EEC15
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
  • Txostengileak
  • EEC Launch
  • Sariak
es en eu

Global Strategy

Basic Pass + Gold Pass

Nazioartean zabaltzeko duten garrantzia

Moderatzen: Isabel Espuelas (ICEX)

Ekonomia digitala gizarte garaikideetako ekonomia-hazkundearen zutabe nagusienetako bat bihurtu da ekonomia digitala, sareko kanalean negozio berriak garatzeko benetako ekosistema. Negozio digitalak mundu-mailakoak era naturalean izan behar duten arren, baliteke prozesua uste bezain erraza ez izatea. Enpresariek oztopo eta erronka ugariri egin behar diete aurre, negozioak beste herrialde batera, edota beste kontinente batera, zabaldu nahi badute. Izan ere, mundu osoko erabiltzaileak geroz eta konektatuagoak daude eta nazioarteko laguntza eskatzen dute.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldiak merkatu oso desberdinetako eta oso bestelako enpresa-kultura duten nazioartekotze-arduradun nagusienetako batzuk dakartza, adibidez Rakuten enpresakoa (Japoniako merkataritza elektronikoko erraldoia munduko 10 enpresa handienetako bat da eta 5.660 milioi dolar irabazten ditu) edota Just Eat enpresakoa (Europako Interneteko enpresa handienetako bat) edota Just Fab enpresakoa (Ameriketako Estatu Batuetan boladan dagoen merkataritza elektronikoa da eta Europako merkatuan hazten ari da enpresa).
 

 

Txostengileak

Jerome Gavin
Just Eat
Just Eat

Jérôme Gavin

Director of Growth Markets (Brazil, France, Italy, India, Mexico, and Spain) – Just Eat

10 urte baino gehiago jardun du Interneteko arlo estrategikoetan lanean, hala nola publizitatean salmentetan eta kudeaketan. Jerome Gavin Ameriketako Estatu Batuetako Aerospatiale enpresan eta Frantziako CyberSearch enpresetan aritu zen lanean, Just Eat enpresan Espainiako, Frantziako, Italiako, Brasilgo eta Mexikoko Operazio- eta Zabalkunde-zuzendari gisa lanean hasi baino lehen.

Espainian hainbat ardura-postu bete ditu eBay enpresan, Espainiako eta Belgikako publizitate-zuzendari gisa edo eBay Motors-eko zuzendari gisa. Nazioarte-mailako teknologia-arloan duen esperientzia zabalaren lagin txiki bat besterik ez da hori eta horri buruz arituko zaigu European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.

2001ean Danimarkan sortutako Just Eat enpresa etxera janaria eskatzeko munduko lider bihurtu da. Dagoeneko 38.000 jatetxek baino gehiagok egiten dute lan plataformarekin eta 1.000 langile baino gehiago dituzte mundu osoan.

Sergio Gago
Rakuten
Rakuten

Sergio Gago

EU Marketplaces Technology Director – Rakuten

Marta Antúnez
ChicPlace
ChicPlace

Marta Antúnez

Co-founder & Co-CEO – ChicPlace

Marta Antúnez ChicPlace enpresaren sortzaileetako bat eta CEOetako bat da. Sareko marketplace honetan, Europako hainbat hirietako denda txiki xarmagarrietako produktu esklusiboen hautapen bat aurki daiteke. Ekintzaile honek izugarri atsegin ditu sektore digitala, eCommerce eta sareko moda. ChicPlace sortu baino lehen, dress2b izeneko startupa sortu zuen.

Antúnezek 10 urteko esperientzia du Estrategian eta Operazioetan. Aholkulari gisa aritu da Bain & Company enpresan eta hainbat funtzio bete ditu Kontsumo handiko multinazionaletan, hala nola, P&G, Danone, Cadbury eta Kraft Foods enpresetan eta Europako hainbat herrialdetan. Denbora librean bidaiatzea eta kirola egitea gustatzen zaio.

European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien hurrengo edizioan, nazioartekotzean eta beste merkatu batzuetan Antúnezek duen esperientzia zabala ezagutuko dugu.

Xisco de la Calle
Just Fab
Just Fab

Xisco de la Calle

Vice President Operations Europe – Justfab

Xisco de la Calleren ibilbidea sareko modaren munduan ez zen hasi Justfab enpresako Europako eragiketen presidenteorde izendatu zutenean. Justfab harpidetzapeko munduko sareko moda-plataforma handiena da. Ekintzaile honek 2011n sortu zuen bere lehen enpresa, The Fab Shoes, 2013an Justfab enpresak erosi zen eCommerce bat.

The Fab Shoes sortu baino lehen, de la Callek beste esperientzia batzuk izan zituen sektore digitalean. 2007an, Privalia enpresan hasi zen lanean Operations Development Manager gisa; ondoren, Spanair-eko Marketin-sailean aritu zen eta Bain & Company-n, aholkularitza-enpresa batean.

De la Calle Ding Dong enpresaren sortzailea ere bada, edertasunerako, osasunerako eta etxea zaintzeko marka nagusietako produktuak dituen sareko denda batena. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian bere ekintzaile-esperientziaren berri emango digu.

Isabel Espuelas
ICEX
ICEX

Isabel Espuelas

Head Department of ICT & Digital Content – ICEX

EEC15

Azaroak 18 eta 19, 2015

 Euskalduna Jauregia, Bilbao

 

antolatzailea:

Adigital

EEC15 zati bat da:

Bilbao DWeek

Lege informazioa  |  Pribatutasun politika

Networking Hall

Networking Hall

x
Utilizamos cookies para realizar medición de la navegación de los usuarios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Acepto Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí