EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Ecomm Best Practices

Basic Pass + Gold Pass

Ecomm Best Practices

Moderatzen: Julio Usandizaga (Asociación Internet Euskadi)

Merkataritza elektronikoko estrategia on baten funtsa 360º-ko ikuspegi bat izatean datza eta enpresen negozio-arloetako bakoitzean tresna digitalak izan behar ditu. Hori dela-eta, European Ecommerce Conference gertaera guztiz transbertsal eta diziplina anitzekoa da, eCommerce modu horretan tratatzen duen bakarra Europan.

Alabaina, sareko denden eta sareko salmentan aditu nagusi direnen praktika onenak nabarmentzea ezinbestekoa zen. Hori da Ecommerce Summit: antolatzen ditugun hitzaldietatik eta jardueretatik abiatuta nahi duzun bezala eraiki ahal izango duzun EECren barneko gertaera.

Merkataritza elektronikoa transbertsala da eta ekitaldiko eduki guzti-guztietan arnas daiteke. Alabaina, arrakasta-kasuetan eta praktika onetan definitutako programa batean bizitza propioa eman nahi diogu. Programa horretan hizlari hauek arituko dira:

 

Txostengileak

Carme Artigas
Synergic Partners
Synergic Partners

Carme Artigas

Founder – Synergic Partners

Synergic Partners enpresaren bazkide-sortzailea da; Big Data, Data Science eta Data Engineering arloetan espezializatutako estrategia- eta teknologia-aholkularitzako enpresa.

Carme CEOEren Teknologia eta Berrikuntza Batzordeko eta IDSE Columbia Unibertsitateko (NYC) Industry Advisory Board-eko kide da eta Big Datari buruzko hizlari ere bada Strata +Hadoop World gisako nazioarteko foroetan. Horrez gain, irakasle-laguntzaile gisa ere ibiltzen da teknologia berriei, Big Datari eta berrikuntzari buruzko hainbat master-programetan.

Carmek 18 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, hala zuzendaritza-postuetan nola aholkulari gisa teknologia-sektoreko enpresa multinazionaletan, publikoetan eta pribatuetan.

Carmek MSc du Kimika-ingeniaritzan IQSn, Kimika-zientzietan lizentziaduna da Ramon Llull Unibertsitatean,  Graduondokoa du industria-enpresen zuzendaritzan eta Arrisku-kapitalean Hezkuntza Exekutiboa Kaliforniako Berkeley University- Haas School-en.

Beatriz Oficialdegui
Destinia
Destinia

Beatriz Oficialdegui

Marketing Director – Destinia

Beatriz Oficialdegui Destinia enpresako marketin-zuzendaria da, Espainiako bidaia-agentzia nagusietako bat. Ameriketako Estatu Batuetan hasi zuen bere ibilbide profesionala, paperaren sektoreko nazioarteko enpresa bateko marketin-sailean lanean: Ondoren, marketin biralean espezializatutako 101 sareko publizitate-agentzian hasi zen lanean.

Google-ren Irlandako egoitzan bost urtez, Espainiako merkaturako turismo-sektoreko bezeroak kudeatu ostean, Oficialdeguik bost urte daramatza Destinia enpresan, marketin-estrategia diseinatzeko eta ezartzeko arduradun gisa; horrela, markaren izena eta agentziaren ospea handitzeko.

Marketin-munduan, eta bereziki, sareko marketinean, hamar urteko esperientziarekin baino gehiagorekin, Oficialdegui aditua da cross-channel estrategiak definitzen kanal desberdinen bidez salmentak handitzeko. Aurten European Ecommerce Conference jardunaldien bederatzigarren edizioan hartuko du parte.

marian-mata
Grupo SPRI
Grupo SPRI

Marian Mata

Head of Initiative ECOMMERCE – SPRI

Marian Mata Spri-ren ECOMMERCE ekimenaren arduraduna da Eusko Jaurlaritzaren mendeko Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia. Spri-ren barnean, diseinuarekin eta estrategia-hausnarketen planak kudeatzearekin lotutako hainbat lanetan hartu du parte, baita Euskadiko enpresa-ehuna babesteko programetan eta ekimenetan ere, enpresa-lehiakortasuna areagotzeko teknologia ezartzen laguntzera bideratutakoak nabarmenduz.

Spri taldean sartu baino lehen, Matak bere lan profesionala aholkularitzarako enpresa pribatuarekin uztartu du enpresa-estrategiako, berrikuntzako eta teknologiako arloetan, baita Deustuko Merkataritza Unibertsitatean irakasle-lanak eginez ere, hamabost urtez inguruz.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Marian Matak.

José Rodríguez
Fitness Digital
Fitness Digital

José Rodríguez

Founder & Manager – Fitness Digital

Ecommerce biziki gustatzen zaion eta hamabost urteko baino gehiagoko esperientzia duen Rodríguez Fitness Digital proiektuaren sortzailea eta kudeatzailea da. 2006an jaiotako sareko denda honen xedea Internet bidez fitness tresnak saltzen dituen nazioarteko proiektu europar erreferentea bihurtzea da.

Enpresak dagoeneko 450.000 bezero baino gehiago ditu eta hogei milioi euroko zifra gainditu du fakturazioan. Produktuak Europara edota Mexikora iristen dira zazpi hizkuntzetan eta Europan fitness arloan espezializatutako lau denda nagusienetako bat da.

Rodríguezek kontsumorako informatikaren eta elektronikaren karrera profesionala Área PC enpresan hasi zuen, salmenta- eta marketin-zuzendari postua betez. Aurten, ecommerce-ri buruz hitz egingo ditu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

Jon Barrena
Merkatu
Merkatu

Jon Barrena

Co-founder & Managing Partner Marketing – Merkatu

Merkatu enpresak 10 urte baino gehiago daramatza sareko kanalaren bidez mundu-mailako enpresei negozioa garatzen eta eraldatzen laguntzen, konponbideak ekarriz eta kanal anitzeko negozio-estrategiak (sarean nahiz saretik kanpo) martxan jartzen lagunduz, Teknologia berrien bidez negozio-prozesuak definituz, irtenbide teknologikoak ezarriz, Sareko marketinaren bidez soluzio integralen bidez hedatzen lagunduz eta, finean, negozioa sortzeko enpresen eraldaketa digitaleko prozesuaren parte izanez.

Merkatu enpresaren sortzaileetako bat den Barrena espezialista da estrategia digitalean. Sektore guztietako enpresen negozioak garatzen laguntzen du ebusiness, ecommerce eta sareko marketinak osatzen duten proposamen integralaren bidez. Internet-munduan hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin, irakasle gisa ere aritzen da Kanal digitaleko eta Sareko marketinaren estrategiaren negozio-garapeneko espezialitateetako gradu ondokoetan.

Era berean, Barrenak parte hartzen du Spri-ren ECOMMERCE ekimena garatzen duen taldearekin. Aurten, European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian ikusiko dugu.

Manu Raivio
Frosmo
Frosmo

Manu Raivio

Technology Evangelist – Frosmo

Manu Raivio ebanjelari teknologikoa da Frosmo enpresan. Google-n ikasi zituen sareko lan teknologikoaren gorabeherak, Publisher produktu espezialista gisa aritu zen 5 urtez baino gehiagoz, Salmenta- eta ingeniari-taldeak elkar ulertzea izan zen bere egitekoa. Gaur egun, Frosmo-k zure sareko negozioa hazteko duen ikuspegiaren berri ematea da bere ogibidea Gainera, bakarrizketetan abila ere badenez, hizlari erakargarri ez ezik dibertigarria ere bada!

Julio Usandizaga
Internet Euskadi
Internet Euskadi

Julio Usandizaga

President – Internet Euskadi

Julio Usandizaga enpresario geldiezina da, enpresa-komunikazioaren arloan esperientzia luzea du, gizartea garatzen eta hobetzen lagunduko duten ekimenetan parte hartzeko eta horiek babesteko beti prest dagoena. Errugbi munduarekin lotura estua ere badu, profesional gisa aritu baita hainbat taldetan. Kirol horri esker, talde-lanean aritzeko izaera eta helburuak lortzeko nekaezintasuna eskuratu ditu.

Euskadiko Internet Elkarteko presidentea da, estatuko Interneteko elkarte zaharrenetako bat, eta ekintzaile nekaezina, komunikazio- eta sareko marketineko agentziaren sortzaile eta CEO lanak Comunica 720° enpresako lanarekin uztartzen ditu. Gainera, Comparar Aceite de Oliva enpresan ere parte hartzen du sortzaile eta presidente gisa eta inbertitzailea eta aholkularia da Coloriuris, SL enpresan.

Usandizaga, gainera, ohiko kolaboratzailea da Fundación Novia Salcedo gisako ekimenetan eta erakundeetan, ekintzailetzarako duen batzordean eta Lanaldi programan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian ikusiko dugu aurten.

Eduardo Sanz
Oney
Oney

Eduardo Sanz

Sales Manager – Oney

Eduardo Sanz Forriol Oney Servicios Financieros enpresaren merkataritza-zuzendaria da. Grupo Auchan taldeko finantza-erakunde hori espezialista da ordainketa-bitartekoetan eta finantzazio-soluzioetan eta bertan egiten du lan duela zortzi urte baino gehiago, konpainiaren merkataritza-estrategiaz eta ecommerce produktuaren ikuspegiaz eta kudeaketaz arduratuz, ordainketa-bitartekoetan berrikuntza bultzatuz eta ebusiness-ari finantzaziorako soluzioak ekarriz merkatuari.

Sanzek banaketa handiaren sektorearekin lotutako finantza-erakundeetan garatu du bere karrera profesionala, hala nola Servicios Financieros Carrefour, C&A eta General Electric Money Bank enpresetan. Enpresa horietan, marketin eta merkataritza arloko ardura-postuak izan ditu eta, beraz, kontsumoa finantzazioan aditu da profesional hau.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian, ebusiness finantzazioari buruz duen ikuspegiari, ezagutzei eta esperientziari buruz arituko da Sanz lehen pertsonan eta erantzun praktikoak eskainiko ditu eta aurre egin behar diogun merkatuari dagozkion erronka konplexurako.

Elsa Bahamonde
Criteo
Criteo

Elsa Bahamonde

Managing Director Spain & Portugal – Criteo

Elsa Bahamonde Bourgain Criteo enpresako Espainia eta Portugalgo managing director da. 2010etik aurrera ari da bertan lanean, enpresa zabaltze-prozesuan bete-betean zegoen garaitik, alegia. Bost urte hauetan, Criteo enpresak Espainian 10 bezero izatetik gaur egun dituen ehunka izatera arte handitu du Bahamondek, nazioartean ere hazkundea antzerakoa izan da.

Bahamondek 10 urteko esperientzia du publizitatearen eta Interneten munduan. Zentzu horretan, profesional honek zuzendaritzako hainbat ardura-postu bete ditu Estrategia-, Negozio-garapeneko eta Salmenta-arloetan. Bereziki, modarekin, bidaiekin, isilpeko dokumentuekin eta telekomunikazioekin lotutako produktuekin aritu da lanean.

Criteo enpresan lanean hasi baino lehen, Bahamonde Espainiako eta Portugalgo country manager izan zen Pixmania enpresan eta, gainera Espainiako country manager izan zen Vente-Privee enpresan hiru urtez baino gehiagoz. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientzia ezagutuko dugu.

Marta Panera
Showroomprive
Showroomprive

Marta Panera

International PR & Communication Director (Spain, Portugal & Italy) – Showroomprive

Marta Panera Espainiako, Italiako eta Portugalgo Showroomprive.com atariko Komunikazioko Nazioarteko Zuzendaria da eta Harreman Publikoak eta enpresa bereko Negozioa garatzeko arduraduna da Espainian. Espainiako Merkataritza Elektronikoko Buruzagien Klubeko kidea, Espainiako Omnichannel Retail Council elkartzeko presidenteordea ere bada.

Panera, gainera, D/A Retail “Generation Off/On 40 under 40” argitalpenak Espainiako ikuspegi digitaleko 40 urtez azpiko 40 pertsona ezagunenetako bat bezala aukeratu du. Marketinean espezializatutako gizarte-komunikazioko kazetari hau ohiko hizlaria da Marketinari eta Ecommerceri, Sareko izen-onari, Komunikazio korporatiboari eta Marketin digitalari buruzko kongresuetan eta Bronze Global Mercury Award bat jaso du “Web Sites/Emergin Media: Social Network” kategorian, Unilever (TRESemmé) enpresaren Take Beauty Online kanpainagatik.

Showroomprive.com atarian lanean hasi baino lehen, Panera Marco de Comunicación harreman publikoetarako agentziako Online sailaren head izan zen eta enpresa bereko Komunikazio korporatiboaren eta Produktuaren zuzendaria izan zen, baita Espainiako Publicis Group enpresako nazioarteko bezeroen Komunikazio-zuzendaria eta ECCO International Communications harreman publikoen sarearen Negozio-garapeneko zuzendaria ere. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere esperientziaren berri emango digu.

Daniel Tallón
Just Eat
Just Eat

Daniel Tallón

Marketing Director Spain – Just Eat

Daniel Tallón Just Eat España enpresako Marketin-taldean lan egiten du 2010etik. Bi aldeek onurak izateko elkartrukea sortzeko, eraikitzeko eta mantentzeko diseinatutako programak aztertzea, plangintza egitea, inplementatzea eta kontrolatzea edota erakundearen helburuak lortzeko eskariaren mailan, denboran eta osaeran eragitea, profesional hau aditua da marketinaren sektorean.

Artearen eta negozioen apasionatu honen obsesio handiena lankidetzan jardutea da, mundu soilagoa eta gertuagokoa sortzeko. Merkataritza elektronikoa eta iraultza digitalean aktibo parte hartzeko ideia bi motibazio dira Just Eat enpresako marketin-zuzendariarentzat. Etxera janaria banatzeko marka onena eta enpresa gogoangarri bat bihurtzeko egiten du lan.

Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiko eszenatokira igoko da bere esperientzia profesionalaren berri emateko.

José Luis Zimmermann
Adigital
Adigital

José Luis Zimmermann

Managing Director – Adigital & Confianza Online

Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkartearen (Adigital) zuzendari orokorra da eta postu bera bete zuen Merkataritza Elektronikoaren Espainiako Agentzia eta Merkataritza Elektronikoko eta Marketin Zuzeneko Espainiako Federazioa (Fecemd) izena zuenean ere. Confianza Online-ren zuzendari orokorra ere bada.

Hainbat hezkuntza-erakundetako laguntzaile ere baden José Luis Ekonomian lizentziaduna da eta Masterra du Kazetaritzan eta Komunikazioan. Arlo horietan garatu du bere karrera profesionala.

teresa-garbayo
Perfumerías IF
Perfumerías IF

Teresa Garbayo

Head of Online Area – Perfumerías IF

Teresa Garbayo Perfumerías If enpresaren sare-arloko arduraduna da, iraultza digitala deritzonari aurre egiten ari zaion enpresaren adibide bat, sarean inolako presentziarik ez duen enpresa kanal anitzeko errealitate batera eboluzionatzeko gogor egiten du lan oso lehiakorra den ingurune batean, non omnikanaltasuna joera bihurtu den sareko mundura pixkanaka egokitzen ari diren denda fisikoen artean.

Bere esperientzia retail arloan 2003an hasi zen, First Data enpresako Marketin- eta Bezeroen arretarako arloetan lanean aritu ostean. Gaur egun, aipatu lurrun-dendako sare-arloaz eta datozen urteetarako estrategia digitalaz arduratzen da.

2015ean, European Ecommerce Conference jardunaldiaren bederatzigarren edizioan izango dugu eta sektorean izan duen esperientzia kontatuko digu.

Marta Ayed
Confianza Online
Confianza Online

Marta Ayed

Deputy Director – Confianza Online

Marta Ayed Confianza Online elkartearen zuzendariordea da, 2003an Autocontrol eta Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkartea (Adigital) erakundeek sortutako elkartea, sarearen bidez erabiltzaileek egiten dituzten ekintzetan konfiantza areagotzeko asmoarekin. Horrela, enpresak parametro jakin batzuk oinarri hartuta sakon aztertzen ditu eta konpromiso etikoa erakusten duten web-orriek elkartearen zigilua erakusten dute.

Teknologia berrietan, Datuen babesean eta Kontsumoaren zuzenbidean espezializatutako abokatua eta Arbitraje-junta nazionaleko eta Madrilgo Erkidegoko Kontsumoaren arbitraje-institutuko arbitroa da. Ayed, gainera, hainbat masterretako eta funtzionarioak trebatzeko heziketa-programetako irakaslea ere bada, baita datuak babesteko auditorea ere.

Ayed European Ecommerce Conference jardunaldiaren hurrengo edizioan izango da eta Confianza Online elkarteak egin duen ikerketa bat aurkeztuko digu.

Babesle

Criteo

 

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí