditua datuen babesean, informazioaren sarbidean eta gardentasunean. Esaterako, “Derecho al olvido en Internet: el nuevo paradigma de la privacidad en la Era Digital” monografiaren egilea da. Lan horrekin, gainera, San Pablo CEU Unibertsitateko Google-ren Pribatutasuna, Gizartea eta Berrikuntza Katedraren 2013ko Ikerketa saria irabazi zuen.

2015eko azaroaren 18 eta 19an egingo den European Ecommerce Conference jardunaldiko lankidetza-ekonomiari buruzko sailean hartuko du parte.

Joana Sánchez
Íncipy
Íncipy

Joana Sánchez

President & co-founder – Ingroup (Íncipy, Inesdi, Increnta, Incube) & VP – Adigital

Joana Sánchezen karrera ekintzailetzari eta ekonomia digitaleko enpresak kudeatzeari lotuta egon da, baita erakunde handiak eta zuzendaritzak digitalki eraldatzera ere. Enpresaria, ekintzailea eta zuzendaria. Taldeak zuzentzen 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, gehi CEO eta zuzendaritza exekutiboko funtzioekin, bere lan egiteko moldea pertsonetara, negoziora eta emaitzetara bideratu du.

Internet, editorial, komunikazio, finantza, turismo eta merkataritza elektronikoko sektoreetako negozio-arlo berriak garatzea eta kudeatzea dira adibidez Sánchezek dituen gaitasunetako batzuk. Besteak beste CEO izan da Grupo Planeta enpresako ecommerce sailean, MuchoViaje.com taldearen presidentea eta Deutsche Bank SAE enpresaren marketin eta berrikuntza zuzendaria.

Azken 5 urte hauetan, beren sektorean lider diren hainbat enpresa sortu ditu eta horietan inbertitu du. Adibidez, Íncipy, Inesdi, Womenalia, Increnta, Incube eta Ozongo. Sektore teknologikoko emakume honek “Mujeres Consejeras” blogean idazten ditu bere ideiak. Blog horrek BlogosferaRRHH 2012 sarien zilarrezko saria lortu zuen; gainera, Expansion egunkariko “Líderes Digitales” blogean ere idazten du. European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

Juanjo Azcárate
CCC
CCC

Juanjo Azcárate

CEO – CCC

Juanjo Azcárate Contrapunto publizitate-agentziaren, Dimensión marketin-enpresaren eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Agentzia (Adigital) elkartearen bazkide-sortzaileetako bat da.

Duela 45 urtetik hona CCC (Cursos Comerciales por Correspondencia) enpresaren kontseilari delegatua da. Gure herrialdean urruneko hezkuntzan erreferente den enpresa duela 75 urte baino gehiago sortu zen, 280 lanbidetarako trebetasun-eskaintza du eta 3 milioi ikasle baino gehiago hezi ditu 80 herrialdetan baino gehiagotan.

Ekintzaile honek dozena ekintzailetza-proiektutan baino gehiagotan inbertitu du. Besteak beste, Womenalia emakume profesionalen sare sozialean. Azcáratek gertatu diren aldaketa teknologikoetara eta sozialetara ongi moldatzen jakin du. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokian ikusiko dugu.

Miguel Ferrer
Sharing España
Sharing España

Miguel Ferrer

Consultant & Advisor – Sharing España

Miguel Ferrer BRKTHR enpresaren zuzendaria eta sortzailea da. Gai publikoetan eta ekonomia-sektoreko hainbat alorretako araudietan duen esperientzia dela-eta, bere lana berrikuntzari eta negozio-eredu disruptibo berriei lotutako araudia sustatzean eta egokitzean jarri du arreta, baita interesak defendatzeko enpresa-koalizioak bultzatzen laguntzean ere. Gainera, politika publikoen irakasle da Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Erakunde-harreman Profesionalen Espainiako Elkartearen (APRI) Zuzendaritza-batzordeko kide ere bada.

Ikasketei dagokienez, Zuzenbidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, Ramon Llull-ESADE Unibertsitateko Masterra du Jabetza Intelektualean eta Informazioaren Gizartean eta Europako erakundeetan hainbat ikastaro egin ditu.

Sharing España eta OuiShare kolektiboan kolaboratzen du eta lankidetza-negozioen eta P2P gidalerroei eta araudiei buruzko blog bat du, www.ecolaborativa.com.

Josean Izarra
El Mundo País Vasco
El Mundo País Vasco

Josean Izarra

Director – El Mundo País Vasco

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí